Remove ads
Italiako udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ravenna[1] (italieraz: Ravenna, raˈvɛnna edo raˈvenna ahoskatua; emilieraz: Ravêna) Italia iparraldeko herria da, Emilia-Romagna eskualdean kokatua, Adriatiko itsasotik gertu. Izen bereko probintziaren hiriburua ere bada.
Ravenna Ravenna | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Italiako eskualdeak | Emilia-Romagna | ||
Probintzia | Ravennako probintzia | ||
Alkatea | Michele De Pascale (en) | ||
Izen ofiziala | Ravenna | ||
Jatorrizko izena | Ravenna | ||
Posta kodea | 48121–48125 | ||
ISTAT kodea | 039014 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 44°24′58″N 12°12′06″E | ||
Azalera | 653,82 km² | ||
Altuera | 4 m | ||
Mugakideak | Argenta, Bagnacavallo, Bertinoro, Cervia, Cesena, Comacchio, Forlì, Russi, Alfonsine eta Forlì-Cesenako probintzia | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 155.751 (2023ko urtarrilaren 1a) −3.364 (2018) | ||
Dentsitatea | 238 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0544 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Spira, Posadas, Chartres, Chichester eta Dubrovnik | ||
Katastro kodea | H199 | ||
Sailkapen sismikoa | 3 (Txikia) | ||
Matrikula | RA | ||
Hizkuntza ofiziala | italiera | ||
comune.ra.it |
Ravenna oso ospetsua da bertan aurkitzen diren bizantziar eta paleokristau jatorriko monumentuengatik, zeinek antzinako jatorria eta italiar garapenean izan zuen paper historikoa adierazten duten. Hiritik 36 kilometrora, lidi ravennati izeneko hondartza itzelak zabaltzen dira, eskualdeko kostaldearen berdean.
Hiri hontan, Dante Alighieri idazle ospetsua dago lurperatuta.
Herria itsasoaren mailatik lau metrora dago. Herriaren hedadura, 652,83 kilometro karratukoa da, eta, 2.005. urtean eginiko azken erroldaren arabera, bere biztanleria, 149.084 biztanlekoa da.
Hiri honen jatorria, V. mendearen inguruan dago. Erromatar garaian, garrantzi estrategiko handia izan zuen, mugatik gertu zegoenez. Portu bat eraiki zen Classe izeneko herrian, Ravennatik gertu.
V. mendean zehar, Mendebaldeko Erromatar Inperioko hiriburu izan zen, hasiera-hasieratik. Honorio enperadoreak, hara pasa zuen inperioko hiriburutza. Ondoren, Italiako erresuma germaniarraren hiriburu ere izan zen. Baita Konstantinoplatik bidalitako exarkaren hiriburu ere. Denbora pasa ahala, geroz eta garrantzi gehiago hartzen joan zen. Teodoriko eta Odoakroren erreinu erromatar-barbaroetan eta, ia laurogei urte geroago, baita Justiniano I.a bizantziar enperadorearekin ere.
752. urtean lombardiarren errege Astolfok inbaditu zuen Ravenna, baina Pepin Laburraren eskuetara igaro zen gero (756). 1297-1441 urteetan gibelinoen esku egon zen baina independentzia galdu zuen eta Veneziako hiriaren mende geratu zen 1449an. 1509an Romagnako hiriburu bilakatu zen eta 1797-1815 bitartean Frantziak okupatu zuen. 1860. urtean Italiako erresumaren barne zen.[2]
Ravennako Monumentu Kristau Goiztiarrak1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Teodorikoren hilobia | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | i, ii, iii, iv, v, vi |
Erreferentzia | 788 |
Kokalekua | Italia |
Eskualdea2 | Europa eta Ipar Amerika |
Izen ematea | 1996 (XX. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Monumentu ugari gorde dira Ravennako hirian, Lehen eta Bigarren Mundu Gerretan asko eta asko hondatu baziren ere. Aipagarriak dira erromatarren garaiko anfiteatroa, harresiak, Claudioren Porta Aurea atea eta Trajanoren akueduktua, bizantziar garaiko Ursiana basilika (IV-V. m.), gerora katedral bihurtu zena (XVIII. mendean berritua), San Joan Ebanjelistaren eliza (424. urtean eraikia), Teodorikoren jauregia (VI. m.), Izpiritu Santuaren eliza, San Apolinarren basilika, Santa Maria in Porto Fuori eliza (1096), Santa Klara eliza (XIII. m.), XV. mendeko udaletxea, Santa Agata nagusia eliza (XVI. m.), eta Danteren hilobia.[3]
Ortodoxoen bataiategia, Teodoriko errege ostrogodoak eraikia V. mende bukaeran, Gala Plazidiaren hilobia eta Teodorikoren hilobia ikustekoak dira.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.