From Wikipedia, the free encyclopedia
Odoakro edo Odovakar (435-493), erdi hunoa eta erdi esziroa heruloen tribu germaniarraren buruzagia zen. Historian ospetsua da, Mendebaldeko Erromatar Inperioko azken enperadore izan zen Romulo Augustulo tronutik kendu zuelako, 476an, zein Castel dell'Ovo edo Castellum Luccanumera erbesteratua izan baitzen, eta Napoliko badian eta 511ra arte edo baita beranduagora arte bizi izango baitzen.
Odoakro | |||
---|---|---|---|
476ko irailaren 4a - 493ko martxoaren 15a ← baliorik ez - Teodoriko Handia → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Pannonia Prima (en) , 433 (egutegi gregorianoa) | ||
Herrialdea | baliorik ez Odoakroren Erreinua | ||
Heriotza | Ravenna, 493ko martxoaren 15a (59/60 urte) | ||
Familia | |||
Aita | Edeko | ||
Ezkontidea(k) | Sunigilda (en) | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | |||
Jarduerak | |||
Jarduerak | buruzagi militarra | ||
Parte-hartzailea
| |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | arianismoa |
Romulo Augustulo tronutik kendu ondoren, Odoakrori (germanieraz Audawakrs, "aberastasuna bilatzen duena" esan nahi duena), enperadore berri bat izendatu eta honen bidez gobernatzeko, ala Ekialdeko Erromatar Inperioko menpeko gisa gobernatzeko aukera suertatu zitzaion. Bere aurretik gobernatu zuten askok ez bezala, Rizimero kasu, bigarren aukera hautatu zuen, Mendebaldeko intsignia inperialak, garai horretan Ekialdeko enperadore zen Zenoni itzuliz, Italiako dux bezala berretsia izatea eskatzen zuen gutun batekin batera. Zenonek, bere onespena eman zion eskari honi eta patrizio maila eman zion.
480an hil zen arte, Mendebaldeko enperadore legitimoa zen Julio Nepotek, teorikoki, Odoakroren nagusi izaten jarraitu zuen, azken hau, bere izena zeraman txanpona ere atera zuen bitartean. Baina, Odoakrok, rex Italiae edo Italiako errege titulua ere jaso zuen, eta hala onartua izan zen bere bizitza osoan.
Baina, Odoakro eta Ekialdeko Erromatar Inperioaren arteko harremanek, okerrera egingo zuten beranduago, eta, 489an, Zenon enperadorearen laguntzarekin, ostrogodoek, Teodoriko Handiaren buruzagitzapean, Odoakroren erresuma inbaditu zuten, honen barbaro foederatiz osatutako armada suntsitu (eta oraindik existitzen ziren erromatar tropa urriak) eta 493an errenditzera behartuz. Teodorikok, oturuntza batera gonbidatu zuen, eta, uste denez, ostrogodoak bere ezpata propioarekin hil zuen, Odoakroren erresuma osoa bereganatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Odoakro |
Aurrekoa Romulo Augustulo Mendebaldeko Erromatar Inperioko enperadore bezala |
Italiako erregea 476-493 |
Ondorengoa Teodoriko Handia |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.