From Wikipedia, the free encyclopedia
Donejakue bidea Europa osoko erromesek Compostelako Donejakue izen historikoa duen Santiago de Compostela hirira (Galizia) iristeko eta handik itzultzeko egiten duten bidea da, Erdi Aroan sortua. Euskal Herriak garrantzia handia du Donejakue Bidean, Iberiar penintsulaz kanpoko Europako lurretatik datozen erromesak bertatik igarotzen baitira. Euskal lurraldeak zeharkatzen dituzten bideek pisu historikoa izan dute eta bertako gizartean eragin sakona izan dute, jakuetar tradizioaren hasiera baino lehenagotik, Erdi Aroan barrena eta gaur egun arte. Euskal Herria zeharkatzen duten bideen artean daude frantses bidea, kostaldeko bidea, Aragoiko bidea eta jatorrizko bidea, besteak beste.
Nafarroako bidea, historikoki garrantzirik handiena izan duen bidea izan da, bere osotasunean historikoki bidaiari gehien eduki izan dituena izan delako. Mendeetan zehar Donejakue bidea egiteko aukera guztien artean Frantzia iparralde eta Europa erdialdetik etorritako erromesentzat erreferentzia bihurtu zen. Frantses bideak penintsula zeharkatzen du, iparraldetik mendebaldeko muturreraino. Donejakue bide guztietatik enborreko bidea da, beste erromes ibilbide gehienak harekin bateratzen direlako.
Euskal Herrian garrantzi handia du Frantses Bideak. Gaur egun Donibane Garazi herrian hasten da. Iparraldeko herri hau Frantses Bidearen erreferentzia hasiera da. Azken ikerketek bidea iraganean Nafarroa Behereko Izura-Azme herrian hasten zela ondorioztatu dute. Herri hori Donejakue bideko geldialdi esanguratsua izan zen erromesarentzat Aymeric Picaud frantses gidaren idatzien arabera.
Nafarroa zeharkatzen duen Frantses bidearen ibilbideari Nafar bidea esaten zaio. Nafar bideak Nafarroa Beherea iparraldetik hegoaldera zeharkatzen du, eta Nafarroa Garaia ipar-ekialdetik hego-mendebaldera.
Bidea, Nafarroa Behereko lurrak zeharkatu ondoren, Nafarroa Garaian sartzen da, Orreaga eremu historikotik. Lehenengo geldialdi garrantzitsua da Iruñea.
Erreniegako pasabidetik igaro ondoren, Iruñeko merinaldean barrena joaten da Gares herrira. Gares Donejakue Bidean garrantzi handiko herria da, bertan bi bide elkartzen direlako, Nafar bidea eta Aragoikoa.
Frantses bideko azken euskal herria Viana da, hortik aurrera ibilbidea Errioxako lurretan barna sartzen da.
Ibilbidea:
Udalerria | Probintzia | Santiagora (km) |
---|---|---|
Donibane Garazi | Nafarroa Beherea | 757 |
Orreaga | Nafarroa Garaia | 755 |
Auritz | Nafarroa Garaia | 752 |
Aurizberri | Nafarroa Garaia | 749 |
Mezkiritz | Nafarroa Garaia | 748 |
Bizkarreta | Nafarroa Garaia | 744 |
Lintzoain | Nafarroa Garaia | 742 |
Erro mendatea | Nafarroa Garaia | 739 |
Zubiri | Nafarroa Garaia | 733 |
Larrasoaña | Nafarroa Garaia | 728 |
Akerreta | Nafarroa Garaia | 727 |
Zuriain | Nafarroa Garaia | 724 |
Irotz | Nafarroa Garaia | 722 |
Zabaldika | Nafarroa Garaia | 720 |
Atarrabia | Nafarroa Garaia | 715 |
Burlata | Nafarroa Garaia | 715 |
Iruñea | Nafarroa Garaia | 712 |
Zizur | Nafarroa Garaia | 707 |
Zarikiegi | Nafarroa Garaia | 701 |
Erreniega | Nafarroa Garaia | 699 |
Uterga | Nafarroa Garaia | 695 |
Muruzabal | Nafarroa Garaia | 692 |
Obanos | Nafarroa Garaia | 691 |
Gares | Nafarroa Garaia | 688 |
Mañeru | Nafarroa Garaia | 683 |
Zirauki | Nafarroa Garaia | 681 |
Lorka | Nafarroa Garaia | 675 |
Bilatorta | Nafarroa Garaia | 670 |
Lizarra | Nafarroa Garaia | 666 |
Aiegi | Nafarroa Garaia | 664 |
Iratxeko monasterioa | Nafarroa Garaia | 661 |
Azketa | Nafarroa Garaia | 659 |
Villamayor de Monjardín | Nafarroa Garaia | 657 |
Urbiola | Nafarroa Garaia | 654 |
Los Arcos | Nafarroa Garaia | 644 |
Santsol | Nafarroa Garaia | 638 |
Torres del Río | Nafarroa Garaia | 637 |
Viana | Nafarroa Garaia | 626 |
Kostaldeko Donejakue bidea Bizkaiko golkoa edo Kantauri itsasoaren kostaldea zeharkatzen duen Donejakue bidea egiteko ibilbideetako bat da. Antzina Ipar Europatik itsasoz portuetara iristen ziren erromesek zeharkatzen zuten ibilbidea zen. Berez, Frantziako mendebaldeko lurraldeak igarotzen dituen Soulac ibilbidearen jarraipena da. Euskal Herrian, Baionatik sartu, Hendaia eta Irunen Bidasoa ibaia zeharkatu eta kostaldeari jarraituz Compostelara zuzentzen da. Jada Galizian, Arzúa udalerrira iristean Donejakue bidearen ibilbide nagusiarekin bat egiten du. [2]
Bide hau oso zaharra da. Lehenetariko bat izan zen, eta beti egon den ezjakintasun bat da, lehenengo bidea zein izan ote zen: Kostaldeko bidea edo Nafarroako bidea. Logikoa zen pentsatzea Kostaldekoa izan zela lehenengo bidea, musulmanen inbasioa zela-eta, kostaldeko bidea zelako bide seguruena eta errekonkistaren liskarretatik urrun zegoelako.
Hala eta guztiz ere, gaur egun, historialari askok diotenaren arabera, Kostaldeko bidea beranduago izan zen, eta erromes gutxiagok egiten zuten bide hori; batez ere arrazoi orografikoengatik.
Ibilbide nagusia:
Udalerria | Probintzia | Santiagora (Km) |
---|---|---|
Baiona | Lapurdi | 903 |
Irun | Gipuzkoa | 875 |
Hondarribia | Gipuzkoa | 859 |
Pasaia | Gipuzkoa | 843 |
Donostia | Gipuzkoa | 836 |
Igeldo | Gipuzkoa | 831 |
Orio | Gipuzkoa | 822 |
Zarautz | Gipuzkoa | 816 |
Askizu (Getaria) | Gipuzkoa | 809 |
Zumaia | Gipuzkoa | 805 |
Itziar | Gipuzkoa | 795 |
Deba | Gipuzkoa | 792 |
Olatz (Mutriku) | Gipuzkoa | 784 |
Larruskain (Markina-Xemein) | Bizkaia | 778 |
Markina-Xemein | Bizkaia | 769 |
Ziortza-Bolibar | Bizkaia | 763 |
Munitibar | Bizkaia | 757 |
Arratzu | Bizkaia | 749 |
Gernika-Lumo | Bizkaia | 743 |
Morga | Bizkaia | 729 |
Larrabetzu | Bizkaia | 719 |
Lezama | Bizkaia | 715 |
Bilbo | Bizkaia | 706 |
Kastrexana (Bilbo) | Bizkaia | 699 |
Barakaldo | Bizkaia | 690 |
Sestao | Bizkaia | 687 |
Portugalete | Bizkaia | 684 |
Arenako hondartza (Zierbena) | Bizkaia | 672 |
Pobeña (Muskiz) | Bizkaia | 670 |
“Aragoiko bidea” Somporteko mendatetik sartzen da (Huescatik) iberiar penintsulara, Aragoi ibaitik jaitsiz. Nafar lurraldera Zangozatik sartzen da. Ibilbidea Garesera iristen da, eta honetan Bide Frantsesarekin elkartzen da. Garesko herria Donejakue bideko elkartze puntu nagusienetako bat da.
Udalerria | Probintzia | Santiagora (Km) |
---|---|---|
Zangoza | Nafarroa | 753 |
Ledea | Nafarroa | 748 |
Irunberri | Nafarroa | 742 |
Nardoze Alduate | Nafarroa | 737 |
Nardoze Andurra | Nafarroa | 736 |
Izko (Ibargoiti) | Nafarroa | 731 |
Abintzao (Ibargoiti) | Nafarroa | 729 |
Getze (Ibargoiti) | Nafarroa | 725 |
Elo | Nafarroa | 723 |
Iharnotz (Noain Elortzibar) | Nafarroa | 718 |
Otao (Noain Elortzibar) | Nafarroa | 717 |
Gerendiain (Noain Elortzibar) | Nafarroa | 713 |
Tebas-Muru Artederreta | Nafarroa | 709 |
Arrizabalaga | Nafarroa | 708 |
Biurrun-Olkotz | Nafarroa | 706 |
Ukar | Nafarroa | 702 |
Eneritz | Nafarroa | 700 |
Obanos | Nafarroa | 694 |
Gares | Nafarroa | 692 |
XV. mendean merkatari, militar eta erromes askok Frantziatik penintsulara sartzeko bide bezala erabili zuten “Baztango bidea”. Bide hau Baionan lehorreratzen ziren bidaiariek Iruñeraino iristeko erabiltzen zuten aukera ohikoena zen, garai hartan. Europako erromes askok Donejakue bidea hasteko hau aukeratzen zuten, zuen luzera motza eta erraztasunagatik, eta Pirinioak zeharkatzea saihesten zuelako. Azken hamarkadetan ibilbide honek indar handia eduki du, eta erromes kopurua nabarmen handitu egin da.
Udalerria | Probintzia | Santiagora (km) |
---|---|---|
Baiona | Lapurdi | 839 |
Uztaritze | Lapurdi | 825 |
Zuraide | Lapurdi | 817 |
Ainhoa | Lapurdi | 810 |
Dantxarinea (Urdazuri) | Nafarroa | 808 |
Urdazubi | Nafarroa | 805 |
Otsondo mendatea | Nafarroa | 795 |
Amaiur (Baztan) | Nafarroa | 789 |
Arizkun (Baztan) | Nafarroa | 784 |
Elbete (Baztan) | Nafarroa | 780 |
Elizondo (Baztan) | Nafarroa | 779 |
Lekaroz (Baztan) | Nafarroa | 777 |
Irurita (Baztan) | Nafarroa | 774 |
Zigaurre (Baztan) | Nafarroa | 771 |
Ziga (Baztan) | Nafarroa | 769 |
Aniz (Baztan) | Nafarroa | 765 |
Berroeta (Baztan) | Nafarroa | 763 |
Almandoz (Baztan) | Nafarroa | 760 |
Belate mendatea | Nafarroa | 752 |
Lantz | Nafarroa | 744 |
Olague (Anue) | Nafarroa | 739 |
Leazkue (Anue) | Nafarroa | 736 |
Burutain (Anue) | Nafarroa | 730 |
Ostitz (Odieta) | Nafarroa | 727 |
Enderitz (Olaibar) | Nafarroa | 726 |
Olaitz (Olaibar) | Nafarroa | 722 |
Arreko Trinitatea (Atarrabia) | Nafarroa | 715 |
Nafarroan erregistratu zen lehenengo bidea eta zaharrena Sakanako bidea izan zen. Arakil eta Burunda trokartea zeharkatzen zuen galtzada erromatar batetik, Arabako norantzan. IX. mendean Santiagora joateko biderik seguruena zen, hegoaldeko lurrak musulmanen esku zeudelako. XII. mendean, ordea, Nafarroako erregeek hegoaldeko lurrak irabazten zituzten heinean bide ofiziala aldatu zuten, Erreniega mendia pasabide bezala ezarriz. Horrela, bidea Nafarroa hegoaldetik bideratu zen.
Garai hartatik gaur egunera arte Sakanako bidea baztertua gelditu da, eta ez da Donejakue bidea egiteko erabili. Hala ere gaur egun oinarrizko bide honen historia indartzeko ekimenak antolatzen hasi dira Sakanako bailarak duen ondare historikoa berpizteko.
Ibilbideari dagokionez, ez daude zehaztuta bide honek zituen geldialdi guztiak. Argi dago Iruñetik ateratzen zela eta ondoren Sakanako bailaran murgiltzen zela Andia eta Urbasa mendilerroen artean. Etxarri Aranatz, Altsasu edo Ziordia ziren bideko geldialdiak. Nafarroatik igaro ostean Arabako lurretan sartzen zen eta orduko Arabako bidearekin batzen. Bideak Araba zeharkatzen zuen eta Euskal Herriko lurrak atzean uzten zituen, Burgosen sartzean.[3]
Europa osoko erromesen joan-etorriekin batera, ideia, jakintza eta estilo arkitektoniko berriak ere transmititzen ziren bidean zehar. Islandia eta Europako ipar eta erdialdeko artista eta arkitektoen eraginak penintsulako hegoaldeko arkitektura moriskoarekin bat egin zuen, eta estilo arkitektoniko berri bati hasiera eman.
Frantziako eta Italiako erromesek transmititutako arte erromanikoak eta gotikoak, geroago, arrasto sakona utzi zuten bidean zehar. Jarduera arkitektoniko hau gehienbat kleroaren esanetara bazegoen ere, eliza eta monasterioen eraikuntzara zuzenduta, arkitektura erromanikoarekin bereziki, erromesei zuzendutako ostatuak, ospitaleak edota deboziorako tokiak ere eraiki zituzten, bereziki XII. mendetik aurrera, arkitektura gotikoaren gorakadarekin batera.
Arte joerekin batera Donejakue bideak bertako gizartean ere aldaketak eragin zituen. Erromesen beharrak asetzeko, merkataritzak eta zerbitzuek gora egin zuten, aurrerago estamentu sozial berri baten sorrera eragingo zuena: burgesia.[4] Merkataritzaren hazkuntzaren eraginez merkatariek prezioak finkatu eta lege berriak sortu zituzten. Erromesen aurkako erasoak zigortzeko zenbait arau ere ezarri zituzten, erromesei hainbat eskubide eman zitzaizkien, eta Erdi Aroko gizartea pixkanaka atzean utzi zuten.
Garai batean Donejakue bideak zuen izaera erlijiosoa atzean geratu da[5], gaur egungo bide turistikoari lekua uzteko. Oraindik fedeak bultzatutako erromesak badaude ere, bidea burutzen duen jendea, inguruko erakunde eta zerbitzuak eta abar modernizatu egin dira, egungo turismo modeloari aurre egiteko.
Donejakue bidea masifikatuta dagoenaren ustea nahiko zabaldua badago ere, Universidade de Santiago de Compostelak (USC) 2018an eginiko ikerketa batek erromes bidearen eskaintzak erromesen eskaera baino handiagoak direla azaldu zuen[6]. Honetaz aparte, nahiz eta 2018an 317.000 erromes izan[7], gehienak bidearen azkenen txanpan pilatzen dira, bereziki udako hilabeteetan zehar. 2016an 20.000 erromes igaro ziren Euskal Herritik eta egunean 40 euroko gastua zuten batez beste, bertako ostatu eta merkataritza guneetan.
Azken urteetan, Donejakue bidearen hazkunderen ondorioz, kredentziala sortu da, erromesak egiaztatzeko agiri bat. Agiri horrek erromes bezala egiaztatzen ditu bidea egin dutenak. Oso garrantzitsua da egiaztagiria, aterpeetan lo egin ahal izateko. Baina agiri horren helburu nagusia, Compostela izeneko dokumentua lortzea da. Compostela bakarrik ematen zaio oinez edo zaldiz azken 100 km egin dituztenei, edo bizikletaz azken 200 km egin dituztenei. Kredentziala ez da derrigorrez eraman behar, egin daiteke koaderno batekin; baina kontuan izan, baliagarria izateko, beharrezkoa dela bidea hasi aurretik erakunde katoliko baten zigilua izatea.[8]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.