Ukar
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Ukar[4][lower-alpha 1] Euskal Herriko udalerri bat da, Nafarroa Garaia lurraldean kokatuta. Iruñeko merindadean eta Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Iruñea hiriburutik 22,4 kilometrora. Altuera 432 eta 752 metro artekoa da, eta 11,86 km²-ko azalera hartzen du. 2023 urtean 190 biztanle zituen.
Ukar | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Herriko sarbidea Añorbetik | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Izarbeibar-Novenera | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Barrutia | Iruñea | ||
Izen ofiziala | Úcar | ||
Alkatea (2011-2023) | Carlos Lekunberri Erro (San Miguel) | ||
Posta kodea | 31154 | ||
INE kodea | 31234 | ||
Herritarra | ukartar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 42°41′28″N 1°42′14″W | ||
Azalera | 12 km² | ||
Garaiera | 432-752 metro | ||
Distantzia | 22,4 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 190 (2023: −1) | ||
Dentsitatea | 15,83 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 31,46 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 57,14 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 85,19 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 9,5 (2013) | ||
Euskara | |||
Eremua | eremu ez-euskalduna | ||
Euskaldunak[2][3] | % 7,20 (2018: %5,29) | ||
Datu gehigarriak | |||
Sorrera | 1846 (independentzia) | ||
Webgunea | www.ucar.es |
Erreniegako hegoaldeko magalean, Izarbeibarreko goialdean, Nafarroako Erdialdeko iparraldeko herri tipiko txiki bat da. Bertara iristeko, tokiko errepide bakarra dago, Ukarreko benta eta NA-601 eskualde-errepidea lotzen dituena, Gares eta Arrizabalaga artean. Udalerri horretan, gainera, hiru herri hustu daude: Ae, Elordi eta Ornoain.
Bertako biztanleak ukartarrak dira.
Ukar toponimoa beste hizkuntza batzuetan ere ezagutzen da, hala nola:
Gainera, toponimoa hainbat modutan agertu da historian zehar:[5]
Ukar, Mikel Belaskoren arabera, jatorri ezezaguneko toponimo bat da. Bere aldetik, Arutro Kanpionek herriaren izena "ugarri" hitzarekin erlazionatu zuen, autore honen arabera "oztopo" edo "arrezife" esan nahi duena.
Ukarreko armarriak honako blasoi hau du:[6]
« | Hondo hori batez eta aurrean bi bihotz gorriak daude goialdean eta behealdean hondo urdin batez eta aurrean urrezko izar dago. Bi aldeen artean zerrenda gorri bat dago. Armarri osoa, 8 gurutze hori dituen zerrenda gorri batez inguratuta dago. | » |
Ukarreko banderak Ukarreko armarria dauka hondo zuri baten gainean.
Ukar Izarbeibar-Novenera eskualdean dago, Izarbeibar ibarrean.
Herria, Nafarroa mendebaldean kokatzen da, Obanos eta Arrizabalaga elkartzen dituen NA-601 errepidetik abiatuta dagoen errepide lokal batetik kilometro bat egin ostean.
Udalerriko klima mediterraneo-kontinental motakoa da, altueraren arabera, aldatu egiten dena. Urteko batez besteko tenperaturak 10 eta 13 gradu artekoak eta prezipitazioak 700 eta 900mm bitartekoak dira. Urtarorik euritsuenak udaberria eta udazkena izaten dira eta urte osoan zehar 90 egun euritsu izaten dira.
Ukarreko antzinako landaredia bi motako zuhaitzek osatzen zuten, batetik, mediterranear motakoa (zumela), eta bestetik azpimediterranear motakoa (hosto txikiko haritza). Basoek 87 hektarea hartzen dituzte gaur egun, eta herrian dauden pinuak, bertakoak dira, ez dira Austria edo Japoniatik ekarriak Nafarroako beste herri gehienetan bezala.
Ukarren ez dago estazio meteorologikorik. Hala ere, Gares pareko udalerrian, estazio bat dagoen, itsasoaren mailatik 347 metrora, Nafarroako Gobernuak 1985ean jarritako estazio meteorologikoa dago.[7]
Datu klimatikoak (Gares, 1981-2020) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 18.5 | 24.0 | 26.5 | 29.0 | 36.5 | 40.0 | 41.5 | 43.0 | 38.0 | 32.0 | 27.0 | 21.0 | 43.0 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 9.7 | 11.6 | 15.4 | 17.0 | 21.8 | 26.6 | 29.6 | 29.6 | 25.3 | 19.6 | 13.3 | 9.9 | 19.1 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 5.4 | 6.4 | 9.6 | 11.5 | 15.6 | 19.8 | 22.5 | 22.6 | 19.1 | 14.4 | 9.0 | 5.9 | 13.5 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 1.1 | 1.3 | 3.8 | 5.9 | 9.3 | 13.0 | 15.5 | 15.6 | 12.8 | 9.1 | 4.6 | 1.8 | 7.8 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -7.0 | -10.0 | -8.5 | -3.0 | -0.5 | 2.0 | 7.0 | 5.0 | 3.0 | -0.5 | -6.5 | -10.0 | -10.0 |
Batez besteko prezipitazioa (mm) | 44.2 | 38.7 | 51.6 | 59.5 | 53.1 | 45.6 | 27.0 | 26.3 | 38.6 | 60.3 | 55.4 | 57.2 | 547.5 |
Prezipitazio maximoa 24 ordutan (mm) | 39.0 | 29.0 | 33.6 | 62.0 | 42.2 | 38.5 | 33.0 | 85.0 | 61.5 | 46.0 | 59.0 | 39.0 | 85.0 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 11.6 | 10.3 | 8.8 | 11.2 | 11.1 | 7.2 | 5.4 | 4.9 | 7.8 | 10.5 | 11.5 | 12.8 | 113.0 |
Elur egunak (≥ 1 mm) | 1.3 | 1.4 | 0.9 | 0.2 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.0 | 0.2 | 1.2 | 5.1 |
Iturria: Nafarroako klimatologia zerbitzua[8] |
Aukeratu beheko zatian urte-tarte bat, urte horiek goian xehetasun handiagoz ikusteko.
Ikusi edo aldatu datu gordinak.
Erdi Aroko jaurerria, XI. mendetik aurrera San Juan de la Peña monasterioa izan zen Ukarren jabe eta onuradun nagusia. 1370an, Errodrigo Uritz jaunaren exekuzioaren ondoren, jabetza Nafarroako koroak bereganatu zuen berriro ere. Karlos III.a Nafarroakoa erregeak bere anaiordearen omenezko Muruzabalgo bizkonderriari batu zion Ukar, 1407an. XVIII. mendearen amaieran, jaurerriaren jabea Granada Ega dukea zen, herritarren eta inguruko lurretan bizi zirenen petxen onuraduna. Dena den, herria ibarreko diputatuak eta herritarren artean aukeratutako erregidoreek zuzentzen zuten.
1835 eta 1845 urteetako udal eraberritzearen ondorioz, Ukar udalerri independente bihurtu zen eta 1846an behin betiko banatu zen Izarbeibarretik. XIX. mendearen amaieran herriak eskola bakarra zeukan, eta bertan lan egiten zuen irakasleak 500 erreal jasotzen zituen soldata moduan. Herritik kanpo bide bakarra zegoen, Iruñera Biurrun zeharkatuta zeramana.
2023 urteko erroldaren arabera 190 biztanle zituen Ukarrek.[9]
1842 | 1857 | 1860 | 1877 | 1887 | 1897 | 1900 | 1910 | 1920 | 1930 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2011 | 2021 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
403 | 373 | 425 | 459 | 402 | 393 | 383 | 332 | 297 | 273 | 261 | 245 | 208 | 137 | 121 | 115 | 126 | 178 | 185 |
Herriko ekonomia jarduera nagusia nekazaritza da, eta biztanle aktiboen %80 sektore horretan aritzen dira lanean, nahiz herritarren erdientzat nekazaritza jarduera osagarria baino ez den. Mahastiek eta fruitu arbolek hartutako bi hektarea kenduta, laborantza lur ia guztiak zerealen landaketarako erabiltzen dira. Gehienak idorreko laboreak dira. Mahats eta olibondoek garrantzia galdu dute XX. mendean, zerealen mesedetan. Mende hasieran olibondoek hamazortzi hektarea eta mahastiek 260 hektarea hartzen bazituzten ere, gaur egun ia erabat desagertu dira.
1920ko abenduaren 2an, herriko nekazarien kooperatiba sortu zen, eta mende erdi geroago, 1975an, lur eremuaren berrantolakuntza burutu zen, 606 hektareari eta 139 lurjaberi eraginda. Lur komunak 77 hektarea baino ez dira (landu daitezkeen lurren %6,6a), eta gehienak larretzat erabiltzen dira.
Ukarreko udaletxea herrigunean dago. Udalbatza udalerriko alkateak eta lau zinegotzik osatzen dute. Egungo alkatea Carlos Lecumberri Erro da, San Miguel hautagai gisa aurkeztu zena.
Alderdia | Legealdiko eserlekuak, hasiera-urtearen arabera | ||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1979 | 1983 | 1987 | 1991 | 1995 | 1999 | 2003 | 2007 | 2011 | 2015 | 2019 | |
San Miguel | - | - | - | - | - | - | - | - | 5 | 5 | 5 |
Ukarreko Talde Independentea | - | - | - | - | 5 | 5 | 5 | 5 | - | - | - |
Ukarreko Independenteak | 5 | 5 | 5 | 5 | - | - | - | - | - | - | - |
Hauek dira Nafarroako Parlamenturako hauteskundeen azken bi deialdiak:
|
|
Udaletxea 1987an amaitu zuten, antzinako eraikinaren orube berean. Jatorrizko udal eraikinetik hormak eta harrizko arkuak baino ez dira mantendu. Eraikinak bi solairu ditu: beheko solairuan harategia eta beste lokal bat daude eta lehen solairuan, idazkari eta alkatearen bulegoak eta osoko bilkurak egiteko aretoa. Horrez gain, lehen solairuko gela batean, herriko anbulategia dago. Udaletxe berria eraikitzeko lanek 5,9 milioi pezetako aurrekontua izan zuten eta Nafarroako Gobernuaren dirulaguntza jaso zuten.
Ukarreko Udala zinegotzik eta alkateak osatzen dute, demokratikoki hautatuak. Alkatea Carlos Lecumberri Erro da, San Miguel zerrendakoa. Zinegotziak 4 daude:
Bere idazkaria, Adios, Eneritz, Legarda, Muruzabal, Obanos, Tirapu eta Uterga Udaletako idazkari ere bada.
Atal hau hutsik dago, xehe-xehe edo osatu gabe. Zure laguntza ongi etorria da! |
1979tik, Ukarrek 4 alkate izan ditu:
Alkatea | Agintaldi hasiera | Agintaldi amaiera | Alderdia[10] | |
? | 1979 | 1995 | Ukarreko Independenteak | |
? | 1995 | 2007 | Ukarreko Talde Independentea | |
Sebastian Petrina Zia | 2007 | 2011 | Ukarreko Talde Independentea | |
Carlos Lekunberri Erro | 2011 | jardunean | San Miguel |
Nafarroako Hiriarteko Garraioa sareko 334 lineak zerbitzua ematen dio udalerri honi. Herriak autobus geldialdi bakarra du zeharkarrikan Gareserantz eta Arrizabalagarantz.
|
Luis Luziano Bonapartek, 1869an, Ukar sailkatu zituen, Izarbeibarreko herri guztiekin, hegoaldeko goi-nafarrera euskalkian.[11]
Koldo Zuazok, 2010ean, Ukar ez-euskal-eremuan sailkatu zen.[12]
Ibar honetan hitz egiten den euskarak bere berezitasunak ditu. Horregatik sailkatzen da izarbeibarrera azpieuskalkian. Euskara batuaren itzalean alfabetatutako hainbat euskaldun baden arren, Orbaibarreko mintzaira zaharrak hiztun gaberik dakite.
Nafarroako Gobernuak onartutako Euskararen Foru Legearen arabera, Ukar eremu ez-euskalduneko udalerria da, eta hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarra gaztelania da. 2001eko erroldaren arabera, herritarren % 1,61k zekien euskaraz hitz egiten, 2010ean % 1,91 eta 2018n % 7,20k.
2008an Nafarroako Ezker Batuak eta Nafarroa Baik Euskararen Foru Legea aldatu eta eremu mistoan udalerri gehiago sartzeko (horien artean Ukar) proposamena aurkeztu zuten Nafarroako Parlamentuan. Nafar Herriaren Batasuna ez beste talde guztien baiezko botoarekin proposamena aurrera aterako zela zirudienean, Nafarroako Alderdi Sozialistaren ustegabeko jarrera aldaketak, atzera bota zuen gune mistoaren hedapena.[13]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.