Zubieta (Nafarroa)
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Zubieta[4] ([s̻uβi.eta]; Zubita [s̻uβita] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldeko udalerria da, Malerreka ibarrean kokatuta, Baztan Bidasoa eskualdean. Iruñetik 60 kilometro iparraldera. Ezkurra errekaren ondoan dago, 207 metroko garaieran. 2017an 308 biztanle zituen.[5]
Zubieta | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Zubietaren ikuspegi orokorra, 2011ko apirila | |||
| |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Zubieta | ||
Alkatea | Ernesto Domínguez Olea (Herriko Taldea) | ||
Posta kodea | 31746 | ||
INE kodea | 31263 | ||
Herritarra | zubietar, zubitar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°07′30″N 1°44′32″W | ||
Azalera | 18,6 km² | ||
Garaiera | 207 metro | ||
Distantzia | 60 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 292 (2023: −4) | ||
Dentsitatea | 1,57 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 20,55 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 153,85 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 72,97 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 10,14 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2][3] | % 95,20 (2018: %-2,46) | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.zubieta.eus/ |
Herriguneko sarreran dagoen zubiak ematen dio izena herriari.
Zubieta Iruñeko merindadearen iparraldeko muturrean dago. Arantza eta Goizuetarekin du muga iparraldean, Eratsunekin mendebaldean, Saldias eta Beintza-Labaienekin hegoaldean, eta Iturenekin ekialdean. Herrira heltzeko, lehenik N-121A errepidea hartu behar da Donezteberaino eta, ondoren, Doneztebe eta Leitza lotzen dituen NA-170 errepidea.
Orografiari dagokionez, udalerriaren iparraldean, Loitzate (1.048 m), Iramendi (1.010 m), Arainburu (1.054 m), Ekaitza (1.046 m) eta Oltzorrotz (895 m) mendiak ditugu, Mendaurko mendilerroan. Mendaur bera (1.131 m) are iparralderago gelditzen da. Hegoaldean, bertzela, Aintzingurutze (713 m) dago.
Zubietak klima ozeaniko epela du (Cfb) Köppen sailkapenaren arabera. Ozeano Atlantikoaren hurbiltasuna dela eta, euri, laino eta langar ugari izaten da.[6] Urteroko batez besteko prezipitazioak 1.800-2.000 ingurukoak izaten dira, urte osoan zehar ongi banaturik. Urteko euri egunak 180 izaten dira. Tenperaturari dagokionez, urteko batez besteko tenperatura 12°-14 °C da; hilik hotzena, urtarrila da (6,7 °C), eta beroena uztaila (21,5 °C).[7]
Honako hauek dira Zubieta osatzen duten auzoak: Ameztia, Aurkidi, Azkota, Mendrasa, Sarekoa eta Zubieta (herriburua).
Herriko baserrietan jarri dira identifikatzaileak sakabanatuta dauden eraikinen kokapena zalantzarik gabe ezagutzeko. Larrialdi kasuetan medikuak, suhiltzaileak eta oro har zerbitzu publikoak baserrietara ahalik eta lasterren ailegatzeko arras garrantzitsua da Helpbidea proiektua. Nafarroako Gobernuak eta Babes Zibileko zerbitzuak antolatu dute udalekin lankidetzan. Udalek Metro-baserri mapa ere egin dute (zubiko autobus geltokian jarrita dago) eta bidegurutzeetan seinalizazio horizontala jartzen ere hasiak dira. 2020ko maiatzean Zubietan, Beran, Aranon eta Beran jarrita zeuden Helpbidea mapak; eta prestatzen ari ziren Arantzan, Areson, Iturenen, Etxalarren, Lesakan eta Sunbillan.[8][9][10][11]
Zubieta herriaren historiako lehen aipamen idatzia 1054. eta 1076. urteen artekoa da, Antso IV.a Garzeitzen agindupeko Leringo lurra aipatzean. Izan ere, Zubieta Leringo Doneztebe bailara osatzen zuten herrietako bat zen; herriburua Doneztebe zen. 1280an, 18 sol eta erdiko petxa ordaintzen zuen Zubietak urtean. 1434an, Zuria Nafarroakoak 200 sol-eko petxa ezarri zien, zerriak mendian bazkatzeagatik ordaintzen zen eiurdea barne.[7]
1421ean, Karlos III.a erregeak Iruñeko forua eman zion Leringo Donezteberi, eta hiribildu ona titulua ondoren; hala herriak jarlekua eskuratu zuen Nafarroako Gorteetan. Pixkanaka, bailara osatzen zuten herriak banatuz joan ziren; 1630ean, Legasa, Narbarte, Oieregi, eta Oteitzak Bertizarana sortu zuten, Leringo Doneztebetik banatuta. Urte batzuk geroago, 1665ean, Sunbillak ere bailara utzi eta hiribildu titulua eskuratu zuen. Zubietak, 1704an lortu zuen hiribildu titulua, erregeari 500 dukat ordaindurik, baina bailaran segitu zuen hura 1845ean desegin zen arte. Urte horretan, udalerri independente eratu zuen.[12][13]
Zubietak biztanle anitz galdu ditu XX. mendearen erdialdetik hona; 1950ean 616 bizilagun zituen, eta 319 besterik ez 2017an.[5]
Zubietako biztanleria |
---|
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Zubietan, ez zelako inongo talderik aurkeztu. Horren ondorioz, Francisco Mitxelena Zelaieta kudeaketa batzordearen izenean alkate izendatu zuten 2008ko martxoaren 28an. 2011ko udal hauteskundeetan ere Mitxelena aukeratu zuten alkate, ordukoan Herriko Taldearekin (5 zinegotzi); Eutsik, aurkeztutako beste zerrendak, bi hautetsi lortu zituen. 2015eko udal hauteskundeetan bi talde aurkeztu ziren. Ernesto Dominguez buru zuen Herriko Taldea nagusitu zen, 145 boto eskuratuta (6 zinegotzi). Mikel Telletxea zerrendaburu zuen Zubietarrak taldeak zinegotzi bakarra erdietsi zuen.[14]Ordutik Ernesto Dominguez Olea da Zubietako alkatea.
Urtea | Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
---|---|---|---|
1979[15] | Independientes 1 | 188 | 3 |
Independientes 2 | 61 | 2 | |
Independientes 3 | 55 | 2 | |
1983[15] | Independientes 1 | 127 | 4 |
Independientes 2 | 79 | 3 | |
1987[15] | Ortzadar | 125 | 7 |
1991[16] | Iramendi | 110 | 4 |
Herri Taldea | 94 | 3 | |
1995[17] | Herriko Taldea | 135 | 7 |
1999[18] | Euskal Herritarrok | 135 | 7 |
2003[19] | Elutsa | 135 | 7 |
2007 | - | - | - |
2011[20] | Herriko Taldea | 127 | 5 |
Eutsi | 60 | 2 | |
2015[20] | Herriko Taldea | 145 | 6 |
Zubietarrak | 43 | 1 | |
1936-1950 | Martin Etxekolonea | |
1950-1955 | Francisco Juanikorena | |
1955-1958 | Juan Baleztena Arozena | |
1958-1961 | Juan Baleztena Arozena | |
1976-1979 | Eustakio Loiarte Elizalde | |
1979-1983 | Tomas Ochandorena Fagoaga | |
1983-1987 | Jose Javier Juanikorena Juanikorena | |
1987-1991 | Jose Javier Juanikorena Juanikorena | Ortzadar |
1991-1992 | Ana Maria Mugika | Iramendi |
1992-1995 | Francisco Mitxelena Celaieta | |
1995-1999 | Venancio Baleztena Santesteban | Herriko Taldea |
1999-2003 | Venancio Baleztena Santesteban | Euskal Herritarrok |
2003-2005 | Jon Mikel Aragon Ibarra | Elutsa |
2005-2008 | Leire Ortuoste | Elutsa |
2008-2011 | Francisco Mitxelena Celaieta | Kudeaketa batzordea |
2011-2015 | Francisco Mitxelena Celaieta | Herriko Taldea |
2015-2019 | Ernesto Dominguez Olea | Herriko Taldea |
2019- | Ernesto Dominguez Olea | Herriko Taldea |
Zubietako jaiak abuztuaren 15ean ospatzen dira, Amabirjinetan. Bezperan, besta seinale gisa, arbola altxatzen dute.[21]
Garrantzi handiko ospakizunak dira inauteriak, herrian "iñotik" deituak. Egun horietan joaldunak ateratzen dira dira, ondoan duten Iturenen bezala. Urtarrileko azken igandearen aurreko larunbatean hasi eta hurrengo asteazkenera arte egiten dira; egunik garrantzitsuena asteartea da.
Urtarrilaren 17an, San Anton egunean, meza ematen da ermitan, eta dantzaldia izaten da herriko plazan.
Film hauek errodatu dira Zubietan:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.