Labaien
Nafarroa Garaiko udalerria From Wikipedia, the free encyclopedia
Labaien[4] ([laβai.en]; Labaina [laβaina] Malerrekako hizkeraz) Nafarroa Garaiko iparraldeko udalerri bat da, Malerreka ibarrekoa, Baztan-Bidasoa eskualdekoa.Iruñeko merindadean dago, hiriburu Iruñetik 58 kilometro iparraldera. 234 biztanle zituen 2014. urteko erroldaren arabera, eta bi herrigune: Beintza eta Labaien. Horregatik sarritan Beintza-Labaien ([beints̻a laβai.en]) izena eman izan zaio.
Labaien | |||
---|---|---|---|
Nafarroa Garaia, Euskal Herria | |||
Labaien udalerriaren ikuspegi orokorra. Aurrealdean, Labaien herria dago, atzealdean berriz Beintza herria. | |||
| |||
![]() | |||
Kokapena | |||
Herrialdea | Euskal Herria | ||
Lurraldea | Nafarroa Garaia | ||
Merindadea | Iruñea | ||
Eskualdea | Malerreka | ||
Administrazioa | |||
Estatua | Espainia | ||
Erkidegoa | Nafarroa | ||
Izen ofiziala | Labaien | ||
Alkatea | Francisco Javier Otxandorena Juanotena (Urradi, indep.) | ||
Posta kodea | 31753 | ||
INE kodea | 31137 | ||
Herritarra | labaiendar, labaindar | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 43°05′14″N 1°44′20″W | ||
Azalera | 28 km² | ||
Garaiera | 450 metro | ||
Distantzia | 58 km (Iruñetik) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 217 (2024: −1) | ||
Dentsitatea | 7,75 bizt/km² | ||
Zahartzea[1] | % 29,1 | ||
Ugalkortasuna[1] | ‰ 0 | ||
Ekonomia | |||
Jarduera[1] | % 78,13 (2011) | ||
Desberdintasuna[1] | % 0 (2011) | ||
Langabezia[1] | % 7,92 (2013) | ||
Euskara | |||
Euskaldunak[2] | % 64.3 + % 14.2 hartzaile (2021) | ||
Kaleko erabilera [3] | % | ||
Datu gehigarriak | |||
Webgunea | http://www.labaien.org/ |
Geografia
Iruñeko merindadearen iparraldean dago, Basaburua ibarrean. Herria Saldias eta Doneztebe bitarteko errepideak zeharkatzen du (NA-121A errepidea).
Ingurune naturala eta klima
Labaienek klima atlantiko epela dauka, prezipitazioak ugari dira eta urte osoan zehar banatzen dira. Aldaketa termikoa neurrizkoa da eta ez da hilabete idorrik izaten uda garaian. Urteko batez besteko tenperatura 12-13 gradukoa eta prezipitazioak 1.800 eta 2.000mm artekoak izaten dira. Urteroko egun euritsuak 180 edo gehiago izan daitezke.
Beintza-Labaienek baso ugari dauzka, hosto erorkor eta landare higrofiloz beterikoak. Zuhaitz ugarienen artean, pagoak, haritzak, eta gaztainondoak nabarmentzen dira. Pagoak udalerriko gunerik menditsuenetan daude, haritzek, berriz, mendeetako mozketen ondorioz, euren azaleratik asko galdu dute. Landaturiko espezieak (139 hektarea) pinu insignisa eta alertzeak dira, azken hau Japoniatik ekarritako espeziea.
Udalerri mugakideak
Iparraldean mugakide ditu Goizueta, Zubieta eta Ituren, ekialdean Urroz, mendebaldean Eratsun eta Saldias, eta hegoaldean Basaburua eta Ultzama.
Demografia
Labaiengo biztanleria |
---|
![]() |
Datu-iturria: www.ine.es |
2008ko erroldan, lau etorkin bizi ziren herrian, biztanleen % 1,50 (Nafarroako Foru Erkidegoko batezbestekoaren azpitik).
Politika
Udal hauteskundeak
Labaiengo alkatea Urradi herri ekimeneko Francisco Javier Otxandorena Juanotena da 2007ko udal hauteskundeez geroztik, bere taldeak udaleko zazpi ordezkariak lortu zituen, eta beraz gehiengo osoa udalean. Baliogabeko zazpi boto izan ziren (emandako boto guztien %6,86) eta boto zuriak hamar izan ziren (%10,53). Abstentzioa %61,94koa izan zen.
Alderdia | Botoak | Zinegotziak |
Urradi (U) | 85 | 7 |
2011n, ordea, ez zen zerrendarik aurkeztu. Otxandorenak jarduneko alkate segitzen du[5].
2019an eta 2023an Herriarengatik hautagaitzak lortu zituen 5 zinegotziak.[6]
Udaletxea
Labaiengo udaletxeko idazkaria Oitz, Donamaria eta Urrozko idazkari ere bada.
- HELBIDEA: Udaletxeko Karrika 9, 2. solairua
Alkateen zerrenda
2007-2011 | Francisco Javier Otxandorena Juanotena | Urradi |
2011- | Francisco Javier Otxandorena Juanotena | Jardunean |
Azpiegiturak
Udalerria Malerrekako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da.
Jaiak
Labaiengo jaiak abuztuaren lehen asteburuan ospatzen dira.
Ondasun nabarmenak
San Pedro eliza: estilo gotikoa eta pizkundetarra batzen ditu. Eliza barruan XVIII. mendeko erretaula barrokoa dago. Ondare erlijisoari dagokionez, Salbatore baseliza, eta errotaren ondoko XVI. mendeko Gurutzea nabarmentzen dira.
Arkitektura zibilari dagokionez, XVIII. mende eta XIX. mendeko etxe ugari daude, Arretxea dorretxea esaterako, Labaiengo herrigunean kokaturik.
Argazki galeria
Erreferentziak
Bibliografia
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.