Remove ads

Markina-Xemein[1] Bizkaiko ekialdeko udalerri bat da, Lea-Artibai eskualdekoa. Markina-Xemein 1952an sortu zen, Markina uriak eta Xemein elizateak bat egin zutenean. 1969an Ziortza-Bolibar batu zitzaien, baina azken hori 2005ean banandu egin zen. 2016. urtean 4.899 biztanle zituen.

Datu azkarrak Administrazioa, Estatua ...
Markina-Xemein
 Bizkaia, Euskal Herria
Thumb

Thumb

Administrazioa
EstatuaEspainia
ErkidegoaEuskal Autonomia Erkidegoa
LurraldeaBizkaia
EskualdeaLea-Artibai
Izen ofiziala Markina-Xemein
AlkateaIratxe Lasa Arana (EH Bildu)
Posta kodea48270
INE kodea48060
Herritarramarkinar, xemeindar[1]
Kokapena
Koordenatuak43°16′08″N 2°29′47″W
Thumb
Azalera44,79 km²
Distantzia50 km Bilbora
Demografia
Biztanleria5.037 (2023)
−5 (2022)
alt_left 2.464 (%48,9) (%50,5) 2.542 alt_right
Dentsitatea1,11 bizt/km²
Hazkundea
(2003-2013)[2]
% 5,71
Zahartze tasa[2]% 26,05
Ugalkortasun tasa[2] 58,49
Ekonomia
Jarduera tasa[2]% 79,2 (2011)
Genero desoreka[2]% 5,35 (2011)
Langabezia erregistratua[2]% 8,74 (2013)
Euskara
Euskaldunak[2]% 87,42 (2010)
Kaleko erabilera [3]%  (2016)
Etxeko erabilera [4]% 70.77 (2016)
Datu gehigarriak
Sorrerahiribildua 1355
bateratzea 1952. urtea
Webguneahttp://www.markina-xemein.com/
Itxi
Remove ads

Geografia

Markinako ikuspegia.

Bizkaiko ipar-ekialdean dago, Artibai ibaiak Urko ibaiarekin bat egiten duen lekuan. Gipuzkoarekin muga egiten du, gainera.

Ingurune naturala

Ingurune menditsua da, herrigunea bera nahiko behean egon arren (70 metro inguru itsaso gainetik), mendiz inguraturik dago alde guztietatik (gehienak 400-800 metro ingurukoak, Oiz kenduta, hego-mendebaldean, 1026 metrokoa).

Udalerri mugakideak

Markina-Xemeinek mugakide ditu Amoroto eta Berriatua iparraldean; Etxebarria eta Mendaro ekialdean; Eibar eta Mallabia hegoaldean; eta Aulesti eta Ziortza-Bolibar mendebaldean.

Remove ads

Historia

Thumb
Markina, 1857an. Francisco Coelloren planoa.

Markinako hiribildua 1355. urtean sortu zuten. Inguruetako jauntxoek eskatu zuten hiribildua sortzea, hauen esanetan Gipuzkoatik egiten ziren lapurretak eta erosoak ekidin ahal izateko.

1370. urtean, jauntxoen bandoen gerren barruan, Juan Lopez Ganboakoak eraso egin zion Gonzalo Ibañez Markinakoari. Egun batez, goizaldean heldu zen Markinara bere gerlariekin, eta su eman zion Ibañez Markinakoaren etxeari. Sutean hil ziren Gonzalo aita, bere bi seme eta beste hainbat pertsona.[5]

XV. mendean greba bat egin zen Markinan. Errementariek hasi zuten greba hura, irabazten zuten soldata txikia zelakoan. Azkenean erregeak grebalarien eskariak ontzat hartu zituen eta agindu bat atera zuen hauen aldeko neurriak hartuz, 1499ko maiatzaren 8an.[6]

1766an Esquilancheren aurkako matxinadaren eraginak Markinara ere heldu ziren. 1766ko apirilaren 18an batu ziren matxinatuak udaletxe aurrean.

1883an Lore jokoak ospatu ziren Markinan.[7]

1936ko Gerra zibilean bonbardaketak jasan zituzten bai Markinak eta bai Xemeinek, eta 6 pertsona hil ziren hauen ondorioz. Militar altxatuen aldekoak 1937ko apirilaren 27an sartu ziren bi herrietara. Militar frankistek lau markinar eta xemeindar fusilatu zituzten. 135 pertsona inguruk herritik ihes egin behar izan zuten. Beste hainbeste atxilotu zituzten. Zenbait herritarrek ondasunak eta lana galdu zuten, edo isunak ordaindu behar izan zituzten. Urte hauetan herriko 400 gazte inguru joan ziren gerrara, eta horietatik 53k bizia galdu zuten.[8]

Remove ads

Ekonomia

Lehen sektoreak biztanleria aktiboaren %10 inguru hartzen du, nahiz eta bere eragina txikiagoa den. Izan ere, baserrietan ekoizten diren gai gehienak etxerako dira, eta oso gutxi dira hortik bizitzeko lain ateratzen duten familiak. Harrobien ustiaketak, berriz, eragin garrantzitsua du sail honetan. Markinako marmol beltza ezagun bihurtu da mundu mailan, bere kolore eta kalitateagatik.

Bigarren sektoreak, bestalde, garrantzia izan du Markina-Xemeinen historian zehar, baina gorabehera handiak izan ditu. 70-80ko hamarkadetan herriko ardatz industriala izan zen La Esperanza arma lantegia krisialdi gogor baten ondorioz itxi behar izan zuten. Horren ondorioz, industria txikiko lan-elkarte batzuk baino ez ziren geratu. Gaur egun, berriz, markinar askok inguruko herrietako industriguneetan lan egiten dute.

Hirugarren sektoreak, azkenik, garrantzi handia dauka gaur egun, langileen %40 biltzen baitu. Hala ere, ostalaritzan eta denda txikietan oinarritzen da, ez baitago merkataritza sare handirik.

Remove ads

Demografia

2019. urtean Markina-Xemeinek 4.964 biztanle zituen erroldan. Horietatik, 65 urte edo gehiagokoak biztanleen %21,58 ziren. Eta atzerriko estaturen batean jaiotako herritarrak biztanleen %14,22 ziren.[9] Aipatu behar da Markina-Xemein dela Estatuko etorkin media gainditzen duten EAEko herrietan laugarrena.[10]

Biztanle gehienak herrigunean bizi dira, Markinako alde zaharra eta bere inguruan historian zehar eraiki diren auzoetan. Auzo apartatuetan baserriak dira nagusi, gaur egun familia bakarreko etxebizitza bihurtu dira horietako asko, eta beste asko hutsik daude eta jabeek asteburu edo oporretan erabiltzen dituzte soilik, edo bertan behera utzita daude.

Markina-Xemeingo biztanleria

Biztanleria auzoka banatzen badugu, honako emaitza hau aterako zaigu:

Informazio gehiago Biztanleria auzoka (2001), Auzoa ...
Biztanleria auzoka (2001)
Auzoa Barinaga Ilurtzar Iturreta Larruskain-Amalloa Markina-Xemein Meabe Ubilla-Urberuaga
Biztanleria 153 79 70 111 3.747 63 118
Itxi
Remove ads

Politika

Thumb
Udaletxe zaharra

Primo de Riveraren diktadurako alkateak

  • 1926ko apirilaren 3an: Ricardo Urkieta Txopitea izendatu zuten alkate.
  • 1928ko urriaren 19an: Felix Alkorta Zulueta izendatu zuten alkate.
  • 1930eko otsailaren 26an: Juan Bustingorri Ugalde izendatu zuten alkate.

II. Errepublika garaiko alkateak

  • 1931ko apirilaren 16an: Felipe Gartzia Maguregi izendatu zuten alkate.
  • 1933ko urtarrilaren 29an: Victoriano Orbea Plaza (kudeaketa batzordeko burua izendatu zuten).
  • 1933ko maiatzaren 10ean: Jose Luis Gaytan de Ayala Costa izendatu zuten alkate.
  • 1936ko azaroaren 26an: Bernardo Aretxabaleta Arriola izendatu zuten alkatea.

Frankismo garaiko alkateak

  • 1937ko apirilaren 27an: Fermin Alberdi Alberdi izendatu zuten alkate.
  • 1937ko abuztuaren 4an: Luis Felipe Gaytan de Ayala izendatu zuten alkate.
  • 1938ko azaroaren 17an: Rikardo Urkieta Txopitea izendatu zuten alkate.
  • 1948ko maiatzaren 5ean: Jose Eizagirre Kareaga izendatu zuten alkate.
  • 1949ko otsailaren 19an: Alejandro Gomez Omar izendatu zuten alkate.
  • 1953ko abuztuan: Juan Manuel Agirre Goitia behin behineko izendatu zuten alkate.
  • 1954ko martxoaren 4an: Valeriano Gurtubai Zabala izendatu zuten alkate.
  • 1960ko urriaren 24an: Justo Arrieta Martinez izendatu zuten alkate.
  • 1967ko otsailaren 4an: Luis Rodriguez Duralde izendtau zuten alkate.
  • 1971ko ekainaren 28an: Joaquin Iriondo Mendieta izendatu zuten alkate.
  • 1976ko azaroaren 10ean: Pedro Azkune Arrate izendatu zuten alkate.
  • 1977ko martxoaren 9an: Lauren Aretxabaleta Goikoetxea izendatu zuten alkate.
Thumb
Udaletxea

Demokraziako udal hauteskundeak

  • 1979ko ekainaren 15eko udal hauteskundeen ostean: Lauren Aretxabaleta Goikoetxea (EAJ) izendatu zuten alkate.
  • 1983ko maiatzaren 8ko udal hauteskundeen ostean: Lauren Aretxabaleta Goikoetxea (EAJ) izendatu zuten alkate.
  • 1987ko ekainaren 10eko udal hauteskundeen ostean: Lauren Aretxabaleta Goikoetxea (EAJ) izendatu zuten alkate.
  • 1991ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ostean: Lauren Aretxabaleta Goikoetxea (EAJ) izendatu zuten alkate[11].
  • 1995eko maiazatren 28ko udal hauteskundeen ostean: Lauren Aretxabaleta Goikoetxea (EAJ) izendatu zuten alkate.
  • 1999ko ekainaren 13ko udal hauteskundeen ostean: Angel Kareaga Zubizarreta (EAJ) izandatu zuten alkate.
  • 2003ko maiatzaren 23ko udal hauteskundeen ostean: Javier Alberdi Ibaibarriaga (EAJ) izendatu zuten alkate.
  • 2007ko maiatzaren 27ko udal hauteskundeen ostean: Javier Alberdi Ibaibarriaga (EAJ) izendatu zuten alkate[12].
  • 2011ko maiatzaren 22ko udal hauteskundeen ostean: Juanjo Txurruka Txurruka (Bildu) izendatu zuten zuen alkate.

2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan Euzko Alderdi Jeltzaleak boto gehien jaso zituen, baina berdindu egin zuen zinegotzi kopuruan Bildu koalizioarekin (bost zinegotzi bakoitzak). Aralarrek, berriz, zinegotzi bat eskuratu zuen. 2011ko ekainaren 11n egindako osaketa batzarrean, Bilduko ordezkari Juanjo Txurrukak lortu zuen alkatetza, bere koalizioko bost zinegotzien botoaz gain, Aralarreko ordezkariaren aldeko botoa jasota. Hala, 1979ko udal hauteskundeetatik lehen aldiz EAJkoa ez zen alkatea aukeratu zuten.

  • 2015eko maiatzaren 24ko udal hauteskundeen ostean: Juanjo Txurruka Txurruka (EH Bildu) izendatu zuten alkate.

2015eko udal hauteskundeetan Aralar Bilduren ondorengoa zen Euskal Herria Bildu koalizioan integratuta aurkeztu zen. Euskal Herria Bilduk sei zinegotzi eskuratu zituen eta Euzko Alderdi Jeltzaleak bost. EH Bilduko Juanjo Txurrukak jarraitu zuen alkate.[13]

Markina-Xemeingo udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euskal Herria Bildu*
6 / 11
1.191 (% 49,90)
5 / 11
1.032 (% 40,25)
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 11
1.156 (% 48,43)
5 / 11
1.221 (% 47,62)
Aralar**
1 / 11
255 (% 9,95)
*2011ko hauteskundeetan Bildu gisa aurkeztu zen koalizioa.
**2015eko hauteskundeetan Euskal Herria Bildu barruan integratuta aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.net webgunean
  • 2019ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ostean: Luis Egurrola Arakistain (EAJ) [14][15] izendatu zuten alkate. EAJk 1.365 boto lortu zituen, EH Bilduk 1.235, PSE-EEk 17 eta PPk 10.
  • 2023ko maiatzaren 26ko udal hauteskundeen ostean: Iratxe Lasa Arana (EH Bildu) izendatu zuten alkate. Markina-Xemeingo lehenengo emakumezko alkatea da.
Remove ads

Azpiegiturak

Garraiobideak

Lea-Artibai eskualde gehienean bezala, garraiobideak nahiko urriak dira, bigarren mailako errepideen bidegurutzea baita. BI-633 errepidea (eskualde mailakoa) da garrantzitsuena, Durangotik Ondarroara doana. Horrez gain, BI-3405 herri-errepidea Lekeitiora, BI-3443 Aulestira, BI-2636 Etxebarria eta Elgoibarrera eta BI-4404 Barinaga, Aginaga eta Eibarrera dira bide garrantzitsuenak.

Industriak garapen urria izan zuen ingurunean dagoenez, ez dauka ez trenbiderik, ezta autobiderik ere. Garraio publiko bakarra autobusa da, Bizkaibus enpresako autobusak, hain zuzen ere; horiek Lekeitio, Ondarroa, Durango eta Bilborako zerbitzua eskaintzen dute.

Ikastetxeak

  • Bekobenta eskola publikoa
  • Berakruz ikastetxea
  • Lea Artibai ikastetxea. 1944. urtean Esperanza arma fabrika ezagunak eskola bat zabaldu zuen Xemeinen, Uhagon eraikinaren alboko lokal batean. Urte batzuk geroago, fabrikaren jabeek, Josefa Esperanza eta Castor Uriarte arkitektuak, dirua ipini zuten eskola berri bat eraikitzeko: Eskola Laboral Parrokiala. 1957an eraiki zuten eskola berri hau. Hasieratik eskola berri hori zuzendu zuena Julian Olazabagala apaiza izan zen. Behin eraikita, eskola parrokiari laga zioten. Eskola horren azpiko aldean zentro soziala edo areto parrokiala zegoen, Markina eta Xemeingo talde askoren biltzeko lekua izan zena (elizarekin lotutako talde sozialak, edo 60. hamarkadan sortzen ari zen mugimendu kooperatibistako kideak). 1978an ikastetxearen eraikin berria eraiki zen.[16]
  • Beko Txiki haur eskola[17]

Kultura

Kirola

  • Atxondo kiroldegia[21]
  • Pilotalekua[21]
  • Barroeta Futbol Zelaia[21]

Gizarte zerbitzuak

Remove ads

Kultura

Euskara

Markiña-Xemeingo Gregoria Gandiagaren[23] testigantza, euskaraz egiteagatik eskolan jarritako zigorren ingurukoa. Euskal Herriko Ahotsak[24][25] proiekturako egindako elkarrizketa, ahozko ondarea jaso eta zabaltzeko.

Markiña-Xemeingo hizkera[26] mendebaleko euskara[27] da,haren barruan, sortaldeko[28] Lea-Artibaiko[29] azpieuskalkia. Markina-Xemeinen euskaraz ulertu eta hitz egiten dakite hiritar gehienek. Azken datuek diotenez, Markina-Xemeingo biztanleen % 87 da euskalduna. Kaleko erabileraren ehunekoa, baina, askoz apalagoa da: 2006an egindako neurketetan, % 56 – 57 ingurukoa.

Elkarteak

  • Xemeingo bertso-eskola
  • Xemein Abesbatza. 2012an, Deia egunkariaren Deia Saria jaso zuen.
  • Gazte Ahots abesbatza
  • Zerutxu dantza taldea. Euskal dantzak egiten dituzte.

Jaiak

Herriko jai nagusiak uztailaren 16aren inguruan ospatzen dira, Karmengo Andre Mariaren omenez hain zuzen. Jai hauetako ekitaldi aipagarrienak hauek dira, besteak beste: jaien hasierako txupinazoa eta poteoa bizikletan, danborrada, Karmen eguneko meza nagusia, aurreskua, zesta puntako partiduak, herri bazkaria zelaian, kontzertu eta erromeriak...

Irailaren 29an Mikel goiaingeruaren jaia ospatzen da Arretxinagako baselizan. Egun hau jai egun izendatuta dago herri osoan. Jai honetako ekitaldi nabarmenenak egun horretako eguerdian egiten den Xemeingo ezpata-dantza eta gauerdian egiten den Mahai-Gainekoa dira.

Jai horiez gain, urriko bigarren larunbatean Lea Artibai eskualdeko nekazaritza eta abeltzaintza azoka nagusia egiten da. Beste alde batetik, Inauterietako igandea ere ospatzen da.

Herriko jai nagusi horietatik aparte, auzo bakoitzak bere jaiegunak ditu; gehienetan tokiko baseliza txikiko santuaren jaia ospatzen da. Hauek dira jai garrantzitsuenak:

Remove ads

Ondasun nabarmenak

Thumb
Andre Mariaren elizaren fatxada nagusia
Thumb
Karmen eliza eta komentua

Eraikin erlijiosoak

  • Xemeingo Andra Mariaren Zeruratzea eliza nagusia.[30] Gaur egun dagoen eliza XVI. mendean eraiki zen aurretik zegoen txikiago baten ordez. Areto-eliza da (alemanez, Hallen Kirche), hiru habearte eta oinarri laukiluzea ditu. Bizkaiko elizarik handiena da bolumenari dagokionez, batez ere garaiera handia duelako. Sakristia eta korua XVII. mendekoak dira, eta erretaula manierista dauka, Andra Mariaren irudia erdian duela. Eliza honetan dago hilobiratua Xabier Maria Munibe Peñafloridako kondea, Euskalerriaren Adiskideen Elkartearen sortzailea. Eliza bera Euskadiko Monumentu Nazional izendatu zuten.
  • Xemeingo hilerria.[31] Mariano Laskurainek marraztua eta 1851n eraikia. Ilustrazioko osasun eskaerak betetzeagatik, hilerriak elizetatik kanpo atera nahi izan ziren, eta Xemeingoa dugu Euskal Herrian eredu berritzaile horri jarraikiz eraikitako lehenengoa. XVI. mendeko Kristoren irudi bat dauka kapera nagusian. Oinarri laukizuzena du; ertzetako aterpeetan hilobi arruntak daude, eta erdiko gunean panteoiak. Hau ere Euskadiko Monumentu Nazional izendatuta dago.
  • Mesedeetako lekaimeen komentua[32]. Komentua XVII. mendean eraiki zuten, Mesedeetako lekaimeak Xemeindik Markinara joan zirenean. Eliza XVIII. mendekoa da (barrokoa) baina aldare nagusia 1827an egin zuen Alejandro Valdiviesok.
    Thumb
    Xemeingo hilerria
  • Karmeldar fraideen eliza eta komentua.[33] 1691n, Ziortzako kolegiatako abade Ignazio Munibe eta Axperen ekimenez eraiki zen komentua. Eliza 1724an inauguratu zuten, abuztuaren 15ean. 1809-1813 bitarteko Espainiako Independentzia Gerran fraideak kanporatu zituzten, baita 1839an Madrilgo gobernu "liberalek" komentuak ixteko agindu zutenean ere. 1868an karmeldarren errestaurazioa (Espainia mailan) komentu horretantxe hasi zen. Eliza barrokoa da. Kanpoaldean duen simetria eredua barnealdean aldareen bizitasunari kontrajartzen zaio.
    Thumb
    Erdotzako Andre Mariaren baseliza
  • San Jose eliza. Peñafloridako kondearen alargunak bere dorretxea eta baratzea karmeldar lekaimeen komentu bat eraikitzeko eskaini zituen. 1890ean ezarri ziren lekaimeak bertan, baina 2004an komentua utzi zuten. Gaur egun eliza itxita dago.[34][34]
  • Arretxinagako Mikel deunaren baseliza.[35] Markina-Xemeingo eraikinik bitxiena da zalantzarik gabe. XVII. mendean eraiki zen baseliza, jatorri ezezaguneko hiru harritzar handik osatzen zuten egitura estaltzeko. Harri horiek orekan daude bata bestearen ondoan, eta azpian zulo bat dago. Horren inguruan era guztietako sineskeriak zabaldu dira: zulo horretatik pasatzen denak senargaia/andregaia topatuko duela, hortzetako mina sendatuko zaiola, etab.
  • Eliza txiki edo Kristo Santuaren umiltegia.[36] XVI. mendean herriko sarreran eraiki zen, penitenteak bidez zetozela herrira sartu orduko otoitz egin zezaten. Barroko erako burdinsare bat dauka eta barruan Gurutze handi bat gurtzen da.
  • Erdotzako Ama Birjinaren ermita. XV. mendea.[37]
  • San Hiazinto baseliza. XVI. mendea.[38]
  • San Jose eta Santa Ana baseliza. XVII. mendea.[39]

Eraikin zibilak

Thumb
Antxia dorrea eta Ansotegi jauregia.
Thumb
Patrokua jauregia.
  • Abeletxe baserria (XVIII. mendekoa)[40]
  • Arnoate baserria[41]
  • Arkupe etxea. XIX. mendea.[42]
  • Arrandegia. XIX. mendea.[43]
  • Arretxinaga zubia[44]
  • Arretxinagako probalekua[45]
  • Behekobulu zubia[46]
  • Bidarte jauregia. XVIII. mendea.[47]
  • Epaitegi zaharra. XX. mendea.[48]
  • Esperanza y cía.[49]
  • Iturrialdekoa etxea. XVIII. mendea.[50]
  • Okinain burdinola-errota. XVIII. mendea.[51]
    Thumb
    Ormaetxe baserriko leihoak
  • Ormaetxea baserria. XVI. mendea.[52]
  • Oruetakua etxea. XVI. mendea.[53]
  • Oxillaingo burdinola-errotaren azpiegitura hidraulikoa. XVIII. mendea.[54]
  • Patrokua jauregia. XIX. mendea.[55]
  • Pintada etxea. XVIII. mendea.[56]
  • Solartekua jauregia, Mugartegi jauregia izenez ere ezaguna, gaur egungo udaletxea. XVII. mendekoa.[57]
  • Txatxanetxe[58]
  • Antxia dorrea. XVI. mendea.[59] Eta haren alboko horma, XVI. mendekoa.[60]
  • Barroeta dorrea. XVI. mendea.[61]
  • Kareaga dorrea. XVI. mendea.[62]
  • Kareaga zubia.[63]
  • Ugarte dorrea. XVI. mendea.[64]
  • Andonegi jauregia. XVIII. mendea.[65]
  • Ansotegi jauregia. XVI. mendea.[66]
  • Murga jauregia.
  • Udaletxe zaharra edo erlojuzko dorrea. XVI. mendea.[67]
  • Ubilla etxea[68]
  • Urrixate Jauregia
  • Urberuagako bainuetxea (gaur egun erorita)
  • Pilotaren Unibertsitatea (udal pilotalekua).[69] Badirudi lehen pilotalekua 1798an egin zela Markinan, eskuz jokatzeko. 1883an egokitu egin zen zestaz jokatzeko. 1928an itxi egin zen, eta 1965an berriztatu. Pilotaren unibertsitatea deitzen zaio. Abade pilotariak ezagunak izan ziren herrian: Frantzisko Alzibar Aritxuluaga, Jose Agirre Elxoste...[11]
    Thumb
    Karmengo iturria
  • Karmengo iturria edo Goikoportaleko iturria. XVIII. mendea.[70] Ilustrazioaren garaian eraiki zen herriguneko biztanleek edateko ura eduki zezaten. Hasieran azpil baten irudia zeukan gainean, baina 1923an Pragako Jesus Umearen irudia ezarri zuten, haren kofradiak herrian zuen pisu handia zela eta. Iturriko zutabean Juan Antonio Mogelen hiru olerki daude:
«

Carlos Irugarrena
Bizcaico jaun dala
Marquinaco urijak
egin nau onela.

Ugarteco axpeetan
daukat jatorrija.
Ubide sakonetan
ekarri ugarija

Ur hau ederra zala
esanik aitubac
alan arindu dira
neque ta castubac.

 »

Markinar eta xemeindar ospetsuak

Thumb
Jose Maria Arizmendiarrietaren eskultura Barinaga auzoan

Bitxikeriak

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads