Urrixate jauregia
Jauregi barrokoa Markina-Xemeinen (Bizkaia) From Wikipedia, the free encyclopedia
Urrizeta, Urrixate edo Urrijate[1] Markina-Xemeinen dagoen jauregia da, Plazakola izeneko parajean.[2]
Urrixate jauregia | |
---|---|
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Markina-Xemein |
Historia eta erabilera | |
Irekiera | 1662 |
Historia
1489ko dokumentuetan bada etxearen berri.[3]
Gaur egungo jauregia 1662 urtean eraikia da,[4] lehenago bertan egondako dorretxe baten gainean.[2]
Lehen Karlistaldian (1833-40) Markina-Xemeinen karlistek antolatu zuten atxilotze-eremuan, Urrijate gaixotegi bezala erabili zen: bertan karlisten aldeko gudariak, zein liberalen aldeko presoak artatzen ziren; bertan hildako gaixoak -gehienak liberalak, gaztelarrak eta Espainia hegoaldekoak- Berriatuko kanposantuan ehortzi ziren. Gero, gaixotegia Markinako Bidarte dorrera aldatu zen.[3]
Urrijate dorrea lurrez Xemein da, baina elizaz Berriatuako parrokiaren menpekoa.[3]
Ezaugarriak
Urrixate landa-jauregi barrokoen adibide ona da. Bere ezaugarri nabarmenen artean burdin-sareak daude.[2]
Fatxadan Ibarra, Beitia eta Urrixate familien ezkutua dago kasko, luma eta lanbrekinez hornitua.[1]
Plazakolako multzo arkitektonikoa

Adituen arabera,Plazakolan biltzen diren eraikinen multzoa oso interesgarria da, eta ikertzeak merezi du:[5]
- Burdinola: Artibaiek puntu honetan egiten duen meandro estuak osatzen duen penintsula naturala ur-saltoa egiteko baliatu zuen, ia antapararik eraiki beharrik gabe. Gaur egunean zentral hidroelektrikoa dago bertan.[6] 1796ko erroldan Plaza izeneko bi burdinola agertzen dira.[3]
- Presa.
- Santo Domingo de Guzman edo Santa Rosa ermita katolikoa: 1662 urtekoa.[6] Olagizonen eliza izateko eraiki omen zen. Ermita barruan marmolezko hilobi bat dago, armarriarekin, eta bertan "Panteón de la Familia Ibarra. RIP" irakur daiteke.[3] 1979an ezezagunen eraso bat jasan zuen, sua hartuz eta santuen irudiak erreta.[3][7] 1991ean oso hondatua zegoen, teilatua jausita eta ate barik.[3]
- Zubia: Lekeitiotik eta Markina-Xemeindik datozen bideek bat egiten dute, zubi honen bidez Artibai gainetik Berriatuarantz igarotzeko.
- Urrixate jauregia.
- Labetxea: Urrixateren atze aldean.
- Torretxu baserria: Urrixateren aurrean, errepidearen ondoan.
- Plaza dorrea: Artibaien meandroak sortutako penintsularen gainean. Iturri batzuen arabera XVI. mendekoa,[8] beste batzuek 1704 eta 1796 urteen artean eginikoa dela diote.[3] 1991ean berriztua zegoen, eta Gaytan de Ayala familiarena zen.[3]
- Plaza errota: 1745ean Santo Domingoko bizkondearen jabetzakoa zen; bertan bizi zen bera, baita Jose Idueta errenteroa. 1799an Pablo Goitia zen errotako errentero, 760 errealeko errentarekin.[3]
- Plaza barri.
- Torretxu baserria
- Urrixate jauregia
- Santo Domingo eta Santa Rosa ermita
- Zentral hidroelektrikoa
Bestelako jakingarriak
1704 urtean Bartolome Ibarra zen etxearen jabea. 1745etik aurrera, berriz, Santo Domingoko bizkondearen jabetzako bezala agertzen da: eta errenteroak bizi dira bertan (Martin Urkiaga 1745, Jose Maria Salegi 1826). 1991 urtean Valle Lersundi familiakoek erabiltzen zuten, udaldian batez ere.[3] Familia horren kideak dira Alderdi Popularreko De Palacio ahizpak, etxeari atxikimendu handia erakutsi izan diotenak:
- Ana de Palacio.
- Loyola de Palacio. 2006ean hil zenean, bere hil-kapera bertan ezarri zen.[9]
Erreferentziak
Kanpo estekak
Wikiwand - on
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.