Remove ads

Karmeldarrak XII. mendean sortutako erlijio ordena da. Bartolo deuna eta ermitau talde bat, Elias profeta eredutzat hartuz, Palestinako Karmel mendian bizitzen jarri ziren (Karmel hitzak lorategia esan nahi du).

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Karmeldar
zelo zelatus sum pro Domino Deo exercituum
Datuak
Izen laburraO.C.
Motakontenplaziozko ordena, first order (en) Itzuli eta erakundea
Jarduera
Honen parteCarmelitan family (en) Itzuli eta First Order of Carmelites (en) Itzuli
Eskumendekoak
Hermits of the Most Blessed Virgin Mary of Mount Carmel (en) Itzuli eta Moniales Ordinis Carmelitarum (en) Itzuli
Osatuta
Calced Carmelite Friar (en) Itzuli
Zeren jabe
The Disputation with Simon Magus and the Crucifixion of Peter (en) Itzuli, Mönchmühle Ravensburg (en) Itzuli, Quidenham Hall (en) Itzuli eta Convento das Carmelitas em Chókwé (en) Itzuli
Sortzailea
Saint Bertold (en) Itzuli
webgune ofiziala
Itxi

Eias profetarengandik egiazko Jainko Biziaganako nahia jaso dute. Beraien armarriko leloak ere horixe dio: Zelo Zelatuz Sum Pro Domino Deo Exercituum (Armaden Jainko Jaunaganako irrikak erre egiten nau).

Beren gelen erdian eliza eraiki zuten, Ama Birjinari eskainia. Horregatik Karmengo Andre Maria beren zaindaritzat dute, eta haien ordenaren izen zehatza Ordo fratrum Beatissimae Virginis de monte Carmelo edo Karmel mendiko Andre Mariaren anaien ordena da.

Jerusalengo patriarka Albertok 1209an araudia onartu zien, gaur egun arte bere horretan dirauena. Araudi horri jarraituz, karmeldarren bizitzak oinarri hauek ditu: kontenplazioa, Biblia hausnartzea eta lana.

Remove ads

Eskapularioa

Thumb
Zarauzko karmeldarren komentua

1251ko uztailaren 16an San Simon Stock karmeldarrak Andre Mariaren eskutik Karmengo Eskapularioa jaso zuen. Gertaera honek indar berezia eman zion ordenari, bereziki Lurralde Santutik irten eta Europan zehar hedatu behar izan zenean.

Karmeldar Oinutsak

Thumb
Karmeldar oinutsen armarria

1562tik aurrera Teresa Avilakoak eta Joan Gurutzekoak Karmel ordenaren erreforma bultzatu zuten. [1] Karmeldar oinutsen monasterioak zabaldu zituzten, Karmel mendiko ermitauen eredua jarraituz: norbere bizitza osoa Jainkoagan zentratu eta apaltasun eta txirotasunez bizi.

Gaur egun karmeldar oinutsak hiru ataletan bereizten dira: fraideak (Lehenengo Ordena), mojak (Bigarren Ordena) eta laikoak (lehenago Hirugarren Ordena deitzen zena, gaur egun Karmel Laikoa).

Karmeldar seglarrak

Aitzinako Hirugarren Ordenako jarraitzaileak. Karmeldarren karisma jarraitzen dute beraien familia eta eguneroko zereginetan. Bizitza San Albertoren erregelan oinarritzen dute, 2003an onartutako konstituzio batzuen arabera. Ordenaren baitan adar garrantzitsua dira, ebanjelioaren eta Zoriontasunen bertuteak landuz bizi dira (kastitatea, txirotasuna eta obedientzia).

Karmeldarrak Euskal Herrian

  • Fraideak

- Bilbo - Sestao - Zornotza - Markina-Xemein - Eibar - Altzo - Gasteiz - Donostia - Iruña - Alesbes-Villafranca - Corella

  • Mojak

- Getxo - Meñaka - Zaldibar - Zarautz - Donostia - Azkoitia - Hondarribia - Lesaka - Donamaria - Lizaso - Iruña - Corella - Agurain - Gasteiz - Murgia - Urduña - Betoño - Baiona

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads