Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Itsutasuna edo ikusmen urritasuna, zehatzago esateko, ikusmenaren galera osoa edo ia osoari deritzo.
Itsutasun | |
---|---|
Deskribapena | |
Mota | Ikusteko desgaitasuna, gaixotasun oftalmologikoa, vision symptom (en) sensory disability (en) |
Espezialitatea | neurologia oftalmologia |
Arrazoia(k) | blinding (en) |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H54 |
GNS-9-MK | 369 |
DiseasesDB | 28256 |
MedlinePlus | 003040 |
eMedicine | 003040 |
MeSH | D001766 |
Disease Ontology ID | DOID:1432 |
Ikusmenaren galera jaiotzez, bat-batean edo denborarekin gara daiteke: galera osoa (bi begiei eragin diezaieke ala bakar bati) edo partziala izan daiteke, hau da, ikus-eremuko zenbait zatiri soilik eragiten dielako.
Hainbat kausa sortak ikusmerari kalte egin diezaiokete. Begiei zuzenean eragiten dietenetatik hasi eta garuneko ikusizko prozesamendu zentroak eragiten dituztenetaraino.
MOEaren datuen arabera urritasunaren % 80 tratamenduarekin saihestu edo senda daitekeela jotzen da, besteak beste, kataratak, infekzioak, glaukomak, zuzendu gabeko errefrakzio akatsak, itsutasun kasu jakin batzuek eragindakoak…
Beste kasu guztietan, itsutasun maila esanguratsua edo osoa duten pertsonek ikuspena errehabilitatzeko programak, ingurunea aldatzea eta laguntza gailuak onura ditzakete.[1][2][3]
Ikusmen urritasun mota batzuk daude, desgaitasun mailaren arabera. Esanahi hori ikusmen partzialetik hasita, itsutasun osoa edo ikusmen urritasunera heldu daiteke. MOEk ikusmen urritasun mota edo graduen sailkapen hau garatu zuen:
Elbarritasun maila neurtzeko, begi hobeko ikusmena hartzen da kontuan, lentearen zuzenketa ahalik eta hoberena izateko. Hori kontuan hartuta, honakoa da sailkapena:
Bestalde, beste ikusmen urritasun era gaueko itsutasuna edo nyctalopia da, zailtasun handiak edo argi gutxirekin ikusteko ezintasuna sortzen du. Hori begietako zenbait gaixotasunen sintoma izan daiteke, besteak beste, erretinitis pigmentosoa, erretina-askatzea, miopia patologikoa edo zenbait sendagairen ondorio sekundarioa, hala nola, fenotiazinena.
Ikusmen urritasunaren eta itsutasunaren ohiko kausa ugari daude. Hala ere, horien intzidentzia asko aldatzen da bi baldintzen artean. Honako hauek izan daitezke ikusmen urritasunaren arrazoi nagusiak[4]:
Glaukoma nerbio optikoa kaltetzen duten begi egoeren multzoa da, eta osasuna ezinbestekoa da ikusmen ona izateko. Kalte hori begian ohikoa den presioa baino altuagoak eragin ohi du.
Glaukoma 60 urtetik gorakoen itsutasun arrazoi nagusietako bat da. Edozein adinetan gerta daiteke, baina helduetan ohikoagoa da. Glaukoma mota askok ez dute abisu seinalerik. Eragina hain da mailakoa, agian ez dela ikusmen aldaketarik nabarituko egoera aurreratuan egon arte.
Glaukomaren ondorioz ikusmenaren galera berreskuratu ezin denez, diagnostiko goiztiarra egin, eta behar bezala tratatu ahal izateko, begi presioaren neurketak barne hartzen dituzten begi azterketak egin behar dira. Glaukoma goiz aurkitzen bada, ikusmenaren galera atzeratu edo prebenitu daiteke.
Miopia urrutiko objektuak ondo ez ikustea edo lauso ikustea da. Mendebaldeko biztanleriaren %30ak gutxi gorabehera miopia du, ehuneko hori Asiako herrialdeetan nabarmena handitzen da.
Chlamydia trachomatis izeneko bakterioak sortzen duen itsutasunaren kausa infekzioso nagusia da trakoma, eta komunitate pobreekin zerikusi zuzena dauka. Edateko urik ez daukaten eta osasun-zerbitzuak eskuratzeko aukera mugatua duten herrialdeekin lotura zuzena du. MOEak adierazi du itsutasunarekin harreman zuzena daukan bakterioak 55 herrialdetan gertatzen dela. Besteak beste, Brasil, Guatemala eta Mexiko, Amerikan. Zelula barneko bakterio gram-negatibo horrek konjuntibari eta korneari eragiten die, folikulu-hantura trakomatiko eta trinkoa eragiten du, gero trikiasia eta konjuntiba-orbaintzea, kornea-opakutasuna lortu arte.
Erretinopatia diabetikoa diabetesaren konplikazio bat da, hain zuzen ere, 1. motakoa eta 2. motakoa, eta itsutasuna eragiten duen kausa nagusietako bat. Horrek erretinako odol-baso txikiak kaltetzen ditu. Erretina begiaren atzealdean dagoen argiarekiko sentikorra den ehuna da. Ongi ikusteko, ezinbestekoa da erretina ongi edukitzea. Gutxienez 170 milioi pertsonak dute gaixotasuna diabetikoa, eta zenbait faktorerengatik, besteak beste, obesitatea eta elikadura, 2030erako 366 milioi pertsona diabetiko inguru izango dira. Erretinopatia diabetikoak munduko itsutasunaren % 4,8 azaltzen du.[5]
Ikusmen arazo horrek makularen narriaduran eragiten du, zeina erretinaren zonarik sentsibleena den, eta ikusmen zorroztasunaren arduraduna. Makula-endekapena herrialde garatuetako itsu-iturri nagusitzat aipatzen da eta garatze-bidean dauden herrialdeak ere ikusmen arazo horrengatik kaltetuak daude. Garatzeko arrisku-faktore ez-genetikoak tabakismoa, alkoholaren kontsumo iraunkorra, hipertentsioa arteriala eta C proteina erreaktiboaren maila handia.[6]
Ez dago ikusteko urritasuna eta itsutasuna eragiten duten arrazoi neurologikoen kuantifikazio ofizialik; hala ere, kontuan hartu behar da begi-globoa, zehazki erretina, nerbio-sistema zentralaren zuzeneko hedapen bat dela, antolamendu neuronal handia duena, eta erretina-genikulu-kalkarina ikusmen-bidea osatzen du, eta gaixotasun neurologikoek munduko gaixotasun-kargaren % 11 eragiten dute. Bestalde, ikusmen urritasunarekin loturik dauden beste gaixotasunak honako hauek dira:
Ikusmen-arazo asko saihestu daitezke prebentzio egokiarekin. Itsutasunaren kausak askotarikoak direnez, oso garrantzitsua da aldizkako azterketa oftalmologikoak egitea, hasierako faseetan ikusmen-patologiak detektatzeko.
Horretarako honelako gauzak hartu behar dira kontuan:
Tratamendu berezi bat ezarri aurretik, profesional medikuak ikusmen-urritasunaren arrazoia eta maila zehaztu behar du. Ez zaie Ikusmen-urritasun mota guztiei tratamendu bera aplikatzen. Hala ere, oro har, orokorrean metodo hauek egokitzen dira[7]:
Braille sistema itsuentzat egindako idazkera sistema da, honekin itsuek irakurri eta idatzi ahal dute. Itsuek Braillea ukimenarekin irakurtzen dute, hatzak erabiliz, diseinatutako alfabetoaren gainean irristatuz.
Ezagutzen den antzeko sistema baten lehen erregistroa XVI. Mende hasierakoa da, Francisco Lucas espainiar batek letrak egurrean grabatzeko ideia izan zuenean.
Mende bat geroago, Pierre Moreau izeneko frantses notario batek berun mota mugikorrak sortu zituen helburu berarekin. Antzeko hainbat saiakera izan ziren, Haüyk antzeko sistema bat paperean jartzea lortu zuen arte.
Louis Braille (1809-1852) 15 urte zituela, istripu baten ondorioz, itsu geratu zen,horregatik puntuez osatutako ukipen bidezko irakurketa eta idazketa sistema asmatu zuen.Pertsona itsuek irakurtzeko, idazteko, konposatzeko edo informatikarako tresna baliagarria eta eraginkor bezela erabiltzeko.
Braille-a ez da hizkuntza bat, alfabeto bat baizik. Brailleak letrak, puntuazio ikurrak, zenbakiak, idazkera zientifikoa, sinbolo matematikoak, musika eta abar adieraz ditzake. Braillea normalean sei puntuko gelaxka batzuek osatzen dute, hiru ilaratako bi zutabeko matrize moduan antolatuta, konbentzionalki goitik behera eta ezkerretik eskuinera irakurtzen da.Horrela bertan dauden erliebezko puntuen konbinaketek ortografiako letra guztiak azaltzendituzte.[8][9][10]
Txakur gidariak, itsua edo ikusmen urritasun larria dutenak gidatzeko edo etxeko lanetan (hala nola, janztea, itsuak esaten duena ekartzea, eguneroko gauzak guztiz asetzea... ) laguntzeko prestatuta dauden txakurrak dira.
Txakur gidariak dagoen txakur laguntzaileetako zaharrena eta ezagunetariko bat da. Gaur egun legez onartzen den bakarra da, gainerako txakurren artean eskubideak eta pribilegioak ezberdinak ditu.Adibidez, garraio publikoan nahitaez onartzea.
Txakurrak oztopo arkitektonikoak, jabearentzat arrisku posibleak, zebrabideak… identifikatzeko gaitasuna izan behar du, hau da, adimen gaitasun nahiko handia eta animaliaren trebakuntza maila aurreratua behar du.
Espainian, txakur gidari gehienak ONCEk entrenatu ditu. Erakunde hau hain prestakuntza berezi honen kostu handiaz arduratzen da. Txakur arrazei dagokienez, Labrador Retriever tradizionalki aukeratu izan da bere izaera leunarengatik. Azken urteetan hainbat arrazako txakurrak entrenatzeko hainbat ekimen burutu dira, baita txakurtegietako eta kaleko txakurrak, bi arazo sozial konpontzeko modu gisa izan daiteke.[11]
Mutur gorria duen makil zuria bezalako tresnak - itsutasunaren nazioarteko sinboloa - ere erabil daitezke mugikortasuna hobetzeko. Bastoi luzea erabiltzailearen ukipen sentsazioa zabaltzeko erabiltzen da, aurreikusitako bidaian zehar, oztopoak antzemateko. Hala ere, bastoia bidaiatzeko teknikak erabiltzailearen eta egoeraren arabera alda daitezke.
GPS gailuak mugikortasunerako laguntza gisa ere erabil daitezke. Softwareak pertsonei orientazioa eta nabigazioa lagun diezaieke, baina ez da oso ohikoa hau erabiltzea.
Itsuentzako garraio publikoa doan dago eskuragarri hiri askotan. Ukimenezko zoladurak eta entzungai dauden zirkulazio seinaleei esker, ikusmen urriko oinezkoek, kaleak zeharkatzea errazagoa eta seguruagoa izan daiteke. Zenbait gobernuk, Itsu batek zebrabidea zeharkatu behar duenean, autoa gelditzeko betebeharra duela agindu dute.
Irrati irakurtzeko 100 zerbitzu baino gehiago daude mundu osoan zehar, ikusmen urritasuna duten pertsonei irrati bidez aldizkarietako irakurketak eskaintzen dizkietenak.
Microsoft Windows-en bertsio berri askok Microsoft Narrator pantaila irakurgailu sinpleak dute. Itsuentzako Linux banaketak (zuzeneko CDak) Vinux eta Adriane Knoppix dira, azken hori ikusmen arazoak dituen Adriane Knopper-ek garatua. MacOS eta iOSek VoiceOver izeneko pantaila irakurgailu integratuarekin datoz eta Google TalkBack Android gailu gehienetan dago. Pantailetan dagoen guztia irakurtzen dute.[12][13]
Telebistako urruneko gailua den antzeko objetuak daude koloreak ezberdintzeko; hau entzungailuetara konektatuta dago eta pertsona itsuak kolorearen identifikazioa ahots baten bidez entzun dezake. Aparatuaren irakurlea objetueren gainean jartzen da eta botoi bat sakatuz honek kolorea esaten dizu.
Beste metodo bat ukimen bidezko identifikazio sistema bat da, beraz, braillearen antzekoa. Gaur egun, artelanetan kolorea identifikatzeko hezkuntza- eta aisialdi-tailerretan erabiltzen da. Sistema elektronikoak ez bezala, gailu edo hizkuntza batekiko independentea da. Constanza Bonillak (Constanz Sistema) garatua, kolorea oinarrizko koloreen bidez identifikatzen du (horia: lerro zuzena; gorria: sigi-saga; urdina: lerro uhindua) edo haien konbinazioan (beraz, berdea lerro zuzena izango litzateke - horia- eta lerro uhindua (urdina)), eta tonuen arabera (argia: borobila; iluna: puntu bat; oso iluna: lau puntu, etab.)
Ikusmen urritasuna duten pertsonen artean kirol ezagunenetakoa da ziur asko atletismoa. 70 herrialde baino gehiagotan nazioarteko lehiaketetan praktikatzen da. Hainbat aldaketa egiten dira instalazioetan edo horiek erabiltzeko moduan doikuntzak biltzen dituztenak eta gehienetan kategoria horiei laguntza emateko modua arautzen dutenak (lasterketetako kirol-gidarien bidez eta lasterketetako deien gidarien bidez jaurtiketetan).
Itsu edo ikusmen urriko eskiatzailea duen berezitasun bakarra ikusmenean ezgaitasun sentsoriala duela da, eta hor agertzen da gida. Pertsona hori ezinbestekoa da. Hori gabe, eskiatzaileen segmentu honek ezingo luke kirol hau segurtasunez praktikatu. Gida, beti, itsu edo ikusmen urriko eskiatzailearen aurrean joaten da.Eskiatzailea gidatzeko, hari gabeko atezaina erabili ohi da, eskiatzaileak bere gidak emandako ahotsa eta argibideak jarraitu ditzan.
Ikusmen urritasuna duten eta erabat itsuak diren pertsonak bi kategoria desberdinetan lehiatzen dira, bien arteko desberdintasun handiengatik.
Bi kategoriatan lehiatu arren, hiru sailkapen desberdinetan banatzen dira ikusmen-urritasuna daukaten pertsonak. B1, B2 eta B3 dira sailkapenak. B1 sailkapenean dauden pertsonak argiaren pertzepzio gabeak eta esku baten forma hautemateko trebetasunik ez daukate. Berriz, B2 sailkapenean daude pertsonak esku baten forma ezagutzeko gai da, 2/60ko ikusmen-zolitasun bateraino edo 5 gradutik beherako ikus-eremu bateraino. Azkenik, B3 sailkapenean daudek pertsonak partzialki itsuak dira; 2/60tik 6/60ra bitarteko ikusmen-zolitasuna edo 5-20 gradu bitarteko ikus-eremua daukate.
Ikusmen urritasuna duten jokalariek (B2 / B3) ia ez dute egokitzapenik behar lehiatzeko. Egokitzapenak hauek dira: partidak irauten duen 40 minutuko baloiaren eta lurraren kolorea, atea eta bizkarra eta intentsitate berdineko argiztapena lortzea dute helburu.
Bestalde, B1 kategoriako futbolak egokitzapen kopuru handiagoa eskatzen du, momentuz ondo garatuta eta araututa baitago, eta horrek itsuentzako kirol segurua eta bideragarria bihurtzen du.
Partidak, 5 jokalariko bi talderen artean jokatzen dira, eta horietako batek, guardametak, ez du erabateko itsututa eduki behar (B-1 itsua). Tranpak saihesteko, zelaiko 4 jokalariek begietan benda bat dute, itsutasuna edozein dela ere. Jokaldiak 25 minutuko bi alditan banatzen dira.
Lurra angeluzuzena da, 38 eta 42 metro bitartekoa eta 18 eta 22 metro bitartekoa. Helburu edo atezaintza, arlo penala eta futbol tradizionalaren antzeko ezaugarriak ditu. Baloi bat erabiltzen da, jokalariek argi eta garbi identifika dezaketen soinua igortzen duena bere baitan biratzean. Aurkariak baino gol gehiago markatzea da jokoaren helburua, eta, horretarako, baloia aurkako atetik pasatu behar da, gorputzaren edozein atal erabiliz, besoak izan ezik.
Futbol tradizionalean bezala, partida bakoitza hainbat arbitrok kontrolatzen dute, eta horiek arauak errespetarazten dituzte eta jokalariak zigortu egiten dituzte, beharrezkoa bada. Futbol tradizionalaren ia berdina da, baina badaude desberdintasun nabarmen batzuk: jokalekuaren eta ateen tamaina txikiagoa, talde bakoitzeko jokalari-kopurua murriztuagoa da (7, 11ren ordez), joko kanpo ezagutzen den terminoa existentzia kentzen da eta jokalariak nahi duen moduan banda-sakea egiteko askatasuna dauka.
Itsuentzako eta ikusmen urritasunerako bereziki sortutako kirol paralinpiko bakarra da, bakoitza hiru jokalariko bi talde biltzen dituena. Entzumenean oinarritzen da, jokoan dagoen pilotaren ibilbidea hautemateko (barruan kanpaiak ditu) eta, gainera, espazio-gaitasun handia eskatzen du uneoro leku egokienean kokatzen jakiteko, atzemateko helburuarekin.
Guztira 20 minutu irauten duen jokoan zehar, talde bakoitza kantxaren alde batean dago, 9 metro zabaleko atearen ondoan. Helburua, baloia eskuarekin jaurtiz, arerioaren taldearen atarian sartzea da. Hiru taldekideetako edozein baloia atean sartzea eragozten saiatuko da. Jokalari guztiek maskara opakoak daramatzate parte hartzaile guztien ikusgarritasuna berdintzeko.
Aldaketa gutxien jasan duen kiroletako bat da Judoa. Araudian aldaketa bakarra dago, hau da, borroka guztiak bi kirolariekin eutsita hasi behar dira. Partidako edozein unetan parte-hartzaileak euren artean askatzen badira, epaileak partida geldituko du berriro harrapatu ahal izateko.
Beste zenbait aldaketa ere badaude, arbitroek kirolariei seinaleak transmititzeko duten moduari dagokionez, izan ere, keinu bidez ezin izango dute egin, ohi bezala. Gainera, kirol honetan gor-itsuen parte-hartze handia dago, beraz, abisuak emateko modua ere egokitu eta araudian sartzen da.
Judoan, itsuek eta ikusmen urriko kirolariek kategoria berean lehiatzen dute.
FEDCren eta ONCEren kirol garrantzitsuenetariko bat da igeriketa, ez lehiagatik, baizik eta uretan lehiatu gabe egin daitezkeen jarduerengatik. Jarduera horiek abantaila handiak dituzte ikusteko urritasuna duten pertsonentzat eta itsuentzat.
Hauek dira igeriketak ekarri ditzakeen abantailan:
- Eskolako gorputz-hezkuntza ur-ingurunean
- Jolasa eta gizartea haurrentzat, helduentzat eta hirugarren adinekoentzat
- Estimulazio goiztiarra uretan
- Helduen prestaketa eta mantentze fisikoa
Lehiaketa da alderdirik ikusgarriena, igerilariek historian zehar izan dituzten arrakasta handiei esker, bai Paralimpiadetan bai Nazioarteko Txapelketetan.
Igeriketa lehiaketak, oinarrian, FINA (Nazioarteko Igeriketa Amateur Federazioaren) araudiaren arabera antolatzen dira, igerilari itsuak ahalik eta gehien integratzeko.
IBSAren (International Blind Sports Association) eta KPIren (Internacional Paralympic Committee) araudiak ere imposatzen dituzte. FINA araudiaren egokitzapenen bidez, itsuentzako igeriketa segurua izatea eta praktikan arriskurik ez sortzea errazten dute. Gainera, IBSAk eta KPIk igerilarien ikusizko sailkapena arautzen dute kategoria desberdinetan, baldintza berdinetan lehiatu daitezen, duten ikusmen-mailaren arabera multzokatuta.
Agian bitxia dirudi itsuentzako xede-kirolaz hitz egitea. Hori lortu da tiro olinpikoan kirolaren aurrekariak osorik mantenduz eta ikusmenaren zentzua entzumenaren ordez ordezkatuz.
Praktikatu ahal izateko, bista teleskopiko berezi batez hornitutako aire konprimituko eskopeta erabiltzen da. Ikuspegi teleskopiko honek argia soinuan bihurtzen duen zirkuitu elektroniko bat dauka edo konektatuta dago. Helburuko argiaren intentsitatearen arabera, intentsitate handiagoa edo txikiagoa duen tonua igorriko da. Ikuspegi teleskopikoak helburuaren argiaren isla jasotzen du. Modu horretan, tiroak erabiltzen ari den entzungailuetan helburuan "laguntza" edo "entzuteko" aukera izango du.
Honen barnean modalitate ugari aurkitzen ditugu, hala nola eskalada, espedizioak, mendi lasterketak eta abar. Pertsona itsuekin probak eta esperientzia txikiak egin dira modalitate horietako askotan, baina lanik garatuena mendiko ekintzetatik espedizio handietarako balio duen "norabide barran" aurkitu dugu.
2,5 eta 3 m arteko luzera duen barra da, bi gidarik eusten dutena, bat aurrean eta bestea atzean, eta ikusmen urritasuna duen atleta erdian.
Modu honetan, lorpen handiak lortu dira. Ikusmen urritasuna duten eta erabat itsuak dituzten gizon-emakumeak gailurrera iritsi dira planetako gailurrik altuenetako batzuetan, hala nola, Kilimanjaro, Aconcagua, Elbrus, Mont blanc eta Cotopaxi.
Itsuen artean tradizio handia duen kirola da, ziurrenik ikusmenekin lehiaketetan modu integratuan praktikatzeko erraztasunagatik. Xakea praktikatzeko, itsuek egokitzapen batzuk besterik ez dituzte behar materialaren jokoan:
Oholak karratu beltzak zuriak baino zertxobait altuagoak ditu, ukimenaren bidez bereizteko. Pieza beltzek, goiko partean, zurietatik bereizten duten irtengunea dute. Taularen lauki bakoitzak zulo bat du erdian eta bertan piezak txertatzen dira. Sistema honen bidez, jokalariaren eskuek pieza guztiak ukitu ditzakete, eraitsi gabe. Xake jokalari itsuen arteko partidak bi oholetan jokatzen dira; Jokalari bakoitzak piezak bere taulan mugitzen ditu, ukituz gero, aurkariak traba edo traba ez dezan. [14][15]
Kaxiano Ibarguren Bolinaga (Antzuola, 1932 - 2002ko urtarrilaren 29a) soinujotzailea zen. Urterik gehienak Lizartzan eman zituenez, Lizartzako itsua deitzen zioten, gaztetan izandako istripu bat zela medio itsu geratu baitzen.
Erromeria eta ezteietan jotzen hasi zen, baina gero bere kantuak sortzeari ekin zion, arrakasta handiz gainera. 1986an atera zuen lehen diskoa, Itsasontzi baten izenekoa, eta horko bi kanta bazter guztietara zabaldu ziren, Itsasontzi baten eta Zorionak izenekoak, oso jende-eremu ezberdinetara iritsiz. [16]
Andrea Bocelli (Lajatico, Pisa, Italia; 1958ko irailaren 22a) Italiako abeslari, musikari, idazle eta musika ekoizlea da. Hamar opera oso grabatu ditu (Andrea Chénier, Carmen, Cavalleria Rusticana, Il Trovatore, La Bohème, Manon Lescaut, Pagliacci, Roméo et Juliette, Werther eta Tosca), baita kantu klasikoekin eta musika erromantikoarekin egindako diskoak ere. Nazioartean oso ezaguna da, eta 90 milioi disko baino gehiago saldu ditu mundu osoan.
Ikusmen arazoekin jaio zen eta glaukoma diagnostikatu zioten. Bocelli pianoa,flauta eta saxofoia ikasten hasi zen. Hamabi urterekin, futbol partida batean buruan izandako kolpe baten ondorioz, itsutasuna erabatekoa bihurtu zen. Horrek bere karrera suntsitzen ez uzteko erabakia hartuta, aurrera egin zuen adin hartan zuen borondate indar handiaz.[17][18]
José Montserrate Feliciano García (Lares, Puerto Rico, 1945eko irailaren 10a) Puerto Ricoko gitarrista eta abeslaria da.
Jaiotzez itsua, bost urte zituelarik, New Yorkera joan zen bizitzera. Txikitatik hartu zion zaletasuna gitarrari eta, familia utzita, laster hasi zen New Yorkeko musika-zirkuituetan rythm & blues erritmo latindarrak jotzen. 1964an argitaratu zituen lehen single eta iraupen luzeko diskoa, Everybody Do The Click eta The Voice and The Guitar of Jose Feliciano, hurrenez hurren. Lan horiei esker ezaguna egin zen bere herrian. Hurrengo urteetan, Felicianok gaztelaniaz abestu eta grabatu zuen, eta arrakasta handia erdietsi zuen Hego Ameriketan eta Erdialdeko Amerikan, baita Estatu Batuetako komunitate hispanoan ere. 1968an, The Doors taldearen Light My Fire abestiaren bertsioarekin, Estatu Batuetako zerrendetako lehen postuetara iritsi zen. 1969an Souled albuma argitaratu zuen, eta bi Grammy sari lortu zituen.[19]
Tete Montoliu (jaiotza-izena, Vicente Montoliú i Massana, Bartzelona, 1933ko martxoaren 28a - 1997ko abuztuaren 24a) jazz piano-jotzaile kataluniarra izan zen. Nazioarte mailan ospe handia lortu zuen, eta besteak beste Chick Corea, John Coltrane, Dexter Gordon, Ben Webster, edo Chet Baker musikariekin batera jo izan zuen.
Ikusmen-arazoak zituen, eta amak piano karrera egiteko behar zuen material guztia Braille sistemara itzultzea lortu zuen. Bartzelonako Hiriko saria eta Bartzelonako Urrezko Domina eman zizkioten.[20]
Stevland Hardaway Morris (Saginaw, Michigan; 1950eko maiatzaren 13a), artistikoki Stevie Wonder izenarekin ezaguna, kantautore eta aktibista sozial estatubatuarra da, Motown diskoetxeko artista arrakastatsuenetako eta aitortuenetako bat da. 100 milioi disko baino gehiago saldu ditu. Jaiotzetik itsua da,jaiotza goiztiarraren ondorioz (sei aste lehenago) inkubagailu batera eraman behar izan zuten.Oxigeno ugari zuenez inguruak erretinaren garapena eragotzi zuen, itsu utziz.Haur miragarria izan zen eta bere ibilbidean kritika txalotutako hainbat disko eta single grabatu ditu; beste artista batzuentzat idatzi eta ekoitzi du ere.
Urteko albumaren Grammy saria hiru aldiz irabazi du lau urtez jarraian, Innervisions (1973), Fulfillingness First Finale (1974) eta Songs in the Key of Life (1976), guztira 25 aldiz irabazi ditu.[21]
Helen Adams Keller (Tuscumbia, Alabama, 1880ko ekainaren 27a - Easton, Connecticut, 1968ko ekainaren 1a) idazle, aktibista eta hizlari estatubatuarra izan zen.
1882an, hemeretzi hilabete zituela, sukar baten ondorioz gor eta itsu geratu zen. Horren ondorioz komunikatzeko gaitasuna galdu zuen. Hala ere bere kasa hainbat zeinu asmatu eta idazle izatera heldu zen. 12 liburu eta hainbat artikulu idatzi izan zituen.
Aktibista moduan eskubide zibil eta politiken aldeko lana egin zuen. Sozialista zen eta horren ondorioz FBIk espiatu zuen. 1915ean Helen Keller International izeneko fundazioa sortu zuen munduko itsuen alde.
Ray Charles Robinson (Albany, 1930eko irailak 23- Beverly Hills, 2004ko ekainak 10) soul, rhythm and blues eta jazzeko estatubatuar abeslari, saxo-jole eta piano-jole bat izan zen. Txikitatik itsu egon zen, eta mundu mailan musika herrikoiaren historian zehar eragin gehien izan zuen musikarietako bat bezala errekonozitua izan zen.
Haurtzaroan, 7 urte zituela galdu zuen ikusmena glaukoma baten ondorioz. Pianoan autodidakta izan zen, baina "St Augustine School"en, itsuendako eskola batean musika klaseak ere jaso zituen braillez. [22]
Erik Weihenmayer (1968ko irailaren 23a) atleta, abenturazale, aktibista eta motibazio hizlari estatubatuarra da. 2001eko maiatzaren 25ean Everest mendiaren gailurrera iritsi zen lehen pertsona itsua da. Lorpen horren ondorioz Time aldizkariko azalean agertu zen. 2002ko irailean Zazpi Gailurrak ere osatu zituen, orduko 150 mendizale bakarrenetakoa, baina itsu lortu zuen eskalatzaile bakarra. 2008an, Carstensz ere gehitu zuen Papua Mendebaldean, Indonesiako Ginea Berria, Australasiako gailurrik altuena, eta, horrela, Zazpigarren Goi Bilera alternatiboa osatu zuen. Weihenmayer-ek Yosemiteko El Capitan igoera aipagarriak ere egin ditu 1996an, eta Losar igo zen, 2.700 metroko (820 m) izotz bertikaleko hormara 2008an Himalaian
2005ean, No Barriers, irabazi asmorik gabeko erakundea sortu zuen, "Zure barnean dagoena zure bidean dagoena baino indartsuagoa da" leloarekin. Antolakuntzak jatorri eta gaitasun anitzeko jendea laguntzen du erronkei aurre egiteko, arazoak konpontzeko eta talde irabazleak eraikitzeko. [23]
Cristian Exequiel Valenzuela Guzmán (Santiago, 1983ko apirilaren 28a) atleta txiletarra da, eta egokitutako atletismoan lehiatzen da, Paralinpiar Jokoetan Txilearentzako lehen domina irabazi zuen. Valenzuela erabat itsua da, horregatik atletismo paralinpikoaren T-11 kategorian parte hartzen du.
Ikusmena 12 urterekin galdu zuen, glaukoma dela eta. Gertaera honen ondoren, bere bizitza berriro orientatzea erabaki zuen, zuen depresioa gainditzeko, eta atletismoa praktikatzen hasi zen. [24]
Martina Monika Willing (Pasewalk, 1959ko urriaren 3a) atleta paralinpiar alemaniarra da, zelaiko probetan lehiatzen dena. Itsua eta paraplegikoa da. 1994ra arte F11 sailkapenean lehiatu zen ikusmen urritasuna zuten kirolarientzat; paraplegika geratu ondoren, lehiaketara itzuli zen eseritako jokoetan. Willing-ek zortzi Paralinpiar Jokoetan lehiatu eta domina lortu du.
Gaur egun ONCE gisa ezagutzen dena 1938an martxan jarri zen. 2018an 80 urte betetzen ditu Erakundeak, eta denbora horretan pertsona itsu edota ikusmen urritasun larria dutenei zuzendutako beste inon ez dagoen giza eskeintza sistema eratu du.
Erakunde gubernamentala da, hainbat ministeritza eta ONCE artean osatutakoa, bere helburu sozialen eta aldaketa sozial, politiko eta ekonomikoekiko egokitze progresiboaren alde egite duena.
1988an proiektu handi bati ateak zabaldu zizkion eta 2018an bere 30. urtebetzea ospatu zuen pertsona desgaituen lankidetza eta gizarteratzearen aldeko ONCE Fundazioa. Denbora honetan ONCE Fundazioak pertsona desgaituentzako 80.000 lan postu sortu ditu. Egun pertsona desgaituen gizarteratzearen alde ekiten duen erakunde taldea osatzen dute ONCE eta bere Fundazioak.[25][26]
ONCEk gizartearen onurari begira egiten du lan, eta horrekin lotuta dago erakundearen azken helburua, hau da, bere afiliatuen autonomia pertsonala eta gizarteratzea sustatzea.
Gizarte zerbitzu espezializatuak dira erakundearen ikur nagusia. Horren erakusle, urtean 230 milioi euro baino gehiago bideratzen ditu ONCEk gizarte ekintzara (2009ko datua).
ONCEren zerbitzu ereduak ez dauka parekorik mundu osoan. Itsuek eta ikusmen desgaitasuna dutenek behar dituzten alderdi eta zerbitzu espezializatu guztiak biltzen ditu, hala nola, hezkuntza, enplegua, errehabilitazioa, egokituriko laguntza teknikoak, komunikazioa eta informazioa eskuratzeko aukera, kirola, aisia eta abar.
Milaka herritarrek erakundearen joko produktuak erostean egunero egiten duten inbertsio solidarioari esker eskaintzen ditu ONCEk itsuentzako zerbitzu espezializatuak.
Itsuek edo ikusmen desgaitasuna dutenek erabateko autonomia pertsonala lortzean betetzen dute ONCEren gizarte zerbitzuek haien helburu gorena. Zerbitzuak espezializatzea funtsezkoa da emaitzak lortzeko.
Erakundeko profesionalek lan aparta egiten dute ONCEko afiliatuen bizitzako eremu guztiak biltzen dituzten errehabilitazio zereginetan.
Hainbat helburu betetzen dituzte denborarekin eta pazientziarekin; hala nola, aprobetxagarria den ikusmen hondarrari ahalik eta etekin handiena atera arte, orientazio eta mugikortasun egokiak eskaintzea.
Kalitatezko arreta pertsonalizatua ematean, emaitza onak lortzen dira. Joan-etorrietarako makila erabiltzea edo autonomia erraztuko duen gida-txakur bat aukeratzea aldez aurretiko ikasketa eskatzen duten aukerak dira.
ONCE erakundeak hezkuntza eredu barneratzailea bultzatzen du, erakundeko kide diren haur itsuek Espainiako edozein eskola edo institututan ikasteko aukera izan dezaten. Hori horrela, gaur egun % 98k jasotzen dute hezkuntza normalizatua. ikusmen desgaitasuna duten 7.500 ikasle inguru joaten dira eskola arruntetara.
Dena dela, ONCEren talde espezifikoetako 500 profesional ingururen laguntza jasotzen dute gaztetxoek, ikasketa prozesua erraztu eta ikasgelan erabat integratzeko material irisgarria eskainiko dizkietenak. Laguntza hori irakasleei, ikaskideei eta familiei ere eskaintzen diete, guztiak baitaude hezkuntza prozesuan sartuta.
Ikusmen desgaitasuna duten haurrentzako eta gazteentzako irakaskuntza bereziak biltzen dituen prestakuntza ONCEren erreferentziazko bost zentroren bitartez egiten da. Zentroak Madrilen, Bartzelonan, Pontevedran, Sevillan eta Alacanten daude. Hezkuntza Baliabideen Zentroak (CRE) izena dute eta arautu gabeko prestakuntza zikloak eskaintzen dituzte, lan merkatuaren eskakizunen araberakoak, edo, bestela, haur edo gazte gor-itsuentzako irakaskuntza espezializazioa.
Braillearen irakaskuntza, egokitutako informatika-ekipoen erabilera, ikasketa-teknikak, orientazioa eta mugikortasuna, gizarte gaitasunak eta abarrek osatzen dute ikusmen desgaitasuna duten ikasleek jasotzen duten heziketa espezifikoa.
Entzumen eta ikusmen gutxitasuna biltzen dituen desgaitasunari deitzen diogu gortasun-itsutasuna. Desgaitasun horrek eragiten dituen premia bereziak eta komunikazio arazoak bakoitzaren desgaitasun mailaren araberakoak izango dira.
ONCEko kide diren itsuen artean, entzumen desgaitasuna ere badutenak dira «afiliatu gor-itsuak».
Laguntza eskaintzeko helburuarekin eta ONCEk hala eskatuta sortu zen Gor-itsuei Laguntzeko ONCE Fundazioa (FOAPS), 2007an.
Garapen profesionala, premia ez ezik, desgaituak gizarteratzeko bidea ere bada. Zailtasunez beteriko bide horretan, funtsezkoa da prestakuntza ona jasotzea. Horregatik, ONCEk bi norabidetan egiten du lan: alde batetik, prestakuntzaren garrantzia azpimarratzen eta, bestetik, lan munduan parte hartzen duten gizarte eragileen konpromisoa bilatzen.
Ikusmen desgaitasuna duten pertsonen lan iturri nagusia ONCEren kupoia eta ausazko beste joko batzuk saltzea da, baina bestelako lanak egiteko prestakuntza ezin hobea duten itsu ugari dago: abokatuak, ekonomialariak, interpreteak, musikariak, psikologoak, kazetariak, pedagogoak, informazio sistemen teknikariak... Eta guztiak daude beren balioa erakusteko aukera baten zain.
ONCEk lanbide heziketan parte hartzen du eta bertan modulu espezifikoak antolatu eta irakasten ditu, adibidez, telefonia, telemarketina, informatizaturiko estenotipia, informatika sareen kudeaketa eta abar. Horretaz gain, bekak eta laguntzak eskaintzen ditu ikasketak egiteko, prestakuntza jasotzeko eta birziklatzeko, baita informatika ekipoak egokitzeko ere.
Bestalde, ONCEk Fisioterapia Eskola Unibertsitarioa ere badu. Eskola Madrilgo Unibertsitateari atxikita dago eta bertatik hainbat eta hainbat fisioterapia espezialista ateratzen dira urtero; izan ere, ikusmen desgaitasuna duten pertsonak asko nabarmentzen dira lanbide horretan, bai osasun zerbitzu publikoetan bai pribatuetan, eta adar horretako profesional guztiek aitorturiko ospea lortzen dute.
Ehunka profesionalek lan egiten dute hainbat arlotan; hala nola, irakaskuntzan, osasun arloan, komunikazioan, zuzenbidean, musikan edo administrazioan.
ONCEk, gainera, enplegua sortzera bideratutako eragilea den aldetik, 16.000 lanpostu sortu ditu 2004/2011 aldian, eta desgaitasuna duten pertsonak trebatzeko 32.000 ekintza gauzatu ditu. Horixe zen, hain zuzen ere, Estatuko Administrazio Nagusiarekiko hartutako konpromisoa.
Desgaitasuna duten Pertsonen Eskubideei buruzko NBEren Hitzarmenak kulturaren irisgarritasunaren garrantzia aitortzen du, ezinbestekoa baita «desgaitasuna duten pertsonak giza eskubide guztiez eta oinarrizko askatasunez erabat goza dezaten».
Ideia horri jarraiki, ONCEk hainbat bitarteko eskaintzen ditu pertsona itsuek kultura osatzen duten diziplina eta adierazpen guztiez goza dezaten: hala nola antzerkiaz, musikaz, arte plastikoez, ikus-entzunezko ekoizpenez, literaturaz eta abarrez.
Itsuen erakundeak honako arlo hauetan parte hartzen du zuzenean:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.