Remove ads
Entzumena ahultzea edo hura erabat galtzea ezaugarri dituen prozesua. Ebakuntza bidez sendatzen dira zenbait gorreria-mota; beste zenbaitetan, entzumena hobetu daiteke audifonoen eta antzeko tresnen laguntzaz From Wikipedia, the free encyclopedia
Gortasuna edo gorreria izeneko gaitza entzumenaren galera osoa edo partziala da. Halaber, akutua edo kronikoa izan daiteke. Hau belarriaren, nerbioaren edo garuneko atal propioaren funtzionamendu ezegokiaren ondorioz agertzen da, orokorrean[1].
Gortasuna | |
---|---|
Gortasunaren nazioarteko ikurra | |
Deskribapena | |
Mota | sensory loss (en) , entzumen-arazoa, ear symptom (en) sensory disability (en) |
Espezialitatea | Otorrinolaringologia |
Asoziazio genetikoa | |
Identifikatzaileak | |
GNS-10-MK | H90–H91 |
GNS-9-MK | 389 |
GNS-10 | H90–H91 |
GNS-9 | 389 |
MedlinePlus | 003044 |
eMedicine | article/994159 |
MeSH | D034381D034381 |
Mundu mailan jaiotzeko gabezi ohikoenetakoa da eta 70 urtetatik aurrerako pertsonen %50ak pairatzen du. Entzumen galera gehienaren kausa, orokorrean, zelula ziliatuen kaltearengatik sortzen da[2].
ORL-ko espezialistak arduratzen dira gaixotasun honetaz.
Gaixo kronikoen elkarteak munduan zehar barreiatuta daude. Keinu hizkuntza anitz dago munduan, hizkuntza eremuen arabera sailkatuta. Halaber, badago "Nazioarteko Keinu Hizkuntza" (Gestuno) ere bai.
Gortasunaren Nazioarteko Eguna irailaren azken igandean ospatzen da.
Entzumen galera soinuarekiko sentikortasunaren galera bezala definitzen da, batez ere pertsonen ahotsei dagozkien frekuentziak entzuteko ahalmenaren galera, eta hainbat larritasun mailatan sailkatu daiteke. Gortasunaren kasuan pertsona ez da gai beste pertsona baten hitzak entzuteko, eta kasu larrienetan ezta soinu zaratatsuak entzuteko ere. Erabateko gortasuna duten pertsonak ez dira soinu bakar bat ere hautemateko gai.150 dezibeliotik gorako soinuek giza tinpanoaren apurketa eta harek dakarren erabateko gortasuna eragin dezakete.
Gaixotasun batzuek entzumaren galeraz gain besteen hitzak ulertzeko ahalmena galtzea eragiten dute. Kasu horietan, soinu baten anplitudearen ordez haren argitasuna hartzen da kontuan entzumen galera neurtzeko, eta hizkeraren hautemate proben bidez neurtzen da, soinuaz gain besteen hitzak ulertzen diren aztertuz.
Diagnostikoa otorrinolaringologoak egiten du eta historia klinikoa, belarrien azterketa fisikoa (otoskopio edo mikroskopioaren bidez) eta entzumenaren azterketa erabiltzen ditu. Azterketa proba subjektibo zein objektiboen bidez egiten da eta emaitzen arabera diagnostikoa burutzen da: zer motatakoa den, zein gradukoa eta zein tratamendu eskatzen duen[3].
Pazientearen kolaborazioak eta aztertzailearen esperientzia-mailak baldintzatzen ditu. Hala ere, proba erabilienak dira eskaintzen duten informazio kantitate zein kalitatearengatik.
Gailu elektronikoren beharrik ez duten azterketarako proba eta instrumentuen multzoa da. Normalean diapasoiak erabiltzen dira. Erabilienak hurrengo biak dira:
Gailu elektronikoak behar diren diagnostiko-probak dira. Gailu hori audiometroa da, soinuak bidaltzen dituena.
Proba hauek burutzeko ez da beharrezkoa pazientearen kolaboraziorik eta jaiotzetik egin daitezke.
Entzumena gertatzen da entzumen-seinaleek barne-belarriko nerbioak estimulatzen dituztenean[4], eta ondoren, estimulu hauek garunera bidaiatzen dute. Horregatik, entzumen galeraren larritasuna audiometria bidez diagnostikatzen da, hautematen diren soinuen intentsitatea (dezibeliotan) eta frekuentziak (hertziotan) neurtuz, belarri bakoitzaren kasuan emaitzak berdinak edo desberdinak izan daitezkeelarik. Pertsona bat gor kontsideratu ahal izateko galera 90 dezibeliokoa edo altuagoa izan behar da.
Diapasoiari esker entzumen galera mota zehaztu daiteke, eta horretarako, diapasoia jotzen da eta buruaren bi aldeetan mantentzen da, airean (airearen bidezko entzumena baloratzen da). Ondoren, diapasoia jo eta hezur mastoideoaren gainean kokatzen da, hezurraren bidezko eroapena baloratuz[4].
Audiometria probari esker entzumenaren balorazio espezifikoagoa egiten da. Kasu honetan, pertsonak audifonoak dauzka jarrita, audiometro bati konektatuta daudenak. Belarri bakoitzara intentsitate desberdinetako tono garbiak transmititzen dira eta pertsonak seinale bat egin behar du zerbait entzuten duenean. Entzuten duen tono eta intentsitatearen arabera, grafiko bat egiten da pertsona horrek behar duen intentsitate minimoa zehazteko[4].
Honek, ordea, tinparoaren funtzioa eta erdiko belarritik pasatzen den fluxua baloratzen du. Hau lortzeko, erdiko belarritik zunda bat sartzen da eta airea ponpatzen da soinuak sartzen diren bitartean barruko presioa aldatzeko. Mikrofono batek presio desberdinetan soinuak gidatzen diren erak monitorizatzen ditu[4].
Entzumen galeraren kasuen erdiak prebenitu egin daitzeke. Zaratengandik babestea da prebentzio faktore garrantzitsuenetako bat, eta maila txikiagoan Rubeola, H. influenza eta S. pneumoniae mikrorganismoen aurkako inmunizazioa. Horrez gain, beste arrisku faktore batzuk prebenitzea oso garrantzitsua izan daiteke, hala nola, aurikularren soinua kontrolatu, hisoporik ez erabili, belarriak lehor mantendu eta infekzioak ondo tratatu, besteak beste[7].
Lesioaren kokapenaren araberakoa da:
Lesioaren kokapenaren araberakoa da:
Goian aipatu bezala, batzuetan gortasuna hizkera arazoekin batera dator. Horri aurre egiteko, keinu-hizkuntza erabiltzen da, hau da, eskuekin egindako keinuen bidezko komunikazioa da. Espainian, gaur egun, interpreteen eskaintza eta hauek eskatzeko eskubideak erregulatzen duen araua dago, zehazki: Ley 27/2007, de 23 de octubre, por la que se reconocen las lenguas de signos españolas y se regulan los medios de apoyo a la comunicación oral de las personas sordas[13]. Hala ere, mundu mailan ez dago keinu-hizkuntza unibertsalik eta herrialde bakoitzak berea dauka. Nahiz eta azken hamarkadan keinu-hizkuntzari buruzko kontzientziatze-planak oso ugariak izan, oraindik biztanleriaren ehuneko handi batek ez daki bere izena ere hizkuntza honetan esaten.
OME-k (Osasunaren Mundu Erakundea) gortasunari buruzko datuak eskaintzen ditu urtero[14]:
Giza Genoma Proiektuari esker, 2001. urtean gortasun hereditarioari buruzko aurkikuntzak egin ziren. Esate baterako, ikerketa batzuek gaixotasun honen eta gene batzuen arteko lotura ebidentziatu zuten. Gaur egun arte, gortasunarekin erlazionatutako 70 kromosoma mapeatu dira[15][16]. Esate baterako, ikusi da Connexin 26 (CX26GJB2) genearen mutazioa gortasun rezesibo ez-sindromiko gehienen kausatzailea da[15].
Tratamenduetan ere aurrerapenak egon dira, nahiz eta oraindik ikerketa-fasean egon: barneko belarrian ama zelulen injekzioaren bidezko terapia[17], geneen manipulazioaren bidezko tratamenduak eta umetokiko garapenean zelula ziliatuen sorketa, besteak beste[2]. Hala ere, ikerketa asko behar da oraindik tratamendu hauek gizakiekin martxan jartzeko.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.