Sevilla
Andaluziako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Andaluziako hiriburua From Wikipedia, the free encyclopedia
Sevilla —edo, izen historiko gisa, Sibilia—[1] Espainiako hegoaldeko hiri bat da, Andaluziako eta Sevillako probintziako hiriburua. Itsas mailatik 20 metro gorago kokatua, Guadalquivir ibaiak zeharkatzen du hiria.
Sevilla Sevilla | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Espainiako udalerria | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Espainia | ||||||||||
Autonomia | Andaluzia | ||||||||||
Probintzia | Sevillako probintzia | ||||||||||
Alkatea | Juan Espadas Cejas | ||||||||||
Izen ofiziala | Sevilla | ||||||||||
Jatorrizko izena | Sevilla | ||||||||||
Posta kodea | 41000–41099 | ||||||||||
INEk ezarritako kodea | 41091 | ||||||||||
Herriburua | Sevilla | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 37°23′19″N 5°59′44″W | ||||||||||
Azalera | 140,8 km² | ||||||||||
Altuera | 18 m | ||||||||||
Mugakideak | Alcalá de Guadaíra, La Algaba, Camas, Carmona, Dos Hermanas, Gelves, La Rinconada, Salteras, San Juan de Aznalfarache, Santiponce, Tomares eta Palomares del Río | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 684.025 (2023) 2.027 (2022) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 4.858 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Telefono aurrizkia | 95 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Angers, Baler, Tarija, Bartzelona, Buenos Aires, Columbus, Guadalajara, Habana, Kansas City, Rabat, Tifariti (en) , Ho Chi Minh Hiria, Krakovia, Cartagena de Indias, Caltanissetta, Erroma, Jerez de la Frontera, Kansas City, Popayán, Isla Cristina, Berlin, Iquique eta Rostov Don | ||||||||||
Matrikula | SE | ||||||||||
sevilla.org |
707.414 biztanlerekin, Sevilla Espainiako hiri jendetsuenetan laugarrena da. Bere metropolitar eremua ere estatuko jendetsuenetan laugarrena da, 1.343.900 biztanle baititu. Espainiako hegoaldeko gune turistiko eta komertzial nagusienetarikoa da, eta kulturaren aldetik Espainiako nabarmenenetarikoa ere, gaur egun espainiar folkloretzat jotzen denaren sorburu.
Interes turistiko handiko hiria da, monumentu, enparantza, lorategi eta eliza kopuru handia baitu. Bere alde historiko-artistikoa Europako nabarmenena da. Bere eraikinik ospetsuenen artean, Giralda (antzinako meskitako alminarra, gaur egun katedraleko kanpandorrea) eta Urrezko Dorrea (gaztelaniaz: Torre del Oro) dira aipagarrienak.
Hiriko Triana, La Macarena, Santa Cruz edota Nervión auzoak dira ezagunenak. 1987an, Nazio Batuen Elkarteko UNESCO sailak Gizateriaren Ondare izendatu zituen katedrala, Giralda eta alkazarra (erregeen jauregia).
Hiriaren izena Hispalis izen zaharrean dago oinarrituta. Izen hau, Ishbiliya (arabieraz: أشبيليّة) bihurtu zen musulmanen garaian. Euskarazko izen historikoa Sibilia da, baina Euskaltzaindiaren arabera hiriaren egungo euskal izen arautua Sevilla da[2].
Udalerria 11 barrutitan banaturik dago eta hauek 108 auzotan.
Julio Zesar enperadoreak kolonia erromatarra bihurtu zuen, Betis ondoko koloniaren gainetik hobesten. Lehenengo mendean, Hispalis (Sevillaren izen zaharra) Turdetaniako hiririk nagusienetarikoa zen, Kordobak eta Cádizek baino ez gainditua. Denbora gutxian, baina, hiri hauek gainditu zituen Hispalisek. Ptolomeoren garaietan metropoli titulua jaso zuen, eta bisigodoen garaian hiriburu probintziala izan zen, Kordobaren gainetik.
711tik gero, hiria musulmanen menpe gelditu zen, eta Kordobako emirerri behin erorita 1023an, independente bihurtu zen, abbadtarren dinastiaren garaian eta 1091n almorabideek kontrola eskuratu arte. Almorabideek galdutako azkenengo hirietako bat izan zen. 1248ko azaroan, hil batzuetan setiatuta egon ondoren, gaztelarrek okupatu zuten.[3]
Datu klimatikoak (Sevilla) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 15.9 | 17.9 | 21.2 | 22.7 | 26.4 | 31.0 | 35.3 | 35.0 | 31.6 | 25.6 | 20.1 | 16.6 | 24.9 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 10.6 | 12.2 | 14.7 | 16.4 | 19.7 | 23.9 | 27.4 | 27.2 | 24.5 | 19.6 | 14.8 | 11.8 | 18.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 5.2 | 6.7 | 8.2 | 10.1 | 13.1 | 16.7 | 19.4 | 19.5 | 17.5 | 13.5 | 9.3 | 6.9 | 12.7 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 65 | 54 | 38 | 57 | 34 | 13 | 2 | 6 | 23 | 62 | 84 | 95 | 533 |
Prezipitazio egunak (≥ 1 mm) | 6 | 6 | 5 | 7 | 4 | 2 | 0 | 0 | 2 | 6 | 6 | 8 | 52 |
Eguzki orduak | 179 | 183 | 224 | 234 | 287 | 312 | 351 | 328 | 250 | 218 | 186 | 154 | 2898 |
Iturria: World Meteorological Organization[4] Agencia Estatal de Meteorología[5] |
1900 | 1920 | 1940 | 1950 | 1960 | 1970 | 1981 | 1991 | 2001 | 2008 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
147.271 | 205.723 | 302.300 | 374.138 | 441.869 | 545.692 | 645.817 | 683.028 | 684.633 | 703.206 |
Sevillako monumenturik aipagarrienak munduan ezagunak diren Giralda eta katedrala dira aipagarrienak, baita Santa Cruz auzoa (Sevillako judutegia), Alkazar Errealak (Reales Alcázares), Indietako Agiritegia (Archivo de Indias), Urrezko dorrea (Torre del Oro), Maria Luisa parkea, Espainiako plaza, Amerikako plaza, Arkeologia eta Herri ohitura Museoak, Arte Ederretako Museoa eta Printzeen parkea ere. Kale-turistiko nagusia Sierpes da.
Oso ohikoa da turismoa egiteko kalesa edo gurdien gainean egitea.
Aipatutako eraikin eta monumentu guztiez gain, honako hauek ere garrantzia handikoak dira:
Hércules zumarkalea, Audientzia zaharra, Sevillako Agiritegia, Sevillako Ateneoa, Udaletxea, Caños de Carmona, Errege Mairuaren etxea, Koliseoaren korrala, Enkarnazioko Metropol Parasol, Sevillako harresiak, Lebrijako kondesaren jauregia, Dueñas-eko jauregia, San Telmo jauregia, Yanduri jauregia, Andaluziako parlamentua, Maestranza zezen-plaza, Garaipenaren plaza, Plaza Berria, Txanponaren Etxea, Tabako Fabrika Erreala, Maestranza Antzokia, Lope de Vega Antzokia , Zilar-dorrea, Triana-dorrea, Schindler dorrea' eta abar.
Erramu Igandetik Pazko Igandera 60 ermandade prozesioan joaten dira katedralerantz Aste Santuan, eta 11 ermandadek bi egun lehenago egiten dute katedraletik igaro gabe. 1980an Nazioarteko interes turistikodun jaia deklaratu zuten.
Gune industrial garrantzitsu bat da Sevilla, teknologia berriei begira, batez ere. Cartuja '93 teknologia-parkeak 11.455 pertsonei ematen die lan, eta probintziaren BPG - Barne Produktu Gordinaren %10 sortzen du, 1.676 milioi euro sortuz eta 311 enpresen langune izanik (horietako % 70ek teknologia berrietan dihardute)
Sevilla Espainiako laugarren biztanleria-gunea da eta ekonomikoki probintzia sendo eta indartsua da. 650.000 pertsonek egiten dute lan hirigune osoan. Era berean, gune industrial nagusi bat da, oihalgintza, saneamendu, kristalgintza, zementu eta bestelako lantegiak biltzen baitira Sevillaren inguruan. Era berean, ontziolak eta hegazkin eta tankeak fabrikatzeko industriak nagusitzen dira hirian.
Edari-fabrika gehien dituen europar hiria da Sevilla.
Sevilla FC eta Real Betis Balompié dira hiriko futbol talde nagusiak, elkarren aurkako lehia nabarmena daukate. Sevillak, Sánchez Pizjuán izeneko futbol zelaian jokatzen du, eta Betis taldeak berriz; Benito Villamarín zelaian.
Sevilla Ondorengo hiriekin senidetuta dago:
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.