margolari espainiarra From Wikipedia, the free encyclopedia
Bartolomé Esteban Murillo (Sevilla, 1617ko abenduaren 31 – Cádiz, 1682ko apirilaren 3a) espainiar margolari barroko nagusietako bat izan zen. Erlijio-gaietan nabarmendu zen batez ere, erlijio-ordenek eskatutako obrekin.
Bartolomé Esteban Murillo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Sevilla, 1617ko abendua |
Herrialdea | Espainia |
Heriotza | Sevilla eta Cádiz, 1682ko apirilaren 3a (64 urte) |
Heriotza modua | : altueratik erortzearen ondoriozko heriotza |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Beatriz Cabrera y Villalobos (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Irakaslea(k) | Juan del Castillo (en) |
Ikaslea(k) | |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria |
Lantokia(k) | Sevilla Cádiz eta Madril |
Influentziak | Diego Velázquez eta Francisco de Zurbarán |
Mugimendua | Barrokoko margolaritza |
Genero artistikoa | margolaritza erlijiosoa genero-margolana |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
1633 inguruan, Juan del Castilloren lantegian sartu zen ikasle, Alonso Canorekin batera, besteak beste. Irakaslea hil zelarik, Madrilera aldatu zen Murillo, eta han hasi zen bere kasa lanean, 1639an. Hasierako lanetan, irakasleen eragina, Italiako manierismoarena eta flandriar errealismoarena nabarmentzen da. 1645 inguru arte iraun zuen Murilloren obran garai hotza deritzona osatzen duenak, eta aipagarriak dira orduko obra hauek: Ama Birjina fray Lauterio, San Frantzisko eta San Tomasekin (1638-1640, Fitzwilliam Museum, Cambridge), Ama Birjina Santo Domingori errosarioa ematen (1638-1640, Artzapezpiku-jauregia, Sevilla)[1].
Baina haiek baino ezagunagoak dira 1645-1646 inguruko koadroak, garai epela izena eman zaion aldikoak, Sevillako frantziskotarren komentuko klaustro txikirako egindakoak adibidez (Frai Frantzisko eta aingeruen sukaldea, San Diego Alcalakoa pobreei jaten ematen, San Frantzisko, etab.; gaur egun, Madril, Paris, Dresden eta abarretan barreiaturik). Zurbarán eta Velázquezek osatutako Sevillako eskolaren naturalismoari eta tenebrismoari jarraituz egin zituen obra haiek, Errenazimentuko tradiziotik aldenduta eta, gaiei dagokienez, erlijio-gaiak erabili zituen arren, gero eta xehetasun eta eszena gehiago sartu zituen eguneroko bizitzatik hartuak.
Azpimarratzekoak dira Murilloren haur-irudiak. Hasieran, erlijio-gaietako koadroetan hasi zen haurrak marrazten, Jesusen eta San Joanen haurtzaroko eszenekin, baina erlijio-gaiekin gero eta lotura gutxiago zuten haurrak egiten hasi zen eta, azkenean, genero modura ere landu zuen haurren pintura. Ume pobreak dira gehienak, baina ez dute itxura tristea ematen, baizik eta atsegina eta xaloa; horrelakoak dira, halaber, Murilloren obran aipatzeko beste pertsonaia batzuk, emakume-irudiak hain zuzen (Atsoa iruten, etab.). Irudi herrikoiak, eszena pikareskoak egin zituen, eta arruntasun hori erlijio-obra batzuetan ere islatu zuen.
Murilloren estiloan aldaketa nabarmena gertatu zen 1650 inguruan. Madrilera bidaiatu zuen garai hartan, eta Velazquez ezagutu eta errege-bildumako Tiziano, Rubens eta Van Dycken obrak aztertu zituen. Handik itzuli zenean, ospe handia lortu zuen Sevillan eta bezero asko kendu zizkion Zurbaráni. Ordu arteko obretan nabarmentzen zen naturalismo soila eta tenebrismoa alde batera utzi zituen, eta modernitatea erakusten zuten irudiak egin zituen, kolore argiagoekin, molde ia inpresionistekin; konposizio konplexuagoko eta egituraketa bikaineko obrak egiten hasi zen.
Garai hartan, Bibliako gaietan eta santuen irudietan edertasun ideal eta finaren irudia eskaini zuen, batez ere Ama Birjina eta Haurra agertzen dituztenetan. Garai hartakoa du, hain zuzen ere, bere maisulanetako bat, San Antonio Paduakoaren ikuskaria (1656, Sevillako katedrala)[2], eta baita Andre Maria Sortzez Garbia (1650 aldean, Arte Eder museoa, Sevilla)[3], San Leandro (1655, Sevillako katedrala)[4] eta San Isidoro (1655, Sevillako katedrala) ere. Argiaren erabileragatik azpimarratzekoak dira Sevillako katedralerako egindako Ama Birjinaren jaiotza (1660, Louvre, Paris), kaputxinoen komenturako erretaulak eta, gaueko irudietan, Aingerua San Pedro askatzen (1671-1673 bitartean, Ermitage, San Petersburgo).
1660an Sevillako pintura-akademia sortu zuen, eta haren lehen lehendakari izan zen. 1660az gero, gutxi gorabehera, Elizarekiko lotura handiagoa izan zuen; herritarrei Elizaren mezua helarazteko aukera ematen zuten haren koadroek, adibidez Andre Maria Sortzez Garbiaren bertsioek, Soulten Sortzez Garbia (1678 aldean, Prado Museoa, Madril),[5] batez ere. Aipagarriak ditu, bestalde, azken urteetako talde-irudiak, esaterako Haurrak enpanada jaten (1670-1678 aldean, Alte Pinakothek, Munich).
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.