Remove ads
Aireportuak izendatzeko lau karaktere alfanumerikoen kodea From Wikipedia, the free encyclopedia
Aireportuen NAZE kodea edo ICAO kodea munduko aireportu bakoitzari ematen zaion lau karaktere alfazenbakizkoen identifikazio kodea da.
Kodeak Nazioarteko Abiazio Zibilaren Erakundeak (NAZE) (ingelesez: International Civil Aviation Organization, ICAO) definitzen ditu eta aire trafikoaren kontrolerako eta airelineen operazioetarako, hala nola hegaldien planifikazioak, erabiltzen dira. Aireportuen NAGE edo IATA kodeekin alderatuz, IATA kodeak jakintza orokorrekoak dira eta airelinea, erreserba eta ekipajeetan ere erabiltzen dira. Aldiz, ICAO kodeak Gunearen Kontrolerako Zentroak, kontrol dorreak edota estazio meteorologikoak ere identifikatzeko erabiltzen dira.
Adibideak:
IATA kodeak ez bezala, ICAO kodeek egitura erregionala dute, mundua gune ezberdinetan banatuz; ez daude bikoiztuta; eta ulergarriak dira. Oro har, lehenengo letra kontinenteak ematen du eta kontinente horretako herrialde bakar edo talde baten ordezkari da. Bigarren letra gune horren barruko herrialde baten ordezkari izan ohi da, eta gainontzeko bi karaktereak aireportu bakoitza identifikatzeko erabiltzen dira. Arau honen salbuespena herrialde handienek ematen dute, horietan lehenengo letrak herrialdea identifikatzen du eta gainontzeko hiru karaktereek aireportua identifikatzen dute. Dena dela, ICAO kodeek inguru geografikoa txertatzen dute kodean, IATA kodeak ez bezala. Adibidez, Madril-Barajas aireportuaren ICAO kodea LEMD dela jakinik, eta izanik L letra Hego Europa gunea identifikatzen duen letra, E letra Espainia herrialdea identifikatzen duena, eta MD aireportua identifikatzen duten letrak (MadriD Madril hiriaren izenetik etorritakoak), LEMG kodea duen aireportua Espainian nonbaiten dagoela ondoriozta dezakegu (Málaga-Costa del Sol aireportuaren kodea da, L letra Hego Europa gunea identifikatzen duen letra, E letra Espainia herrialdea identifikatzen duena, eta MG MálaGa Málaga hiriaren izenetik etorritako aireportua identifikatzen duten letrak). Aldiz, IATA kodeak erabilita, MAD eta AGP aireportu kodeak lortuta, informazio horrekin ez legoke bi kodeen artean aireportuen kokapen geografikoa ondorioztatzerik.
Gaur egun, I, J eta X letrak ez dira erabiltzen ICAO kodeen identifikaziorako lehenengo letra gisa. Q letra nazioarteko irratikomunikazioetarako eta bestelako erabilera berezi eta ez geografikoetarako erreserbatuta dago.
Ameriketako Estatu Batuetan eta Kanadan, aireportu gehienei IATA kodeen hiru letrak eman zaizkie, ICAO kodeen berdinak izanik, herrialdea identifikatzen duen hasierako C edo K letra izan ezik, hala nola YYC eta CYYC kodeak (Calgaryko aireportuari dagokien IATA eta ICAO kodeak, hurrenez hurren) edota JFK eta KJFK kodeak (John F. Kennedy nazioarteko aireportuari dagokienak). Kode hauek ez dira nahastu behar irrati-komunikazio edo telebistaestazioetan erabilitako adierazleekin, bi herrialde hauetan C eta K letraz hasten diren lau karaktereko adierazleak erabiltzen dituzten arren.
Lurralde batzuek, hala nola Alaska eta Hawaii Ameriketako Estatu Batuetan, edota Kanariak Espainian, ICAOk emandako berezko aurrizkiak dituzte, eta ez dira identifikatzen dagokien herrialdeen identifikazio letrekin. Adibidez, Gomerako eta Tenerife Hegoa aireportuen ICAO kodeak, hurrenez hurren, GCGM eta GCTS dira, GC lurraldearen identifikazio letrak izanik, L (Hego Europa) eta E (Espainia) lurraldeen identifikazio letren ordez.
L Hego Europa lurraldean bi letrako aurrizki guztiak beteta daude, eta beraz, ezin da herrialde berririk gehitu. ZZZZ kode berezia erabiltzen da ICAOk aireportuari ezin dionean berezko koderik eman, eta oro har hegaldi planifikazioan erabiltzen da.
ICAOk emandako kodeen araberako zerrenda agertzen da jarraian.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.