From Wikipedia, the free encyclopedia
Bahamak[1], izen ofiziala Bahametako Commonwealth (ingelesez: Commonwealth of The Bahamas), Karibeko uhartedi-estatu burujabea da, Commonwealtheko kidea, Antilla Handien iparraldean dagoena. 700 uharte inguruk osatzen dute, baina gehienetan ez dago biztanlerik. 13.878 kilometro koadroko eremua du, eta 2016an 391.232 biztanle zituen.[2] Hiriburua eta hiri handiena Nassau da.
Bahametako Commonwealth | |||
---|---|---|---|
Commonwealth of the Bahamas | |||
Ereserkia: March On | |||
Goiburua: Forward Upward Onward Together ("Aurrerantz, gorantz, denok elkarrekin") | |||
| |||
Geografia | |||
Hiriburua | Nassau | ||
Azalera | 13.878 km² Ura %27,9 | ||
Punturik altuena | Mount Alvernia (63 m) | ||
Punturik sakonena | Ozeano Atlantikoa (0 m) | ||
Kontinentea | Ipar Amerika | ||
Mugakideak | Ameriketako Estatu Batuak, Erresuma Batua eta Turks eta Caicos uharteak | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | monarkia konstituzional | ||
Bahametako monarka | Charles III.a Erresuma Batukoa | ||
Legebiltzarra | Parliament of The Bahamas (en) | ||
Harreman diplomatikoak | Ikusi mapa Wikidatan | ||
Zeren kide | ikusi
| ||
Demografia | |||
Biztanleria | 395.361 | ||
Dentsitatea | 28,49 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | |||
Erlijioa | kristautasun | ||
Ezkontzeko adina | genero guztiak: 18 | ||
Emankortasun-tasa | 1,872 (2014) | ||
Eskolaratu gabeko umeak | 3.946 (2010) | ||
Bizi-itxaropena | 75,675 (2016) | ||
Giza garapen indizea | 0,812 (2021) | ||
Ekonomia | |||
BPG nominala | 12.162.100.000 $ (2017) | ||
BPG per capita | 30.762 $ (2017) | ||
BPG erosketa botere paritarioa | 12.056.433.388 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPG per capita EAPn | 30.494,746 nazioarteko dolar (2017) | ||
BPGaren hazkuntza erreala | 0 % (2016) | ||
Erreserbak | 1.413.972.940 $ (2017) | ||
Inflazioa | 0,4 % (2016) | ||
Historia | |||
Sorrera data: 1973ko uztailaren 10a | |||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +1242 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | BS | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | BHS | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Elektrizitatea | 120 V. 60 Hz.NEMA 1-15 (en) eta NEMA 5-15 (en) | ||
Internet domeinua | .bs | ||
bahamas.gov.bs |
Bahamak Ozeano Atlantikoan daude, Kuba eta Hispaniolaren iparraldean, Turk eta Caico uharteen ipar-mendebaldean, AEBetako Florida estatuaren hego-ekialdean, eta Florida Keysen ekialdean. 700 bat uhartek osatzen badute ere, berrogeitan bakarrik bizi da jendea. North Andros, Great Inagua, South Andros, Great Abaco eta Bahama Handia dira uharterik handienak. Nassau, hiriburua, New Providencen dago. Uharte guztiak oso lauak dira eta estatuko punturik altuena Cat uhartean dagoen Mount Alvernia da, 63 metro eskasekin.
Uharterik handienak hauek dira:
Izena | Eremua |
---|---|
North Andros | 3.439 km² |
Great Inagua | 1.544 km² |
South Andros | 1.448 km² |
Great Abaco | 1.146 km² |
Grand Bahama | 1.096 km² |
Long Island | 596 km² |
Eleuthera | 518 km² |
Acklins | 497 km² |
Cat uhartea | 389 km² |
Exuma | 290 km² |
Mayaguana | 285 km² |
Crooked uhartea | 241 km² |
New Providence | 207 km² |
Watling (San Salvador) | 163 km² |
Little Inagua | 127 km² |
Rum Cay | 78 km² |
Samana Cay | 39 km² |
Ragged uhartea | 36 km² |
Berry uharteak | 31 km² |
Bimini | 23 km² |
Europarrak iritsi aurretik, lukaio herria bizi zen Bahametan. Karibeko beste etnia batzuk bezala, tainoak adibidez, arawak hizkuntza taldekoak ziren Hego Amerikako kontinentetik uhartez uharte hedatuak Bahametaraino (arawaken zabalkundearen puntu iparraldekoena).
Kalkuluen arabera, lukaioak Bahametan bizi izan ziren IV. eta XVIII. mendeen artean. Espainiarrak uharteetara iritsi zirenean (eta aipatzekoa da Kristobal Kolon bertan lehorreratu zela lehenbizi, 1492an, Guanahani uharte bahamarrean), 40.000 biztanle inguru zeuden; XVI. mendearen hasierarako, komunitate independente gisa funtzionatzeari utzi zioten, eta XVIII. mendearen amaieran, britainiar koroaren pean, kultura horretako inor ez zegoen[3].
XV-XVIII. mende bitartean, uhartedia Espainaren mende egon zen. 1784an britainiar kolonia bilakatu zen. Bigarren Mundu Gerran, Windsorko dukea izendatu zuten Bahametako gobernadore nagusi.
1973az geroztik estatu burujabe eta Commonwealtheko kide dira Bahamak. 1977tik aurrera, Lynden O. Pilding liberalak izan zuen aginpidea uhartedian 1980ko hamarkada bitartean, baina harrezkero, langabezia handia eta gobernuaren ustelkeriaren kontrako salaketak zirela-eta oposizioa indartu egin zen. Azkenik, 1992ko legebiltzarrerako hauteskundeetan Nazio Askapenerako Mugimenduak lortu zuen garaipena, eta Hubert Ingraham izendatu zuten lehen ministro. 1990eko hamarkadan, atzeraldi ekonomikoak arazoak sortu zituen egoera politikoan ere, turismoan kalteak izan baitziren. Estatu Batuetako senatuak, bestalde, narkotrafikoaren kontrako borrokan laguntzarik ematen ez zuelako eta dirua zuritzeko aukera ematen zuelako salatu zuen Bahametako gobernua.
Bahametako Commonwealtha monarkia burujabea da. Britainia Handiko monarka da estatuburua, eta Bahametako gobernadore nagusia da haren ordezkaria. Botere betearazlea lehen ministroaren eta gobernuaren esku dago, eta botere legegilearen ardura duen bi ganberako legebiltzarraren (Senatua eta Nazio Biltzarra) konfiantza behar du.
Bahamak 33 barrutitan banaturik daude.
|
2016an 391.232 biztanle zituen[2]. Adineka, honela dago banaturik biztanleria: 0-14 urte bitartekoak %22,5 dira, 15-24 urte bitartekoak %16,4, 25-54 urte bitartekoak %44,1, 55-64 urte bitartekoak %9,2 eta 65 urtetik gorakoak %7,7. Bizi itxaropena 72,6 urtekoa da, 70,2 urtekoa gizonezkoena eta 75,1 urtekoa emakumezkoena (2017ko zenbatespenak).[4] Oso biztanle dentsitate txikia du, eta biztanleen erdiak Nassaun bizi dira.
%90,6 beltzak dira, %4,7 zuriak, eta %2,1 mulatoak (2010eko datuak).[4]
Ingelesaz gainera, ingeles kreolera ere erabiltzen da.
2010eko datuen arabera, %80 protestanteak dira, %14,5 katolikoak, eta %3,1 erlijiorik gabeak.[5]
Bahametako ekonomiaren oinarria turismoa da. Estatuko diru sarreren %60 hartzen du turismoak, eta langileen erdiak. 2012an 5,8 milioi bisitari hartu zituen, Estatu Batuetakoak gehienak. Dena dela, azpimarratzekoa da finantzagune gisa Bahamek hartu duten garrantzia. Izan ere, bertako bankuek banku sekretua eta zerga abantaila handiak eskaintzen dizkiete bezeroei. Nekazaritza bigarren mailako jarduera da. Gehien lantzen diren gaiak azukre kanabera, anana, bananak eta sisala dira. Arrantzak garrantzi handia du, batez ere oskoldunenak; hori da gehien esportatzen den gaia. Industriari dagokionez, nekazaritzako gaien eraldaketa, kontserba lantegiak, azukre findegiak eta ron destilategiak dira aipagarriak. Kanpo merkataritzan galera handiak dituzte Bahamek, kanpotik (Estatu Batuetatik bereziki) ekarri behar dutelako elikagai eta eskulan asko, eta oso gai gutxi esportatzen delako.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.