gobernu arteko erakundea From Wikipedia, the free encyclopedia
Commonwealth of Nations (ingelesezko izena, euskaraz «Nazioen Mankomunitatea») 56 estatu independentek osatutako erakunde bat da ―Commonwealth edo The Commonwealth izena ematen zaio maiz; lehen, British Commonwealth of Nations.[1] Mozambike, Gabon eta Ruanda izan ezik, gainerako herrialdeak Erresuma Batuaren mende bizi izan ziren historiaren garairen batean. Erakundearen helburu nagusia da nazioarteko lankidetza, esparru politikoan eta ekonomikoan, eta 1950etik aurrera kide izateak ez du esan nahi britainiar koroarekiko inolako mendetasunik dagoenik (Commonwealtheko Erresumarekin gertatzen den bezala). Mozambike antolakundean sartzearekin batera, Commonwealth of Nations izendapena lehenetsi dute izaera internazionalista azpimarratzeko, nahiz eta oraindik British Commonwealth («Britainiar Mankomunitatea») ere erabiltzen den, nazioarteko beste erakunde batzuetatik bereizteko.
Commonwealth (erakundea) | ||
---|---|---|
Datuak | ||
Mota | gobernu arteko erakundea eta Commonwealtha | |
Eskumendekoak | ||
Agintea | ||
Lehendakaria | Charles III.a Erresuma Batukoa | |
Egoitza nagusi |
| |
Osatuta | ||
Historia | ||
Sorrera | 1931ko abenduaren 11 | |
Ordezkatzen du | Britainiar Inperioa | |
webgune ofiziala |
Commonwealtheko buruaren kargua hutsik geratu zen Elisabet II.a Erresuma Batukoa hil zenetik. Charles III.a Erresuma Batukoa Commonwealtheko 15 erresumen estatuburua da; 36 estatu kide errepublikak dira eta 5 estatuk beste monarkaren bat dute.
Erakundearen jatorria 1911n egindako Konferentzia Inperialetan du jatorria, 1887an hasitako Konferentzia Kolonialak ordezkatzeko. Konferentzia haietan, Britainiar Inperioak zenbait autonomia eskubide aitortu zizkien koloniei. Commonwealth of Nations terminoa lehen aldiz erabili zuen Archibald Primrose Roseberyko V. kondeak, 1894-1895 bitartean lehen ministro izan zenak, Australiara 1884an egindako bisita batean.[2]
1917an, Jan Christian Smuts hegoafrikar politikariak proposamen bat aurkeztu zuen, British Commonwealth of Nations terminoaz, etorkizuneko konstituzio harremanak eta Britainiar Inperioaren berregokipenak aurreikusita.[3] Smutsek arrakastaz argudiatu zuen Inperioak Parisko Bake Biltzarrean (1919) ordezkatuta egon beharko lukeela, bai Erresuma Batuko bai lurraldeetako ordezkarien bitartez.[4][5]
Commonwealtheko estatu kideak | |
---|---|
Estatu kideak kontinenteen arabera | Sarrera data |
Afrika | |
Botswana | 1966 |
Eswatini | 1966 |
Gabon | 2022 |
Gambia | 2018 |
Ghana | 1957 |
Hegoafrika | 1931 |
Kamerun | 1995 |
Kenya | 1963 |
Lesotho | 1966 |
Malawi | 1964 |
Maurizio | 1968 |
Mozambike | 1995 |
Namibia | 1990 |
Nigeria | 1960 |
Ruanda | 2009 |
Seychelleak | 1976 |
Sierra Leona | 1961 |
Tanzania | 1961 |
Togo | 2022 |
Uganda | 1962 |
Zambia | 1964 |
Amerika | |
Antigua eta Barbuda | 1981 |
Bahamak | 1973 |
Barbados | 1966 |
Belize | 1981 |
Dominika | 1978 |
Grenada | 1974 |
Guyana | 1966 |
Jamaika | 1962 |
Kanada | 1931 |
Saint Kitts eta Nevis | 1983 |
Saint Vincent eta Grenadinak | 1979 |
Santa Luzia | 1979 |
Trinidad eta Tobago | 1962 |
Asia | |
Bangladesh | 1972 |
Brunei | 1984 |
India | 1947 |
Malaysia | 1957 |
Maldivak | 1982 |
Pakistan | 1947 |
Singapur | 1965 |
Sri Lanka | 1948 |
Europa | |
Erresuma Batua | 1931 |
Malta | 1964 |
Zipre | 1961 |
Ozeania | |
Australia | 1931 |
Fiji | 1997 |
Kiribati | 1979 |
Nauru Nauru | 1999 |
Papua Ginea Berria | 1975 |
Samoa | 1970 |
Salomon Uharteak | 1978 |
Tonga | 1970 |
Tuvalu | 1978 |
Vanuatu | 1980 |
Zeelanda Berria | 1931 |
Konferentzia Inperialak 1926an egindako adierazpenean, Britainia Handiak eta haren mendeko lurraldeek erabaki zuten «baldintza berdinetan, menpekotasun batere gabe barneko nahiz kanpoko edozein arazotan, baina Koroako leialtasunak batuta eta Britainiar Nazioen Mankomunitateko kide gisa askatasunez elkartuta» zeudela.[6] Britainia Handiaren eta haren kolonia ohien arteko harremanaren alderdi horiek Westminsterreko Estatutuan formalizatu ziren azkenik, 1931n, Commonwealth sortzeko. Australiak, Zeelanda Berriak eta Ternuak estatutua berretsi behar izan zuten, indarrean jar zedin. Australiak 1942an egin zuen eta Zeelanda Berriak 1947an; Ternuak ez zuen inoiz egin, baina 1949an Kanadako probintzia bat bihurtu zen.
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Britainiar Inperioa apurka-apurka desegin zen; horren ondorioz, 14 Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde gelditu ziren, gaur egun oraindik Erresuma Batuaren esku daudenak. 1949ko apirilean, Londresko Adierazpenean, «britainiar» hitza desagertu egin zen, eta British Commonwealth moldea utzirik Commonwealth of Nations izendapena nagusitu zen, egoera berria islatzeko.[7] Birmania (orain Myanmar, independentea 1948az geroztik) eta Aden (1967an Hegoaldeko Yemenen integratua) dira gerran britainiar koloniak izanik, independentziaren ondoren Commonwealthera elkartu ez ziren estatu bakarrak. Britainiar protektoratu eta Nazioen Ligaren mandatu izandakoetatik, inoiz Commonwealtheko kide izatera iritsi ez zirenen artean daude Egipto (independentea 1922an), Irak (1932), Transjordania (1946), Palestinako Britainiar Mandatua (horren zati bat Israelgo estatu bihurtu zen 1948an), Sudan (1956), Somalilandia Britainiarra (Somaliaren parte bihurtu zena 1960an, nahiz eta 1991n independentzia aldarrikatu zuen Somalilandia gisa eta Commonwealthen behatzaile izatea eskatu), Kuwait (1961), Bahrain (1971), Qatar (1971) eta Arabiar Emirerri Batuak (1971).
Bigarren Mundu Gerraren ondoren, Britainiar Inperioa apurka-apurka desegin zen; horren ondorioz, 14 Itsasoaz haraindiko britainiar lurralde gelditu ziren, gaur egun oraindik Erresuma Batuaren esku daudenak. 1949ko apirilean, Londresko Adierazpenean, «britainiar» hitza desagertu egin zen, eta British Commonwealth moldea utzirik Commonwealth of Nations izendapena nagusitu zen, egoera berria islatzeko.[8] Birmania (orain Myanmar, independentea 1948az geroztik) eta Aden (1967an Hegoaldeko Yemenen integratua) dira gerran britainiar koloniak izanik, independentziaren ondoren Commonwealthera elkartu ez ziren estatu bakarrak. Britainiar protektoratu eta Nazioen Ligaren mandatu izandakoetatik, inoiz Commonwealtheko kide izatera iritsi ez zirenen artean daude Egipto (independentea 1922an), Irak (1932), Transjordania (1946), Palestinako Britainiar Mandatua (horren zati bat Israelgo estatu bihurtu zen 1948an), Sudan (1956), Somalilandia Britainiarra (Somaliaren parte bihurtu zena 1960an, nahiz eta 1991n independentzia aldarrikatu zuen Somalilandia gisa eta Commonwealthen behatzaile izatea eskatu), Kuwait (1961), Bahrain (1971), Qatar (1971) eta Arabiar Emirerri Batuak (1971).
Britainiar monarka estatuburu gisa izatea aurreikusten ez zuten konstituzioa izanik, Commonwealtheko kide izaten jarraitu nahi zuten herrialdeen kasua 1948an jarri zen agerian, Irlandako parlamentuak lege bat onartu zuenean, estatu buruaren botere guztiak Irlandako presidenteari esleitu zizkionean, Britainia Handiko koroaren kaltetan,[9] eta, beraz,Commonwealtheko kide izateari utzi zion, britainiar monarka estatuburu gisa onartzea nahitaezko baldintza baitzen. Erresuma Batuko Legebiltzarrak Ireland Act legea onartu zuen 1949an. Irlandako Errepublikako herritarrei Commonwealtheko herritarren antzeko estatusa eskaintzen ziena.[10]
Arazoa 1949ko apirilean aztertu zen, Commonwealtheko lehen ministroen bilera batean, Londresen. Bilera horren ondorioz, apirilaren 28ko Londresko adierazpena aldarrikatu zen: India errepublika bat bihurtzen zenean, hurrengo urteko urtarrilean (1950), monarka britainiarra onartuko zuen «kide diren nazio independenteen elkarte librearen ikur gisa eta, beraz, Commonwealtheko buru gisa». Commonwealtheko beste herrialdeek, berriz, onartzen zuten India erakundeko kide izatea. Pakistanek behin eta berriz galdegin zuenez, Indiako kasua ez zen salbuespentzat hartu, eta onartu zen, egoera beran, beste estatuek Indiako tratu bera jasoko zutela.[11]
1949ko Londresko adierazpena Commonwealth modernoaren abiapuntutzat hartzen da maiz. Indiako aurrekariari jarraituz, beste nazio batzuk errepublika edo monarkia konstituzional bihurtu ziren beren monarkekin, eta herrialde gutxi batzuek, berriz, Erresuma Batuko monarka bera zuten. Commonwealthen erresuma diren kide bakoitzaren erregea, pertsona bera izan arren, pertsona juridiko desberdintzat hartzen da erresuma bakoitzerako.
Commonwealth jaio zenean, 1926ko azaroaren 19an, sei kide zituen: Inperio Britainiar Inperioa, Hegoafrika, Australia, Kanada, Irlanda eta Ternua.
Elizabeth II. tronura heldu zenean, 1952an, bederatzi kidek osatzen zuten Commonwealth: Erresuma Batua, Kanada, Australia, Zeelanda Berria, Irlanda, Hegoafrika, Pakistan, India eta Sri Lanka.
Gaur egungo 56 estatu kideek (2024) 30.282.502 km2 hartzen dituzte bost kontinenteetan. Gaur egun, 2.558.903.391 biztanle ditu, hau da, gizateriaren heren bat, gutxi gorabehera.
Hiru estatuk biztanleriaren % 80 ordezkatzen dute: India, Bangladesh eta Pakistan, eta kontinente ordezkatuena Afrika da, 21 herrialde kide baititu.[12]
Mozambike sartu zelarik Commonwealthen 1995ean, nazioarteko esparru diplomatikoetan eztabaida piztu zuen, Afrikako portugaldar kolonia ohiak ez baitzuen loturarik britainiar erkidegoarekin, eta maniobra neoinperialismo kultural eta ekonomikotzat hartu zuten behatzaile askok, pobreziaren atzaparretan dagoen eskualde batean. Erakundeko idazkaritza nagusiak justifikatu egin zuen, argudiatuz Mozambike lankide izan zuela zuela Commonwealthek, arrazismoaren aurka zabalik duen borrokan Afrika osoan, eta bereziki Hegoafrikan eta Zimbabwen.[13] Antzeko egoerak saihesteko, Edinburgon 1997an egindako gailurretik aurrera, erakundeak mugatu egin zuen antolakundeko kide izatea soilik Commonwealtheko estu kideekin lotura konstituzionalen bat duten estatuetara, betiere haren arauak eta hitzarmenak errespetatzeko konpromisoa hartzen badute.[14][15]
Egun, Commonwealthek ez du barne konstituziorik, baina kideek Commonwealthen Printzipioen Deklarazioa borondatez betetzeko konpromisoa hartzen dute, 1971n Singapurren sinatu eta hogei urte geroago Harareko adierazpenean berretsitakoaren arabera. Oro har, demokraziaren eta gobernu onaren garrantzia aitortzen du adierazpenak, giza eskubideen errespetua, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, legeen gailentasuna eta garapen sozioekonomiko iraunkorra. Erakundearen finantzaketa dela delako gobernuetatik dator, estatu kideen barne produktu gordinaren eta biztanleren arabera kalkulatutako kuota baten bitartez.[16]
Commonwealthen helburuak 1971n adierazi ziren lehenengoz Singapurreko adierazpenean. Adierazpen horrek mankomunitatea konprometitzen zuen munduko bakearekin, ordezkaritzako demokrazia sustatzearekin, norbanakoaren askatasunarekin, berdintasunaren aldeko eta arrazismoaren aurkako borrokarekin, eta pobreziaren, ezjakintasunaren eta gaixotasunaren aurkako borrokarekin, eta merkataritza askatasunarekin.[17] Helburu horiei gehitu zitzaizkion, alde batetik, Lusakako adierazpenean genero bereizkeriaren aurkako jarrera, 1979an; eta, bestetik, Langkawiko adierazpenean ingurumen jasangarritasuna, 1989an.[18][19] Helburu horiek guztiak indartu egin ziren Harareko adierazpenean, 1991n.[20]
Commonwealthen lehentasunezko helburuak dira demokrazia eta garapena sustatzea, 2003an Aso Rocken (Nigeria) onartutako adierazpenean aitortzen den bezala. Aurreko adierazpenetan oinarrituta, erreferentzia terminoak argitu zituen, eta ezarri zuen: «konprometituta gaude demokraziarekin, gobernazio onarekin, giza eskubideekin, genero berdintasunarekin eta globalizazioaren onuren banaketa bidezkoagoarekin».[21]
Commonwealthen webguneak (2024) bere lan arloak honela zerrendatzen ditu: Demokrazia, gobernua eta legea; Ingurumena eta aldaketa klimatikoa; Estatu txikiak; Gizartea eta gazteria; Merkataritza eta ekonomia.[22]
Commonwealth nazioarteko foro bat da, non ekonomia oso garatu batzuek ―hala nola Erresuma Batua, Australia, Kanada, Singapur eta Zeelanda Berria―, eta munduko herrialde pobreenetako batzuek adostasunez hartutako erabakiak lortu nahi baitzituzten. Helburu hori lortzea zaila izan da batzuetan; esate baterako, Rhodesiari buruzko desadostasunak 1960aren amaieran eta 1970ean, edo Hegoafrikako apartheidari buruzkoak 1980an, Erresuma Batuaren eta Afrikako kideen arteko harremanak hoztu baitziren.
Commonwealtheko gobernuek borondatez egiten dituzten ekarpenekin eratutako funts bereizi baten bidez, 15 eta 29 urte bitarteko gazteentzako garapen programa bat dago, Commonwealth Youth Programme, idazkaritzaren atal gisa funtzionatzen duena, eta bulegoak dituena Gulun (Uganda), Lusakan (Zambia), Chandigarhen (India), Georgetownen (Guyana) eta Honiaran (Salomon Uharteak).
Londresko adierazpenaren arabera, Elizabeth II. erregina zen Commonwealtheko burua.[11] Hala ere, haren ondorengoa ez zen automatikoki izango antolakuntzaren buru. Kargua sinbolikoa denez, eta kide independenteen elkarte librea adierazten duenez, Charles III.a da buru.[23] Bestalde, Commonwealtheko 15 kidek britainiar erregea onartzen dute estatuburu gisa, eta herrialde horiei «Commonwealtheko Erresuma» deitzen zaie (Commonwealth realms). Gainerako kideen artean gehienak, 36, errepublikak dira, eta 5ek dituzte dinastia desberdineko monarkak (Brunei, Eswatini, Lesotho, Malaysia eta Tonga).
Commonwealtheko gobernuburuen bilera (Commonwealth Heads of Government Meeting edo CHOGM) konferentzia inperial eta kolonialen oinordekoa da, eta gaur egun Commonwealtheko erabaki organo nagusia da. Bi urtetik behin antolatzen da, eta kide diren herrialdeetako gobernuburuak (lehen ministroa edo presidentea) biltzen ditu.[24]
Estatu kideetako Justiziako, Ogasuneko edo Osasuneko ministroen artean ere aldizkako bilerak egiten dira.
Kidetza galdutako herrialdeek ezin dute parte hartu bileretan.[25]
Gobernuburuen bilera bilera hartzen duen herrialdeko gobernuburua «Commonwealtheko jarduneko presidentea» da (Commonwealth Chairperson-in-Office), eta titulu hori gordetzen du hurrengo bilera egin arte.[26]
Commonwealtheko Idazkaritza, 1965ean sortua, organo iraunkor nagusia da, eta estatu kideetako gobernuen arteko kontsultak eta lankidetza errazteaz arduratzen da. Idazkaritzak Commonwealth ordezkatzen du Nazio Batuen Batzar Nagusian, behatzaile gisa. Commonwealtheko gailurrak, ministroen bilerak, kontsulta bilerak eta eztabaida teknikoak antolatzeaz gain, politikak garatzen laguntzen die herrialde kideei. Halaber, laguntza teknikoa ematen die gobernuei garapen sozialaren eta ekonomikoaren arloan, eta Commonwealth en balioen alde.
Commonwealtheko idazkari nagusiak zuzentzen du idazkaritza, Commonwealtheko gobernuburuek lau urterako aukeratua; behin bakarrik berritu daiteke kargua.
Historian erro partekatuak dituztenez, Commonwealtheko estatu kideek ez dituzte «atzerritartzat» hartzen beste estatu kideen herritarrak.[27][28][29] Hala, haien artean, estatu kideek ez dituzte enbaxadoreak trukatzen, goi komisarioak baizik. Beren gobernuaren ordezkaritzat hartzen dira, eta ez estatuburuaren ordezkaritzat.
Beren herrialdea ordezkatuta ez duten hirugarren herrialdeetan, Commonwealtheko herritarrek tokiko enbaxada britainiarraren laguntza kontsularrera jo dezakete.[30]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.