From Wikipedia, the free encyclopedia
Ternua[1] (ingelesez: Newfoundland; frantsesez: Terre-Neuve; irlanderaz: Talamh an Éisc; mikmakeraz Taqamkuk) Kanadako ekialdean dagoen uhartea da, Ipar Ozeano Atlantikoan eta Ternua eta Labrador izeneko probintzian kokatutakoa. 108.860 km2-ko azalera dauka eta 477.787 biztanle zituen 2016an. Hiri nagusia St. John's da.
Ternua | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | The Cabox (en) |
Garaiera | 814 m |
Mota | uharte |
Azalera | 108.860 km² |
Geografia | |
Koordenatuak | 48°33′59″N 55°46′38″W |
UTC ordua | UTC-03:30 eta America/St_Johns (en) |
Estatu burujabe | Kanada |
Probintzia | Ternua eta Labrador |
Ur-gorputza | San Laurendi golkoa |
Uhartea, Ipar Amerikako Appalache mendien ipar-ekialdeko luzapena dena, mendebaletik ekialdera makurtutako goi-ordoki bat da, antzina glaziarrek ebakitako ibarrak dituena; ipar-mendebalean Long Range mendiak ditu (800 m), San Jorge eta Badia Zuria bitarteko sakonune estu batek goi-ordokitik bereizten duena; kosta badiek, fiordoek eta penintsulek hautsia da, uharte txiki askorekin. Klima hotz hezea du (800-1.500 mm euri). Labradorko itsaslaster hotzak udaberria atzeratzen du, eta horrenbestez, udak laburrak eta hotz samarrak dira Ternuan, eta neguak, berriz, luzeak, hotzak, haizetsuak eta elurtsuak. Sorrera glaziar izandako aintzirak dira. Landarediari dagokionez, tundra da nagusi; baina iparraldeko eta mendebaleko itsasertzetik hurbil izeiak, urkiak eta astigarrak dira. Labradorko penintsulako ipar-ekialdeak Kanadako llur-krosko handiaren ekialdea hartzen du; kosta garaia eta fiordoek hautsia da, uharte txiki eta itsas hautsi askorekin. Iparraldean Torngat Mendiak ditu (1.800 m) eta, erdigunetzat, Goose badia, Melville aintziraren ertzean. Uhartearen eta penintsularen artean Belle Isleko itsasartea da.
Ternuako ekonomia arrantzan eta arrantzatik eratorritako industrian oinarritzen da gehienbat. Gehien harrapatzen diren arrainak bakailaoa eta, ondoren, sardinzarra, izokina, abakandoa, baleta eta itsas otsoa dira. Garrantzi handikoa dira halaber basoaren ustiapena eta horretatik eratorritako zurgintza eta papergintza, eta baita, mea baliabideen ustiapena ere: burdina, zinka, kobrea, amiantoa. Artzaintzak eta nekazaritzak hirugarren postua hartzen dute ekonomian.
Euskal Herriko baleazaleak Ternua eta Quebec aldean ibili ziren baleak harrapatzen, bereziki XVI. eta XVII. mendeetan.
Ordutik, hango toponimian presentzia horren lekuko gordetzen dira gaur egun ere, hala nola: Nouvelle Biscaye, Île aux Basques, Port aux Basques, Portutxoa (Port au Choix), Baye Ederra (Bonne Baye), Aingura Txar (Ingunachoix), Barratxoa, Antton Portu, Opor Portu, Portu Txarra, Balea Handia, Amuitz, Miarritz edo Placentia.
Hona hemen uhartearen udalerri populatuenak, 2006ko erroldaren arabera:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.