Labrador penintsula
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Labrador penintsula[1] Kanadako ipar-ekialdeko penintsula handia da. Quebec eta Labrador lurraldeen iparraldean dago. Guztira, 1.400.000 km2-ko azalera du eta 2006ko erroldaren arabera, 150.000 biztanle.
Labrador-Ungava izenaz ere ezagutzen da Labrador penintsula eta Quebeceko probintziaren ipar eta ipar-ekialdea (Quebec Berria) eta Ternuako probintziaren barnealdea (Newfoundland) hartzen ditu. Administrazioaren aldetik, Kanadako ekialdeko muturreko lurraldea da, Quebec eta Newfoundland edo Ternuako lurraldeen artean banatua.
Mugakideok ditu: mendebaldean, Hudsoneko badia; iparraldean, Hudson itsasartea eta Ungavako badia; ekialdean, Labrador itsasoa (eta Ozeano Atlantikoa); eta hego-ekialdean, Ternuako uhartea, San Laurendi golkoa eta Eastmain ibaia.
Penintsula Ternua eta Labradorreko Labrador eskualdeak eta Quebeceko Saguenay-Lac-Saint-Jean, Côte-Nord eta Nord-du-Québec eskualdeez osatuta dago.
Schefferville (Quebec), Labrador City eta Wabush (Newfounland) dira hiri nagusiak.
300-700 m garai diren ordokiak dira Labradorreko lurralde gehienean, eta glaziar, aintzira eta ibai asko dago. Mendilerro bat da zabaldiaren iparraldean (Torngat, 1.675 m.).
Klima oso hotza da, eta neguan erraz iristen da -45 °C-ra (urteko batez besteko tenperatura -4,4 °C-koa da).
Labrador penintsulako itsasertzetan eskimalak bizi dira eta barnealdean, talde algonkindar gutxi batzuk. 37.000 europar bizi da gaur egun, meatzeetako lanean gehienak.
Meatze handiak dira (burdina, nikela, amiantoa, kobrea, urrea eta uranioa): arrantzarekin batera, bertako ekonomia jarduera nagusiak dira.
Joan Caboto, Ingalaterrako koroaren zerbitzuan ziharduen italiar itsasgizona, Labrador penintsulan ibili zen XV. mendearen bukaeran eta haren hegoaldeko itsasertzetan jardun zuten arrantzale euskaldunek, bretoiek eta bestek XVI. mendearen hasieratik aurrera.
XVI. mendean Frantziako koroa nagusitu zen penintsulan.
Utrechteko Itunaren ondoren (1715), guztiz murriztu ziren arrantzale euskaldunen bidaiak Ternuara eta Labradorrera, eta ingelesen mende geratu zen Labrador osoa 1763. urtean. Kanadako lurraldea izan zen 1774an.
1890. urtean burdin hobi itzelak aurkitu ziren, baina 1950. urtea arte ez zen ustiakuntza hasi, teknika arazo handiengatik.
1927an zehaztu zen Labradorren, Quebecen eta Ternuaren arteko muga.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.