Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea (ingelesez: British Indian Ocean Territory edo laburtuta BIOT) Indiako ozeanoan dagoen Erresuma Batuaren itsasoaz haraindiko lurraldea da. Txagos uhartediak osatzen du, Afrika eta Indonesiaren arteko erdibidean dagoena. Lurraldea sei atoloik osatzen dute, handiena eta hiriburua Diego García izanik.
Indiako Ozeanoko Britainiar Lurraldea | |||
---|---|---|---|
British Indian Ocean Territory | |||
Ereserkia: God Save the King | |||
Goiburua: In tutela nostra Limuria (Limuria gure esku dago) | |||
| |||
British Indian Ocean Territory in United Kingdom.svg | |||
Geografia | |||
Hiriburua | Diego García | ||
Azalera | 60 | ||
Punturik sakonena | Indiako ozeanoa | ||
Kontinentea | Afrika | ||
Administrazioa | |||
Gobernu-sistema | Monarkia konstituzionala | ||
Erregea | Karlos III.a | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 3.000 | ||
Dentsitatea | 50 bizt/km² | ||
Hizkuntza ofizialak | ikusi
| ||
Erabilitako hizkuntzak | ikusi
| ||
Moneta | Estatubatuar dolar ($) libera esterlina (£) | ||
Bestelako informazioa | |||
Aurrezenbakia | +246 | ||
ISO 3166-1 alpha-2 | IO | ||
ISO 3166-1 alpha-3 | IOT | ||
Ordu eremua | ikusi
| ||
Internet domeinua | .io |
Diego Garcia atoloia, Erresuma Batuak eta Ameriketako Estatu Batuek partekatzen duten base militarra dago. Guztira 4.000 biztanle daude lurralde osoan, denak militarrak. Izan ere, 1961etik 1973ra bitartean, bertako herritar guzti-guztiak kanporatuz joan ziren.[1]
2000. urtean, ordea, Londresko auzitegi nagusiek uharteak jatorrizko herritarrei itzultzeko agindu zuten. Agindua ez zen bete, Estatu Batuentzat eta Erresuma Batuarentzat interes estrategiko handiegia baitu lurralde hark; handik eraso zieten Estatu Batuek Iraki 1991n, Afganistani 2001ean, eta Iraki berriz ere 2003an. Helegiteen bitartez 2006. urte arte atzeratu zen afera. Orduan, berretsi egin zuten auzitegiek 2000. urteko erabakia. Betetzeke dago.[2][3]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.