Remove ads
Erresuma Batuko ereserki nazionala eta Commonwealth-eko monarkietako ereserki monarkikoa From Wikipedia, the free encyclopedia
God Save the Queen (euskaraz: «Jainkoak salba beza Erregina») egile ezezaguneko Erresuma Batuko abesti abertzalea da. Tradizioz, Erresuma Batuan eta haren kolonietan nazio ereserkitzat jo izan da, bai eta Britainiar errege-erreginen ereserkitzat ere. Monarka gizonezkoa bada, «God Save the King» abesten da (Jainkoak salba beza Erregea), antzinako moduan.
God Save the Queen | |
---|---|
Jatorria | |
Argitaratze-data | 1745 |
Izenburua | God Save the King, God Save the Queen, God Save the King, God Save the Queen eta God Save the King |
Jatorrizko herrialdea | Britainia Handiko Erresuma |
Ezaugarriak | |
Genero artistikoa | musika klasikoa |
Hizkuntza | ingelesa |
Tonoa | Sol maior |
Egile-eskubideak | jabetza publiko eta jabetza publiko |
Hitzak | Henry Carey |
Bestelako lanak | |
Musikagilea | ezezaguna Henry Carey |
Abestia ez da inoiz Erresuma Batuko ereserki ofiziala izan, legez ez baita inoiz hala xedatu. Oro har, ahapaldi bakoitza behin abesten da, noizbehinka bitan. Commonwealtheko zenbait estatutan nazio ereserki ofiziala da eta beste batzuetan, ez.
KORUA Frantsesez (Quebecen)Dieu protège la reine Euskarazko itzulpenaJainkoak salba beza Erregina graziotsua, Oh, Jauna, gure Jainkoa, zatoz Zure oparirik onenak |
Ignacio Gasca Poch musikari donostiarrak Dios Salve al Lendakari ereserki sarkastikoa idatzi zuen 1980ko hamarkadan, Derribos Arias bere taldeak argitaratu zuena 1982an.
1991. urtean kantu horren euskarazko bertsioa egin zuen Negu Gorriak taldeak: Jainkoak gorde beza lehendakaria.
God Save the Queen (MP3 artxiboa)
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.