From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal antzerkigintza, euskal antzertia edo euskal teatroa Euskal Herrian literatura arlo horretan egiten den jarduera da, eta, euskaraz, hizkuntza horretan egiten dena bakarrik eman dezake aditzera. Euskal antzerkigintzak fase historiko desberdinak izan ditu, pastoralen manikeismo tradizionaletik hasi eta nazioarteko ikus-entzunezkoen eragin zuzena duten joeretaraino.
1494. urteko estreinako aipamenetik, Europa osoan bezala, euskal antzerkigintza Kristautasunari estu lotuta ibili zen, eta bereziki landu ziren Eguberriaren eta Aste Santuaren gaiak. Euskal antzerkigintza XVIII. mendean hasi zen kristau mundutik aldentzen; Ilustrazio garaia zen, eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak eta elkarte haren sortzaile Frantzisko Xabier Munibek bultzada handia eman zioten euskal antzerkigintzari. Hala ere, XIX. mende arte, ez zen osatuko aldentze hori.
1915ean, antzerkigintza berpiztuko zuen Euskal Iztundea jaio zen Donostian. Antzerki eskola baten modukoa zen Euskal Iztundea, baina hori baino gehiago ere izan zen: antzerkiaren inguruan zebilen jendearen bilgunea, baita obrak sortzekoa, entseguak egitekoa... ere. Iztundea zuzentzeko katedra lortzen lehena Toribio Altzaga izan zen; hainbat motatako testuez gain, batez ere antzerki lanak idatzi zituen (osorik euskaraz idatzitako lehena, Aterako gera (1888)). Euskal Iztundeak sustatutako lanak Donostia eta Gipuzkoa osora hedatu ziren, baita Bizkaira ere gero, Resurrecion Maria Azkueren eskutik.
Katalina Eleizegi «euskal antzerki modernoaren ama»-tzat hartu izan da.[2] 1916an estreinatu zuen Garbiñe antzezlana. Ongi ezagutzen zuen Euskal Herria; bazter askotan ibilia zen, eta kultura handiko emakumea zen.[3]
1936ko gerra osteko urteetan, frankistek Euskal Iztundea itxiarazi zuten, eta Altzaga Ondarretan kartzelan sartu.[4]
XX. mendean, Francisco Francoren diktadurak euskal kulturari ezarritako errepresioak etenaldi larria ekarri zuen. Frankismoa bukatu aurretik, ordea, Euskal Herrian kultura mugimendu bizi eta indartsua sortu zen antzerki talde amateurren inguruan. Gabriel Aresti izan zen, 1960ko hamarkadan, euskal antzerkiaren berritzaile, gazteen antzerki taldeekin eta antzezleekin zuzeneko harremana zuela. Boterearen arbitrariotasunari eta Euskal Herriko moral tradizionalari aurka eginez, tradizioaren eta abangoardismoaren arteko sintesia egin zuen; herri antzerki iraultzailea egin zuela esan izan da. Xabier Letek dioenez,[5] Arestiren Beste mundukoak eta zoro bat antzezlanarekin hasi zen euskal antzerkigintza berria.
Gaur egun, euskarazko literatura-generoetarik atzenduena dugu antzerkia.
Donostia Antzerki Sarian parte hartu duten antzezlanak urtero estreinatzen den euskarazko eskaintzaren erreferentzia fidagarria izaten da: 2021eko antzezlanak, 2020ko antzezlanak, 2019ko antzezlanak, 2018ko antzezlanak, 2017ko antzezlanak, 2016ko antzezlanak.
Aktore ezagunen artean, antzerkiaren arloan honako hauek aipatzekoak ditugu, besteak beste: Ramon Agirre, Ainhoa Aierbe, Anjel Alkain, Nagore Aranburu, Loli Astoreka, Klara Badiola, Juan José Ballesta, Ramon Barea, Olatz Beobide, Sara Cozar, Kike Diaz de Rada, Karra Elejalde, Antton Etxeberria, Isidoro Fernandez, Manex Fuchs, Ximun Fuchs, Ane Gabarain, Mireia Gabilondo, Aitziber Garmendia, Mikel Garmendia, Miren Gojenola, Asier Hormaza, Iñake Irastorza, Miren Ibarguren, Elena Irureta, Mikel Laskurain, Niko Lizeaga, Ander Lipus, Garbi Losada, Koldo Losada, Álvaro de Luna, Aitor Mazo, Mikel Martinez, Gorka Otxoa, Martxelo Rubio, Paco Sagarzazu, Jose Ramon Soroiz, Patxo Telleria, Oscar Terol, Carlos Sobera, Kandido Uranga...
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.