From Wikipedia, the free encyclopedia
Tanttaka Teatroa antzerki-talde gipuzkoarra da, 1983an sortua.
Tanttaka Teatroa | |
---|---|
Datuak | |
Mota | antzerki konpainia |
Historia | |
Sorrera | 1983 |
Sortu zenetik 2000. urtera arte hemeretzi produkzio taularatu zituzten, estilo arras desberdinekoak guztiak ere. Besteak beste, Agur Eire Agur, Flaminio, Adagio Violentísimo, Como Hansel y Gretel eta Todas culpables muntaiak taularatu dituzte. Arrakasta handia izan duten proiektuak jarri ditu abian talde honek, hala nola 1996an estreinatu eta 2000. urtean 600.000 ikusle baino gehiago izan ondoren Max saria lortu zuen El Florido pensil lana. Andrés Sopeñaren liburua oinarri du antzezlan horrek, eta frankismoaren garaiko eskola eta ohiturak taularatzen dira euskaraz eta gaztelaniazko bertsio bikoitzean, Fernando Bernués eta Mireia Gabilondoren zuzendaritzapean. Ikusle gehien erakarri dituen Euskal Herriko antzezlana izan da.
Tanttaka Teatroak bospasei lan zeuzkan ikusgai aldi berean 2000. urtean, eta haietan ziharduten lanean hainbat eta hainbat lehen mailako euskal aktore: Jose Ramon Soroiz, Mikel Garmendia (Donostia, 2005ean hila), Kike Diaz de Rada, Isidoro Fernández, Ramon Agirre, Paco Sagarzazu, Joseba Apaolaza, Patxi Barko, Niko Lizeaga, Teresa Calo, Idoia Sagarzazu, Aizpea Goenaga, besteak beste. Muntaia horien artean aipa daitezke Todo Shakespeare (o casi), lan estatubatuar baten egokitzapena, Patxi Barkok eta Carlos Zabalak egina; Jugando con papá-Aitarekin jolasean, Pep Antón Gómezek zuzendua; 1998an estreinatutako Dakota, Josep Maria Mestresek zuzendua, edota konpainiaren beste hainbat lan bezala Fernando Bernuesek zuzendutako Chiquilladas-Umekeriak. 2000. urtean El pianista del océano-Ozeanoko pianista lana estreinatu zuten, Alessando Barico idazle italiarrak antzerkirako idatziriko aurreneko obra. Fernando Bernuesen zuzendaritzapean eta Iñaki Salvadorren musikaz, Jose Ramon Soroizek eta Kike Diaz de Radak zuten obra horretan paper nagusia, euskarazko bertsioan batak eta gaztelerazkoan besteak.
2008an, Hnuy illa... ikuskizuna sortu zuen Kukai dantza konpainiarekin, antzerkia eta dantza uztartuz, Joseba Sarrionandiaren poemetan oinarriturik.[1]
Gaur egun 16 antzezlan dituzte Antzokietan.
2024an antzezlan hauek eskaintzen zituzten:[4] Emakume Baten Borroka eta Metamorfosia[5], Mundua pitzatuta dago baina hantxe gabiltza oinez, Esnearen Kolorekoa, Semea pixka bat motelago dabil soilik, Sexberdinak,[6] Ameriketako Bidaia, Iparragirre, Utzi zure mezua seinalearen ondoren, Uda Gaueko Ametsa.
Urtea | Saria | Antzezlana | Ekoizlea | idazlea | Zuzendaria | Aktoreak |
---|---|---|---|---|---|---|
2024[7] | Donostia Antzerki Saria | Sexberdinak[6] | Tanttaka | Kepa Errasti, | Mireia Gabilondo | Aitziber Garmendia, |
2008 | Donostia Antzerki Saria | Emakumeak izarapean[3] | Tanttaka | Mireia Gabilondo eta Lurdes Bañuelos | Mireia Gabilondo | Pilar Rodriguez, Teresa Calo, Sara Cozar, Beatriz Martinez de Antoñana, Aitziber Garmendia, eta Asier Hernandez |
2004 | Donostia Antzerki Saria | 1937[2] | Tanttaka - Kukai | Mireia Gabilondo | ||
2001 | Donostia Antzerki Saria | Ozeanoko pianista | Tanttaka |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.