gipuzkoar aktorea, dramagilea eta gidoigilea From Wikipedia, the free encyclopedia
Teresa Calo Fontan (Donostia, 1955eko apirilaren 24a - )[1] gipuzkoar aktorea dramagilea eta gidoigilea da. Euskara, galiziera, gaztelania eta ingelesa menperatzen ditu.[2]
Teresa Calo | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1955eko apirilaren 24a (69 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, gidoilaria eta antzerkigilea |
Hemeretzi urte zituela hasi zen antzerkian Orain, eta, besteak beste, Mentiras, Entre líneas, Ay Manolo (Serantes saria), El día en que inventé tu nombre (Ciudad de San Sebastián saria), El hombre que sobremurió a una mudanza, Marketing (Teatro Pequeño Luis Soto Barahona saria) Gidoilari gisa lan egin du Jaun ta Jabe, Maité, Goenkale eta beste hainbat serietarako. "La luz con el tiempo dentro" filma zinemako gidoilari gisa egiten duen lanaren erakusgarri da. Hogeita bost urte eman ditu aktoreak prestatzen, eta UTBren (Arte Eszenikoen Lantegia) sortzailea da.[3]
Teresa Calo Donostian jaio zen 1955eko apirilaren 24an. Emigratzaile galiziarren alaba da.[4] Ingeles filologia ikasi zuen. Zineman eta telebistan lan egin du, eta izatez, antzerkiko emakumea da. 1975ean hasi zen. Columnista eta interpretazio-irakaslea, antzerki-testu batzuen egilea da eta UTBren sortzailea (Donostiako Arte Eszenikoen Lantegia).[1]
1975ean hasi zen antzerkian. Pere Planella, Carles Alfaro eta Fernando Bernués zuzendarientzat lan egin du, besteak beste. “Nasdrovia Chéjov” lanarekin, Haroko Garnacha Zinemaldian aktore onenaren saria jaso zuen. Antzerkigile gisa, lau emanaldi estreinatu ditu bakarka. Horietako bat, “Ay, Manolo”, 2003ko Serantes Saria; beste lan bat “El día que inventé tu nombre”, Donostia Hiria Gaztelaniazko Antzerki Saria lortu zuen 2005ean.[5]
Zineman, “Cita con Alberto” film laburrean egindako lana nabarmentzen da. Goyarako izendatu zuten, eta Teresak bi sari jaso zituen interpretaziorik onenari dagokionez, Elxeren eta Alfax del Pi-ren nazioarteko jaialdietan. Telebistan, Teresa Calok hainbat telesailetan parte hartu du aktore (“Hospital Central”) eta gidoilari gisa.[5]
Antzerki-irakaslea, UTBren sortzailea, hogeita bost urtetik gora daramatza aktore eta profesionalak prestatzen, eta horixe eskaini zion Calok Demos la vuelta al día bekari.[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.