2024ra arte antzerkirako 9 testu idatzita zituen eta 46 obratan parte hartu zuen, aktore 21etan eta 8tan zuzendari.[2]
Biografia
Txikitatik Indautxuko Santiago Apostol ikastetxeko ikaslea zenetik joera eta erraztasuna zuen sketchak montatzeko, irakasleek horrelakorik eskatzen zutenean.
Deustuko Unibertsitatean lizentziatu zen Pedagogian baita Euskal Filologian ere Euskal Herriko Unibertsitatean. 1980ko hamarraldiko erdialdera hasi zen antzerkiko eta telebistako aktore lanak egiten. 20 urterekin gurasoen familiatik atera zenean pisukide zuen Imanol Agirrerekin hurbildu zen behin Maskarada taldeko entsaioak ikustera, gustatu zitzaion eta taldean geratu zen zazpi bat urtez. Antzerkiko debuta Bilboko Campos Antzerkian egin zuen Dario Foren obra bateko elizmutil ("monaguillo") papera egiten; kasualitatez 8 urte zituela eliz-mutilarena ere egin zuen El Caserio zartzuelan bere aitak eskatuta.[3] Maskarada konpainia hura frankismo ondorengo lehenengoa izan zen euskarazko antzerkia sortzen. Lehenengo lanak moldaketak ziren edo taldeka landutakoak inprobisazioa baliatuta.
Maskarada utzita Aitor Mazorekin lan batzuk idatzi zituen.
Tentazioa ekoiztetxearekin lan egiten du gidoilari gisa. 2009an egin zuen bere lehen filma zinema zuzendari gisa (Hodeiak pintatzeko makina). Tartean Teatroa konpainia sortu zuen Jokin Oregirekin Bilbon eta Mikel Martinezekin batera lan egiten dute hainbatetan.[4][5] Horretan lantzen duten umore motan beti jolasten da hitzekin eta hizkuntzarekin, gehienetan euskararekin eta euskaldunberriaren zailtasun eta pasadizuekin.[3]
«
Telleriak kapazitatea dauka hizkera ustez zailena erraza eta ulegarria egiteko. Jokalaria izateaz gain, filologoa ere badelako agian Edo hitzaren artisau bat, besterik gabe?
2016: Bilboko Aste Nagusiko pregoilaria[11][12][13][14] Pregoia oso original eta umoretsua izan zen. Euskaraz eta erdaraz, bietan, posible diren hainbat hitz erabili zituen, hasieran erdarazko esaldi batean eta ondoren euskarazko beste batean. Esaldi biak umorez lotzen gainera. adibidez honela hasi zen:[15][16]
Bilbotarrak, Bilbainos y Bilbainas, hola a todos, hola!Zuek hor gustora zarete, eta neu ere banago hola.
Estoy emocionado no lo puedo negar.Oraintxe bertan egingo nuke negar....