Aktorea From Wikipedia, the free encyclopedia
Miren Arrieta Altolagirre (Donostia, Gipuzkoa, 1998ko martxoaren 17a) euskal aktore, dantzari eta abeslaria da, batez ere Goǃazen telesailaren 3 denboralditan egindako lanagatik ezaguna, Ane Miranda pertsonaiaren paperean. Madrilen interpretazioa ikasi du.
Miren Arrieta | |
---|---|
(2020) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Miren Arrieta Altolagirre |
Jaiotza | Donostia, 1998ko martxoaren 17a (26 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | aktorea, abeslaria eta dantzaria |
Lan nabarmenak | |
Musika instrumentua | ahotsa |
Donostiako Alde Zaharrekoa da, Orixe ikastolan ikasitakoa, eta Nevadako Douglass High School-en ere ikasi zuen. 6 urte zituela euskal dantzetan hasi zen, eta gerora beste hainbat estilotan ere aritu da; hala nola ballet, jazz, funk, hip hop, garaikidea eta urbanoa. Dantzatzea oso gustuko du, eta gitarra jotzen ere badaki.[1][2]
Bere lehen aktore lana ETB 1-eko Goǃazen telesailean eskuratu zuen, casting-era aurkeztu ondoren. Ane Miranda pertsonaiaren papera egin du hiru denboralditan zehar. 2019ko otsailaren 15ean esan zion agur telesailari, bere Instagram kontuan argitaratutako mezu baten bidez, telesaileko beste protagonista askorekin batera.[3]
Euskal Telebistako beste zenbait saiotan ere parte hartu du, besteak beste Bagoǃaz, DantzanGoǃ eta gabon zahar gaueko gala berezietan. 2017an Tarde para el recreo film laburrean parte hartu zuen, eta zinean lehen papera 2018ko Soinujolearen semea filmean izan zuen.
Unibertsitate-ikasketak hasi zituenetik Madrilen bizi da ikasturtean zehar, interpretazioa ikasi du bertako Central de Cine-n eta Estudio Corazza para el Actor-en, eta egun Juan Carlos Erregea Unibertsitatean Marketing-a ikasten zein Work In Progress interpretazio-eskolan formatzen dabil.[4]
Euskaraldian Donostiako hamaikakoa osatu zuen, ahobizi gisa. Honen harira euskara bere ama hizkuntza izateaz gain bere identitatearen zati garrantzitsu bat ere badela adierazi zuen, eta euskarazko ekoizpenak bultzatzeko beharra azpimarratu zuen, txikiek hizkuntzarekin duten lotura mantentzeko.[5]
2019an bere lehen papera gauzatu zuen antzerkian, Utzi zure mezua seinalearen ondoren izeneko antzezlanean. Tanttaka Teatroaren eskutik, antzezlana Arantza Portablesen eleberrian oinarrituriko obra Fernando Bernuesek zuzendua da, eta Miren Arrietarekin batera Mireia Gabilondo, Oihana Maritorena eta Leire Ruiz dira protagonistak.[6]
Pausoka eta ETBren Ihesaldia telesail laburreko protagonistetako bat izan zen, Mertxeren paperean.[7] Netflix plataformaren Las chicas del cable telesailaren bosgarren denboraldian parte hartu du.[8]
2020ko apirilean, koronabirusaren pandemiaren harira, Etxekoak telesailean lanean hasi zen. Horretaz gain Goǃazen telesailera itzuli zen Goǃazen etxean izeneko atal berezietan. 2020ko udan Etxekoak telesailaren bigarren denboraldian (Etxekoak Udan) parte hartu zuen. Bere azken lana Altsasu telesaila izan da.
Urtea | Izenburua | Papera | Oharrak |
---|---|---|---|
2017 | Tarde para el recreo | Film laburra | |
2019 | Soinujolearen semea | Teresa Gabirondo | Sekundarioa |
2020 | Ahizpa | Maren | Film laburra |
Urtea | Izenburua | Papera | Katea | Oharrak |
---|---|---|---|---|
2016-2020 | Goǃazen | Ane Miranda | ETB 1 | Pertsonaia nagusia (2016-2019, 36 atal)
Gonbidatua (2020, 5 atal)
|
2017-2019 | Bagoǃaz | Coach gonbidatua | ETB 1 | 6 atal |
2017 | Burubero fest | Gonbidatu berezia | ETB 1 | Atal 1 (2017/06/21) |
2017 2019-2020 |
Gure kasa | Ane Miranda / Gonbidatua Gonbidatua |
ETB 1 | 3 atal |
2018 | Goǃazen 2018 | Bere burua | ETB 1 | Gabon zahar gaueko saio berezia |
2018 | DantzanGoǃ | Coach | ETB 1 | 8 atal |
2019 | Goǃazen 2019 | Bere burua | ETB 1 | Gabon zahar gaueko saio berezia |
2019-2020 | Egunak egin du | Kolaboratzailea | ETB 1 | 2 atal |
2019 | Ihesaldia | Mertxe Rojas | ETB 1 | Telesail laburra (5 atal) |
2020 | Las chicas del cable | Martina | Netflix | 3 atal |
2020 | Etxekoak eta Etxekoak Udan |
Izaro | ETB 1 | 8 atal |
2020 | Udak dakarrena | Bere burua | ETB 1 | Gonbidatua (atal 1) |
2020 | Altsasu | Itxaso | ETB 1 | 4 atal |
2023 | El silencio | Netflix | Netflix | atal 1 |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.