Fernando Bernués eta Mireia Gabilondok zuzendutako antzezlana From Wikipedia, the free encyclopedia
El Florido Pensil euskaraz eta gaztelaniaz egokitutako antzezlana da, "Tanttaka Teatroa" taldeak 1996an estreinatutakoa eta oihartzun handia izan zuena hala Euskal Herrian nola Madrilen, Bartzelonan eta beste toki batzuetan ere.
El Florido Pensil | |
---|---|
Jatorria | |
Izenburua | El florido pensil |
Jatorrizko herrialdea | Espainia |
Ezaugarriak | |
Hizkuntza | gaztelania |
Antzezlana izen bereko liburu arrakastatsuan oinarrituta dago, "El Florido Pensil: memorias de la escuela nacional-católica" izenburukoa eta Andrés Sopeña idazleak 1994an argitaratua. Liburuaren moduan, umore handiz jorratuta, antzezlanak frankismo garaiko eskola bat islatzen du, euskararen jazarpena eta Elizak egindakoa eta bestelako errepresioa ezaugarritzat zituena.
2016ko martxoan Ttanttaka berak nesketan oinarritutako bertsioa atera zuen, El florido pensil-neskak.[1]
Hauek dira lanaren pertsonaiak, alfabetikoki ordenatuta: Agirre, Alberdi, Artola, Briones, Inspektorea, Jauregi, Doña Jacinta, Don Justo, Narratzailea, Don Salvador, Don Secundino, Don Simón eta Soldevilla maisua.
Aktoreen artean, gizonezkoen bertsioan, Jose Ramon Soroiz, Paco Sagarzazu, Mikel Garmendia eta Kike Diaz de Rada izan genituen. Geroago Zorion Egileor ere aritu zen. Emakumezkoen bertsioan, Loli Astoreka, Gurutze Beitia, Elena Irureta, Teresa Calo eta Itziar Lazkano ari ziren.
Eszenaratze xumearekin, pianoaz jotako musikak lan osoa laguntzen du. Hauek dira eszenak:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.