Datu azkarrak Kronologia, Mendeak ...
Itxi
Daturen bat gaineratzen baduzu, egunaren lotura segi dezakezu han ere sartzeko. Eskerrik asko!
Urtarrila
- Urtarrilaren 1a – Manuel Egileor, euskal herritar politikari abertzale eta jeltzalea (h. 1970).
- Urtarrilaren 2a – María Consuelo Cuñado, euskal moja karmeldarra (h. 1936).
- Urtarrilaren 16a – Jules Supervielle, uruguaiar frantziar olerkaria (h. 1960).
- Urtarrilaren 18a – Jean Saint-Pierre, euskal apezpiku eta idazlea (h. 1951).
- Urtarrilaren 21a – Martina Castells Ballespí, kataluniar medikua, Espainian medikuntzan doktoratu zen lehenengo emakumea (j. 1852).
- Urtarrilaren 26a – Edward Sapir, estatubatuar hizkuntzalari eta antropologoa (h. 1939).
- Urtarrilaren 28a – Auguste Piccard, suitzar asmatzaile, fisikari eta esploratzailea (h. 1962).
- Urtarrilaren 31 – Theodor Heuss, Alemaniako Errepublika Federaleko lehenengo lehendakaria (h. 1963).
- Urtarrilaren 31 – Mammad Amin Rasulzadeh, Azerbaijango Errepublika Demokratikoko lehen lehendakaria eta bakarra (h. 1955).
Otsaila
- Otsailaren 1a – Yevgeny Zamyatin, errusiar idazlea (h. 1937).
- Otsailaren 7a – Joseph Alexander Gray, australiar fisikaria (h. 1966).
- Otsailaren 7a – José Fernández Zabala, espainiar alpinista, idazle, argitaratzaile eta liburu saltzailea (h. 1923).
- Otsailaren 8a – Snowy Baker, australiar kirolari eta aktorea (h. 1953).
- Otsailaren 9a – Josep Carner, poeta katalanen printzea, kataluniar poeta, kazetari, antzerkigile eta itzultzailea (h. 1970).
- Otsailaren 12a – Max Beckmann, alemaniar margolaria (h. 1950).
- Otsailaren 12a – Marie Vassilieff, errusiar-frantziar pintore eta eskultorea, kubismoaren lehen sustatzaileetako bat (h. 1957).
- Otsailaren 13a – Henriette Charasson, inspirazio katolikodun frantziar idazlea (h. 1972).
- Otsailaren 16a – Robert J. Flaherty, estatubatuar zinemagilea (h. 1951).
- Otsailaren 19a – John King Davis, australiar esploratzaile eta nabigatzailea (h. 1967).
- Otsailaren 19a – Maciej Rataj, Poloniako presidentea (h. 1940).
- Otsailaren 22a – Pedro Aguado Bleye, espainiar historialaria, Sociedad Bilbaínaren liburuzaina (h. 1953/1954).
- Otsailaren 23a – Casimir Funk, poloniar biokimikoa (h. 1967).
- Otsailaren 25a – Juan Zuloaga, gipuzkoar zeramikaria (h. 1968).
- Otsailaren 28a – Ants Piip, Estoniako estatuburu eta lehen ministroa (h. 1942).
Martxoa
- Martxoaren 6a – María Collazo, uruguaiar hezitzaile eta kazetaria, feminista, sindikalista eta anarkista (h. 1942).
- Martxoaren 13a – Hugh Walpole, ingeles idazlea (h. 1941).
- Martxoaren 14a – Matilde de la Torre, espainiar kazetaria, idazle pedagogoa eta politikari sozialista (h. 1946).
- Martxoaren 15a – Vicente Blanco, euskal txirrindularia, Frantzia Tourrean parte hartu zuen lehendabiziko euskalduna (h. 1957).
- Martxoaren 15a – Raimundo García García, Iruñean bizi izandako espainiar kazetari eta politikaria (h. 1962).
- Martxoaren 17a – José Adriano Lizarralde, euskal elizgizon frantziskotarra, idazle eta historialaria (h. 1935).
- Martxoaren 18a – Camino Garrigó, nafar aktorea (h. 1954).
- Martxoaren 24a – Petrus Josephus Wilhelmus Debye, holandar fisikaria, 1936ko Kimikako Nobel Saria (h. 1966).
- Martxoaren 24a – Eugène Tisserant, frantziar kardinala (h. 1972).
- Martxoaren 25a – Ignasi Barraquer, kataluniar mediku oftalmologoa (h. 1965).
- Martxoaren 25a – Alejandro Bilbao, Erramun Maruri, euskal idazlea (h. 1966).
- Martxoaren 26a – Florence Ethel Johnson, australiar feminista, sindikalista eta hezitzailea (h. 1934).
- Martxoaren 26a - Augusta Van Buren, estatubatuar moto bidaiari aitzindaria (h. 1959).
- Martxoaren 28a – Angelos Sikelianos, greziar olerkaria (h. 1951).
- Martxoaren 31 – Henri Queuille, Frantziako lehen ministroa (h. 1970).
Apirila
- Apirilaren 4a – Isoroku Yamamoto, japoniar militarra (h. 1943).
- Apirilaren 7a – Bronislaw Malinowski, poloniar antropologo, etnologo eta soziologoa (h. 1942).
- Apirilaren 8a – Blanche Stuart Scott, Estatu Batuetako lehen emakume hegazkinlaria (h. 1970).
- Apirilaren 9a – Atala Apodaca, mexikar irakasle, feminista eta iraultzailea (h. 1977).
- Apirilaren 11 – León Felipe, espainiar olerkaria (h. 1968).
- Apirilaren 12a – Otto Fritz Meyerhof, alemaniar sendagile eta biokimikaria, 1922ko Medikuntzako Nobel Saria (h. 1951).
- Apirilaren 21a - Ramón Silva, bizkaitar futbolaria (h. 1954).
- Apirilaren 22a – Otto Rank, austriar psikiatra (h. 1939).
- Apirilaren 23a – Rosa Spottorno Topete, espainiar itzultzailea eta feminista (h. 1980).
- Apirilaren 26a – Marcellí Domingo, kataluniar politikaria (h. 1939).
Maiatza
- Maiatzaren 5a – Alice Milliat, Frantziako eta mundu osoko emakumezkoen kirolaren aitzindaria (h. 1957).
- Maiatzaren 8a – Emilia Bernal, kubatar poeta eta idazlea (h. 1964).
- Maiatzaren 8a – Santiago Casares, Espainiako Bigarren Errepublikako gobernuburua (h. 1950).
- Maiatzaren 8a – Harry S. Truman, Ameriketako Estatu Batuetako 33. Presidentea (h. 1972).
- Maiatzaren 10a – Justo Etxeguren, arabar apaiza (h. 1937).
- Maiatzaren 16a – Juan Irigoien, gipuzkoar idazle eta artxibozaina, pelotaren munduan oso ezaguna (h. 1964).
- Maiatzaren 20a – Dinuzulu kaCetshwayo, Zululandiako azken erregea (h. 1913).
- Maiatzaren 23a – Corrado Gini, italiar estatitikari, ekonomialari eta demografoa (h. 1965).
- Maiatzaren 24a - Mario Arana, bizkaitar futbolaria eta Bilboko alkatea (h. 1931).
- Maiatzaren 27a – Max Brod, alemaniar idazle eta filosofoa (h. 1968).
- Maiatzaren 28a – Edvard Beneš, Txekoslovakiako presidentea (h. 1948).
Ekaina
- Ekainaren 1a – Francisco Cotarelo, arabar pianista eta musikagilea (h. 1943).
- Ekainaren 5a - Dominica Azparren Gil, nafar etxekoandrea, UGTko kidea, Gerra Zibilean fusilatua (h. 1936).
- Ekainaren 9a – Jon Andoni Irazusta, euskal idazle eta politikaria (h. 1952).
- Ekainaren 13a – Étienne Gilson, frantziar filosofo eta filosofiaren historialaria (h. 1978).
- Ekainaren 18a – Édouard Daladier, Frantziako lehen ministroa (h. 1970).
- Ekainaren 21a – Claude Auchinleck, britainiar militarra (h. 1981).
- Ekainaren 27a – Gaston Bachelard, frantziar filosofoa (h. 1962).
- Ekainaren 30a – Georges Duhamel, frantziar idazlea (h. 1966).
Uztaila
- Uztailaren 2a – Maria Baldó, espainiar maistra, feminista, folklorista eta politikaria (h. 1964).
- Uztailaren 3a – Inocencia Arangoa, gipuzkoar margolaria (h. 1935).
- Uztailaren 4a – Pauline Carton, euskal antzezlea (h. 1974).
- Uztailaren 7a – Lion Feuchtwanger, alemaniar idazlea (h. 1958).
- Uztailaren 12a – Amedeo Modigliani, italiar margolari eta eskultorea (h. 1920).
- Uztailaren 12a – Louis B. Mayer, estatubatuar zinema enpresaria (h. 1957).
- Uztailaren 14a – Emilio Cecchi, italiar idazle eta kritikoa (h. 1966).
- Uztailaren 23a – Emil Jannings, alemaniar antzezlea, 1920ko hamarkadan zinema mutuko izar handienetako bat (h. 1950).
- Uztailaren 24a – Pilar Zubiaurre, gaztelaniazko idazle, feminista eta piano jotzaile bizkaitarra (h. 1970).
- Uztailaren 25a – Margarita López Maturana, klausurako moja eta Berrizko Mesedeetako Misiolarien sortzailea (h. 1934).
- Uztailaren 28a – Nazario Oleaga, euskal legegile eta euskaltzalea (h. 1961).
Abuztua
- Abuztuaren 2a – Rómulo Gallegos, Venezuelako presidentea eta idazlea (h. 1969).
- Abuztuaren 4a – Henri Cornet, frantziar txirrindularia (h. 1941).
- Abuztuaren 7a – Billie Burke, estatubatuar aktorea (h. 1970).
- Abuztuaren 8a – Louis Mardochée Lévy, lehen mundu gerran armada uzteaz akusatuta fusilatutako euskalduna (h. 1915).
- Abuztuaren 10a – Panait Istrati, errumaniar idazlea (h. 1935).
- Abenduaren 19a – Antonín Zápotocký, Txekoslovakiako lehen ministro eta presidentea (h. 1957).
- Abuztuaren 20a – Rudolf Bultmann, alemaniar teologo protestantea (h. 1976).
- Abuztuaren 25a – Manu Robles-Arangiz, euskal herritar politikari eta sindikalista (h. 1982).
- Abuztuaren 27a – Vincent Auriol, Frantziako presidentea (h. 1966).
- Abuztuaren 28a – Peter Fraser, Zeelanda Berriko lehen ministroa (h. 1950).
- Abuztuaren 30a – Theodor Svedberg, suediar kimikaria, 1926ko Kimikako Nobel Saria (h. 1971).
Urria
- Urriaren 1a – Vicente Risco, galiziar politikari eta idazlea (h. 1963).
- Urriaren 4a – Félix Gouin, Frantziako Estatuburua (h. 1977).
- Urriaren 8a – Walther von Reichenau, alemaniar militarra (h. 1942).
- Urriaren 11 – Friedrich Bergius, alemaniar kimikaria, 1931ko Kimikako Nobel Saria (h. 1949).
- Urriaren 11 – German Landazabal, arabar musikagilea (h. 1953).
- Urriaren 11 – Anna Eleanor Roosevelt, Ameriketako Estatu Batuetako Lehen Dama eta feminista aktibista (h. 1962).
- Urriaren 12a – Louis Alibèrt, frantziar hizkuntzalari eta gramatikalaria, okzitanieraren normalkuntzan garrantzi handia izan zuena (h. 1959).
- Urriaren 13a – Madalena Jauregiberri, euskal idazlea eta euskaltzalea (h. 1977).
- Urriaren 19a – Virxinia Pereira Renda, galiziar idazlea (h. 1969).
- Urriaren 26a – Domingo Epaltza, bizkaitar politikaria (h. 1956).
Azaroa
- Azaroaren 2a – Carlos Eraña, gipuzkoar fraide marianista (h. 1936).
- Azaroaren 5a – Vladimir Miliutin, sobietar politikaria (h. 1937).
- Azaroaren 6a – Miguel Sena, gipuzkoar futbolaria (h. 1969).
- Azaroaren 8a – Hermann Rorschach, suitzar psikiatra eta psikoanalista (h. 1922).
- Azaroaren 14a – Lorenzo Aguirre, espainiar margolari eta polizia (h. 1942).
- Azaroaren 21a – Eugeniusz Frankowski, poloniar arkeologoa, etnografoa, iberista, euskalaria eta museologoa (h. 1962).
- Azaroaren 30a – Eduardo Eskartzaga, euskal apaiza (h. 1954).
- Azaroaren 30a – Fernand Forgues, frantziar arraunlari, pilotari eta errugbi jokalaria (h. 1973).
- Azaroaren 30a – Julian Tellaetxe, gipuzkoar margolaria (h. 1957).
Abendua
- Abenduaren 1a – Ignazio Maria Etxaide, euskarazko eta gaztelaniazko idazlea, ingeniaria eta euskaltzalea (h. 1962).
- Abenduaren 1a – Karl Schmidt-Rottluff, alemaniar margolari espresionista eta marrazkilaria, Die Brücke artista taldearen lau sortzaileetako bat (h. 1976).
- Abenduaren 2a – Jean Paulhan, frantziar idazlea (h. 1968).
- Abenduaren 2a – Johannes Popitz, nazismoaren aurkako alemaniar erresistentziaren partaidea (h. 1945).
- Abenduaren 3a – Rajendra Prasad, Indiako lehen lehendakaria (h. 1963).
- Abenduaren 8a – Ascensio Martiarena, euskal margolaria (h. 1966).
- Abenduaren 12a – Zinaida Serebriakova, errusiar margolaria (h. 1967).
- Abenduaren 16a – Edward Thomas, Lehen Mundu Gerrako britainiar lehen tiroa egin zuen soldadua (h. 1939).
- Abenduaren 19a – Juan Bautista Gesalaga, euskal idazle eta bertsolaria (h. 1957).
- Abenduaren 28a – Joseph Pholien, Belgikako lehen ministroa (h. 1968).
- Abenduaren 30a – Hideki Tōjō, Japoniako lehen ministroa eta militarra (h. 1948).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea
- Agustin Telleria, gipuzkoar politikari tradizionalista eta erreketea (h. 1939).
- Antonio Elizalde, nafar txistularia eta folklore biltzailea (h. 1956).
- Blaise Gueraçague Soules, baxenafar abokatu eta politikaria (h. 1918).
- Francisco Basarte Alvero, nafar organista eta musikagilea.
- Guillermo Antón, euskal txirrindularia.
- Jose Iarnotz, nafar arkitektoa (h. 1966).
- Juan Estefanía, bizkaitar enpresaburua, Atlético de Madrideko eta Recreativo de Huelvako presidentea izandakoa (h. 1943).
- Pedro Kareaga Garagartza, gipuzkoar ingeniari eta armagilea (h. 1964).
- Ralph Kirby, ingeles futbolaria eta entrenatzailea, Athletic Clubeko entrenatzailea (h. 1946).
- Varvara Jakovleva, errusiar boltxebikea (h. 1941/1944).
Urtarriletik ekainera
- Urtarrila – Nazario Karrikiri, nafar bankari eta enpresaburua (j. 1805).
- Urtarrilaren 6a – Gregor Mendel, austriar abade eta zientzialaria (j. 1822).
- Urtarrilaren 9a – Vito D'Ancona, italiar margolaria (j. 1825).
- Urtarrilaren 13a – Jose Juan Santesteban, euskal musikagilea (j. 1809).
- Urtarrilaren 15a – Serafin Olabe, nafar militar, politiko eta idazlea (j. 1831).
- Otsailaren 3a – Eugène Rouher, frantziar politikaria (j. 1814).
- Otsailaren 29a – Jose Manterola, donostiar kantugile eta idazlea (j. 1849).
- Martxoaren 4a – Francisco Dueñas, El Salvadorko presidentea (j. 1810).
- Martxoaren 19a – Elias Lönnrot, finlandiar olerkigilea (j. 1802).
- Apirilaren 4a – Alfred Francis Russell, Liberiako presidentea (j. 1817).
- Apirilaren 10a – Jean Baptiste Dumas, frantziar kimikaria (j. 1800).
- Apirilaren 11a – Charles Reade, ingeles eleberrigilea (j. 1814).
- Apirilaren 22a – Maria Taglioni, suediar-italiar dantzaria (j. 1804).
- Maiatzaren 11 – Canuto Ignacio Muñoz, gipuzkoar enpresaburu eta kultura ekintzailea, bertsolaritza babestu zuena (j. 1835).
- Maiatzaren 12a – Bedrich Smetana, txekiar musikagilea (j. 1824).
- Maiatzaren 12a – Charles Adolphe Wurtz, frantziar kimikaria (j. 1817).
- Ekainaren 7a – Amelia Matilda Murray, ingeles idazlea eta Viktoria erreginaren konpainia-dama (j. 1795).
- Ekainaren 9a – Antonio Kortazar, gipuzkoar arkitekto eta hirigilea (j. 1823).
- Ekainaren 19a – Johann Gustav Droysen, alemaniar filologoa, historialaria eta politikaria (j. 1808).
- Ekainaren 19a – Philippe Langlois, normandiar idazlea (j. 1817).
- Ekainaren 19a – Ludwig Richter, alemaniar margolaria (j. 1803).
- Ekainaren 27a – Joseph Smith, estatubatuar buruzagi erlijiosoa, Azken Egunetako Santuen Mugimenduaren sortzailea (j. 1805).
Uztailetik abendura
- Uztailaren 3a – Maren Elisabeth Bang, norvegiar sukaldari eta idazlea (j. 1797).
- Uztailaren 10a – Paul Morphy, estatubatuar xakelaria, garai guztietako onenetakotzat joa (j. 1837).
- Uztailaren 16a – Manuel Milà i Fontanals, kataluniar jakintsua (j. 1818).
- Uztailaren 18a – María Dolores Aldama Alfonso, Monteloko markesa, idazlea eta azukre-lantegien eta esklaboen jabe kubarra (j. 1819)
- Abuztuaren 21a – Giuseppe De Nittis, italiar margolaria (j. 1846).
- Irailaren 6a – Pierre de Laussat, euskal politikaria (j. 1795).
- Irailaren 27a – Toribio Aiertza, euskal kardiologoa (j. 1815).
- Urriaren 3a – Hans Makart, austriar margolaria (j. 1840).
- Urriaren 19a – Nikolas Soraluze, euskal historialari, politikari eta enpresaburua (j. 1820).
- Urriaren 31 – Marie Bashkirtseff, errusiar idazlea, margolaria eta eskultorea (j. 1858).
- Azaroaren 10a – José María Goizueta, gipuzkoar erdal idazlea eta musika-kritikaria (j. 1816).
- Azaroaren 25a – Adolf Wilhelm Herman Kolbe, alemaniar kimikaria (j. 1818).
- Abenduaren 10a – Jules Bastien-Lepage, frantziar margolari naturalista (j. 1848).
Egun ezezaguna edo zehaztugabea