From Wikipedia, the free encyclopedia
Casimir Funk, Kazimierz Funken ingelesezko itzulpena, (Varsovia, 1884ko otsailaren 23a - New York, 1967ko azaroaren 19a) biokimiko poloniar bat zen, Bitamina kontzeptuaren lehen aldiz formulatzeagatik ezaguna, verak vital amines deitu zituenak.
Casimir Funk | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Varsovia, 1884ko otsailaren 23a |
Herrialdea | Polonia |
Talde etnikoa | Juduak |
Heriotza | Albany, 1967ko azaroaren 20a (83 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bernako Unibertsitatea 1904) doktoretza |
Hizkuntzak | poloniera |
Jarduerak | |
Jarduerak | biokimikaria eta kimikaria |
Kidetza | Alemaniako Natur Zientzien Leopoldina Akademia |
Arroza marroia jaten zuen jendeak xehatuta jaten zuenak baino babes gehiago zuela beri-beri gaixotasunaren aurka esaten zuen Christiaan Eijkman holandarraren artikulu bat irakurri ondoren, honen eragile zen substantzia isolatzen saiatu zen eta 1912an lortu zuen. Substantziak amina talde bat zuelako, bitamina deitu zuen (geroago B1 bitamina bezala ezaguna izango zena). Beste hainbat gaixotasun sendatzeko bitaminak erabil zitezkenaren hipotesia bota zuen. Geroago beste nutrigai batzuen existentzia frogatu zuen: B1, B2, C eta D. Hormonen, diabetesaren, ultzeraren eta minbiziaren eremuko bilaketei ere ekarpen handia egin zien.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Casimir Funk |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.