From Wikipedia, the free encyclopedia
Maciej Rataj (Chłopi, 1884ko otsailaren 19a – Palmiry, 1940ko ekainaren 21a) poloniar politikari eta idazlea izan zen. Poloniako behin-behineko presidentea izan zen 1922an eta 1926an.
Hizkuntzalaritza klasikoko ikasketak egin zituen Lviveko Unibertsitatean eta, amaitzean, irakasle aritu zen Lviv eta Zamośćen. Lehen Mundu Gerraren amaieran Poloniako Bigarren Errepublikak independentzia lortu ondoren sartu zen politikan. Herriaren Alderdiko kidea eta alderdiko egunkariko editorea izan zen. 1919tik 1930era eta 1934tik 1935era diputatu izan zen. 1920tik 1921era Erlijio eta Hezkuntza Publikoko ministro izan zen.
1920 eta 1928 artean Sejmeko Mariskala (edo parlamentuko presidentea) izan zen, eta bi aldiz bete zuen errepublikako presidentetza, bitarteko gisa. Lehenengoa 1922ko abenduan, astebetez, Gabriel Narutowicz presidentearen hilketaren ondoren, eta bigarrena 1926ko maiatzean, hilabetez, Józef Piłsudski mariskalaren estatu-kolpearen eta Stanisław Wojciechowski presidentearen dimisioaren ondoren.
Naziek 1939ko abenduan atxilotu eta 1940ko ekainean exekutatu zuten.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.