Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Lviv[1] (ukraineraz: Львів, translit.: L'viv, ⓘ, ljviw; polonieraz: Lwów; latinez: Leopolis; alemanez: Lemberg; lituanieraz: Lvovas; errusieraz: Львов, translit.: L'vov) Ukrainako mendebaldeko hiria, Lviveko oblastaren hiriburua eta Galitziako hiri nagusia da. Ukrainako zentro kultural handienetako bat da, eta historian zehar poloniar zein judu kulturaren gune garrantzitsua izan zen. 2012ko otsailaren 1ean 757.795 biztanle zituen.
Lviv Львів | |||
---|---|---|---|
Ukrainako hiria | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Ukraina | ||
Oblast | Lviveko oblasta | ||
Raion of Ukraine | Lviv Raion | ||
Hromada | Lviv urban hromada | ||
Alkatea | Andriy Sadovyi (en) | ||
Izen ofiziala | Львів Lwów Lviv Lemberg Lwów Lwów Лемберг Lemberg Lwów L' vov | ||
Jatorrizko izena | Львів | ||
Posta kodea | 79000–79490 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 49°50′33″N 24°01′56″E | ||
Azalera | 182 km² | ||
Altuera | 296 m | ||
Mugakideak | Lviv Raion (en) | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 717.273 (2022ko urtarrilaren 1a) −7.041 (2020) | ||
Dentsitatea | 3.941 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Sorrera | 1256 (egutegi gregorianoa) | ||
Telefono aurrizkia | 322 | ||
Ordu eremua | UTC+02:00 eta UTC+03:00 | ||
Hiri senidetuak | Vilnius, Łódź, Kutaisi, Krakovia, Lublin, Przemyśl, Budapest, Rochdale, Tbilisi, Samarkanda, Wrocław, Banja Luka, Corning, Friburgo, Novi Sad, Whitstable, Winnipeg, Varsovia, Rzeszów, Eskilstuna udalerria, Rishon LeZion, Enköping udalerria, Plovdiv, Chengdu, Parma, Cannes, Reykjavik eta Graz | ||
Matrikula | BC / 14 | ||
Hizkuntza ofiziala | ukrainera, poloniera, aleman, poloniera, errusiera, aleman eta errusiera | ||
city-adm.lviv.ua |
Leonen omenez horrela deitua, Danielen seme zaharrena, Ruteniako erregea, Galitzia-Voliniako Erresumako hiriburua izan zen 1272tik 1349ra, Poloniako Kasimiro III.a Handia erregeak konkistatu zuenean. 1434tik aurrera, Poloniako Erresuman Rutenia voivoderriaren eskualdeko hiriburua izan zen. 1772an, Poloniako Lehen Partizioaren ondoren, hiria Habsburgotarren Galitziako Erresumaren eta Lodomeriaren hiriburu bihurtu zen. 1918an, aldi labur batez, Ukraina Mendebaldeko Herri Errepublikaren hiriburua izan zen. Gerren arteko garaian, hiria Lwówko voivoderriaren erdigunea izan zen Poloniako Bigarren Errepublikan.
Hiriak industria oparoa du eta goi irakaskuntzako ikastetxe ugari, hala nola, Lviveko Unibertsitatea eta Lviveko Politeknikoa. Maila handiko kultura erakundeak daude, esate baterako, Orkestra filarmonikoa eta Lviveko Opera eta Ballet Antzokia. Gune historikoa UNESCOen Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago.
Bere ukrainar izenaz gain, antzinako errutenierako izena Lwihorod[2]/Lvihorod[3] zen. Hala ere, hizkuntza bakoitzean izen ezberdina duen hiria da. Polonieraz Lwów da; alemanez Lemberg[4]; yiddishez לעמבערג Lemberg edo לעמבעריק Lèmberik; errusieraz Львов L'vov; hungarieraz Ilyvó; serbo-kroazieraz Lavov; errumanieraz Liov; latinez Leopolis (oso erabilia gaztelaniaz)[5]; Krimeako tatareraz İlbav; armenieraz Իլով Ilov... eta beste hainbat izen[6].
Kroaziar zuriak, V. mendean, bertan bizi ziren. Geroago, IX. mendean, Lendiarren herria izan zen. Herrixka bizirik iraun zuen, eta 1240. urtean, Batu Khan Mongolak hiria hartu zuen.
Daniel, Galitzia eta Voliniako erregeak, 1247 aldean fundatu zuen hiria eta, Lev semearen ohoretan, Lviv izena eman zion. Lehenbiziko aipamena 1256koa da. 1261. urtean, Burundai buruzagi mongolak hirira sartu zen eta suntsitu egin zuen. Bederatzi urte geroago, Lev Erregeak hiria berreraiki zuen. 1280. urtean, Armeniarrak hirira etorri ziren han bizitzeko. 1349an, Kasimiro III.aren erregealdian, Rutenia Gorriko gainerako lurraldeak bezala, Poloniako Erresumaren mende geratu zen. Poloniaren mendekoa izan zen, ia etenik gabe, 1772 arte. Urte horretan, Poloniako lehenengo zatiketaren ondorioz, Austriak bereganatu zuen. Lviv Galitzia eta Lodomeriako Erresuma deitutako austriar probintziaren hiriburu bilakatu zen. Austriar Inperioaren eta Austria-Hungariako Inperioaren zati izan ostean, 1918an, berriro Poloniaren mende (Poloniako Bigarren Errepublika) geratu zen.
Bigarren Mundu Gerraren hasieran, 1939ko irailean, Alemania naziak Polonia inbaditu zuen eta, Molotov-Ribbentrop itunaren ondorioz, Sobiet Batasunak Lviv eta inguruko lurrak anexionatu zituen. Beraz, 1939 eta 1941 artean Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistaren barnean egon zen. Bizargorri Operazioaren ostean, 1941eko uztailetik 1944ko uztailera hiria Alemaniar okupazioaren azpian egon zen. Urte haietan egin ziren izugarrikerien artean juduen deuseztatzea nabarmentzen da: 1941ean Lviven bizi ziren 200.000 juduetatik 200-300 inguru baino ez ziren bizirik atera.
1944ko uztailean Sobietar Armada Gorria eta Poloniar Armada sartu ziren hirian. Jaltako Batzarrean erabakitakoaren arabera, Lviv, berriz ere, Ukrainako Sobietar Errepublika Sozialistan sartu zen. Hirian bizi ziren poloniarrak Wrocław aldera (Poloniaren esku zegoen Silesiara) lekualdatuak izan ziren. Sobietar aginteak ukrainar nazionalismoa zapaldu eta Ukrainako Eliza Greko-katolikoa ezeztatu zuen. Stalin hil ondoren politika toleranteagoa izan zen[7].
1980ko hamarkadan Lviv Ukrainaren independentziaren aldeko gune nagusietako bat izan zen.
2022. urtean, gerra izan zen herrialdean eta hirira ailegatu zen.
Lviv Roztocze goi ordokiaren ekialdeko bazterrean dago, Poloniako mugatik 70 kmra eta Ekialdeko Karpatoetatik 160 kmra. Batezbesteko garaiera 296 mkoa da eta Vysokyi Zamok (Lviveko gazteluaren muinoa, 409 m) da punturik gorena. Muino honetatik hiri zaharraren ikuspegi bikaina dago.
Antzinako hiri harresiduna gazteluaren magalean zegoen, Poltva ibaiaren ertzean. XIII. mendean ibaia salgaiak garraiatzeko erabiltzen zen. XX. mendean Poltvaren zenbait tarte estaliak izan ziren.
Lvivek klima kontinentala, uda epelekin, dauka (Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera). Uztaila da hilabeterik beroena (batez besteko tenperatura 18,3 °C) eta urtarrila hotzena (batez besteko tenperatura -3,1 °C). 1938ko abuztuan erregistratu zen tenperaturarik beroena, 36,3 °C, eta 1956ko otsailean hotzena, -29,5 °C. Urtean pilatutako prezipitazioa 745 mmkoa da[8].
Datu klimatikoak (Lviv) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) | 13.8 | 17.7 | 22.4 | 28.2 | 32.2 | 33.4 | 36.3 | 35.1 | 31.0 | 25.3 | 21.6 | 16.5 | 36.3 |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | -0.1 | 1.3 | 6.3 | 13.6 | 19.4 | 22.0 | 23.9 | 23.5 | 18.3 | 12.9 | 6.0 | 0.9 | 12.3 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | -3.1 | -2.2 | 1.9 | 8.3 | 13.8 | 16.4 | 18.3 | 17.7 | 13.0 | 8.1 | 2.6 | -1.8 | 7.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | -6.1 | -5.5 | -1.7 | 3.6 | 8.4 | 11.3 | 13.2 | 12.5 | 8.4 | 4.1 | -0.3 | -4.6 | 3.6 |
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) | -28.5 | -29.5 | -24.8 | -12.1 | -5.0 | 0.5 | 4.5 | 2.6 | -3.0 | -13.2 | -17.6 | -25.6 | -29.5 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 40 | 44 | 45 | 52 | 89 | 89 | 96 | 76 | 67 | 51 | 49 | 47 | 745 |
Euri egunak (≥ 1 mm) | 9 | 9 | 11 | 14 | 16 | 17 | 16 | 14 | 14 | 14 | 13 | 11 | 158 |
Eguzki orduak | 65.1 | 79.1 | 111.6 | 189.0 | 226.3 | 237.0 | 254.2 | 223.2 | 180.0 | 148.8 | 57.0 | 37.2 | 1808.5 |
Iturria (1): Pogoda.ru.net[8] | |||||||||||||
Iturria (2): HKO (eguzki orduak 1961-1990)[9] |
Lviveko biztanleria errolden (*) eta zenbatespenen arabera:
Osaketa etnikoari dagokionez, 2001ean ukrainarrak %88,1 ziren, errusiarrak %8,9, poloniarrak %0,9, bielorrusiarrak %0,4 eta juduak %0,3[11]. Holokaustoaren eta Bigarren Mundu Gerraren ondoko lekualdatzeen eraginez, XX. mendean zehar Lviveko biztanleriaren osaketa etnikoa erabat aldatu zen:
Etniak | 1900 | 1931 | 1944 | 1950 | 1959 | 1979 | 1989 | 2001 |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Ukrainarrak | %19.9 | %15.9 | %26.4 | %49.9 | %60.0 | %74.0 | %79.1 | %88.1 |
Errusiarrak | %0.2 | %5.5 | %31.2 | %27.0 | %19.3 | %16.1 | %8.9 | |
Juduak | %26.5 | %31.9 | %1.1 | %6.4 | %6.0 | %2.7 | %1.6 | %0.3 |
Poloniarrak | %49.4 | %50.4 | %66.7 | %10.3 | %4.0 | %1.8 | %1.2 | %0.9 |
Lviv - Hirigune historikoaren multzoa1 UNESCOren gizateriaren ondarea | |
Hirigune historikoaren ikuspegia | |
Mota | Kulturala |
Irizpideak | ii,v |
Erreferentzia | 865 |
Kokalekua | Ukraina |
Eskualdea2 | Europa/Ipar Amerika |
Koordenatuak | 49°50′30″N 24°01′55″E |
Izen ematea | 1998 (XXII. bilkura) |
1 UNESCOk jarritako izen ofiziala (euskaratua) 2 UNESCOren sailkapena |
Zenbait mendez Lviv administrazio, merkataritza eta erlijio gunea izan zen. Hirigune historikoak Erdi Aroko egitura eta bertan bizi zirenen aztarnak kontserbatu ditu, eta baita erakin barroko bikainak ere. Hori dela eta, 1998an UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen[12]. Monumento aipagarrienetako batzuk hauek dira[7]:
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.