Olha-Oleksandra Bazhanska-Ozarkevytx

From Wikipedia, the free encyclopedia

Olha-Oleksandra Bazhanska-Ozarkevytx

Olha-Oleksandra Porfyrivna Bazhanska-Ozarkevytx[1], jaiotzez Bazhanska, (ukraineraz: Ольга-Олександра Порфирівна Бажанська-Озаркевич; Lviv, 1866ko abenduaren 30aZakopane, 1906ko uztailaren 15a) ukrainar piano-jotzaile, folklorista, idazle eta feminista izan zen. Oksana eta Olesia B. izengoitiak erabili zituen[2].

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotza ...
Olha-Oleksandra Bazhanska-Ozarkevytx
Thumb
Bizitza
JaiotzaLviv, 1866ko abenduaren 30a
Talde etnikoaukrainarra
HeriotzaZakopane, 1906ko uztailaren 15a (39 urte)
Hobiratze lekuaLychakiv Cemetery (en)
Familia
AitaPorfyriy Bazhanskyi
Jarduerak
Jarduerakpiano-jotzailea
Musika instrumentuapianoa
Itxi

Bizitza

Thumb
Bazhansky familiaren hilobia

Porfyri Bazhansky bizantziar errituko apaiz katolikoaren alaba, Olha-Oleksandra Bazhanska Lviven jaio zen 1866ko abenduaren 30ean[3]. 1885ean Lviveko irakasle eskolan graduatu zen eta gero musika irakasle lanetan aritu zen Sorokyn (gaur egun Soroky-Lvivski) eta Horodoken[4][2].

1891n, Lviveko Boyan musika eta abesbatza elkartearen antolatzaileetako bat bihurtu zen. Emakumeen eskubideen aldeko mugimenduan ere aktiboki parte hartu zuen[2].

1892-1900 urteetan, piano-jotzaile gisa aritu zen Taras Xevtxenkori eta Markian Xaxkevytxi eskainitako kontzertuetan, Solomia Kruxelnytska, Maria Pavlykiv, Ivan Skalixa eta beste hainbat abeslarirekin batera[4][5]. Bere errepertorioan Ukrainako zein atzerriko konpositoreen lanak zeuden, besteak beste, Mykola Lysenko, Frédéric Chopin, Franz Liszt eta Robert Schumannenak. Ukrainiako Ikasketen Entziklopediaren arabera, Olha-Oleksandra Bazhanska Galitziako lehen emakumezko piano-jotzaile ukrainar profesionala izan zen[6].

1887an, Kolys bulo poema eta Kindrat ipuina argitaratu zituen Perxyi Vinok almanakan[2]. Lau urte geroago 5.V 1891 eleberri laburra argitaratu zuen Narod aldizkarian[7]. Władysław Orkan poloniar idazlearen lanak ukrainerara itzuli zituen. Bazhanskak bildutako abesti herrikoiak Ivan Frankoren Halytsko-ruski prypovidky bilduman argitaratuak izan ziren[2].

1889an Longyn Ozarkevytxekin ezkondu zen[7]. 1890ean Olha-Oksana alaba izan zuen, 1893an beste alaba bat, Natalia, jaio eta gutxira hil zena, eta 1895ean Ivan semea[5].

Zakopanen hil zen 1906ko uztailaren 15ean, 39 urte zituela[2], eta Lviveko Lytxakiv hilerrian lurperatu zuten.

Lanak

  • Kindrat (1887)
  • Kolys bulo (1887)
  • 5.V 1891 (1891)
  • Rusko-narodni halytski melodii (Porfyri Bazhanskyrekin batera, 1905-1912)[2]

Erreferentziak

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.