euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Ignazio Maria Etxaide Lizasoain (Donostia, Gipuzkoa, 1884eko abenduaren 1a - 1962ko azaroaren 14a) euskarazko eta gaztelaniazko idazlea, ingeniaria eta euskaltzalea izan zen.[1] Gipuzkoako telefono sareko zuzendari izan zen, eta Espainiako lehenengo telefono zerbitzu automatikoa jarri zuen. Euskaltzaindiaren hirugarren lehendakaria izan zen, 1952tik 1962ra. Yon Etxaideren aita zen.
Ignazio Maria Etxaide | |||
---|---|---|---|
1952 - 1962 ← Resurreccion Maria Azkue - Jose Maria Lojendio → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Ignacio María Echaide Lizasoain | ||
Jaiotza | Donostia, 1884ko abenduaren 1a | ||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||
Heriotza | Donostia, 1962ko azaroaren 14a (77 urte) | ||
Familia | |||
Seme-alabak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | euskara gaztelania | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, Euskaltzainen zerrenda eta ingeniaria | ||
Enplegatzailea(k) | Telefonica | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskaltzaindia |
Aitaren lanbidea zela eta bere haurtzaroa Bergara eta Donostia artean pasatu zuen eta 1900 urtean libre joanez azterketa egin eta Batxilergoko titulua lortu zuen Valladoliden. [2] Bilbon egin zituen ingeniaritzako ikasketak. Gipuzkoako Telefónicako zuzendari eta sustatzailea izan zen, eta Donostiako Telefónicaren sareko zuzendariarekin batera, Espainiako lehen instalakuntza automatikoa eratu zuen Donostian. Langile telefonistek euskara zekitenaz ziurtatzen zen telefono erabiltzaileei zerbitzu zuzena eman ahal izateko. Bere kargutik, telefono komunikazioetan lan egindako abertzale eta errepublikazale asko libratu zituen frankisten jazarpenetik: bizia salbatu, kartzelatik libratu, erbestealditik berriz aberrira ekarri edota lana aurkitu zien.
Euskaltzainburu izendatu zuten 1952. urtean. Euskal Esnalea, Euskera eta Euskalerriaren Adiskideen Elkarteak argitara ematen dituen aldizkarietan eman zituen argitara bere artikulu gehienak. Egunkari katoliko eta integristetan ere plazaratu zituen bere iritziak.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.