donostiar filologoa eta ohorezko euskaltzaina From Wikipedia, the free encyclopedia
Ana Maria Etxaide Itarte (Donostia, 1936ko apirilaren 23a) donostiar filologoa eta ohorezko euskaltzaina da.[1]
Ana Etxaide | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1936ko apirilaren 23a (88 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Aita | Ignazio Maria Etxaide |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Bartzelonako Unibertsitatea |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | filologoa eta unibertsitateko irakaslea |
Enplegatzailea(k) | Nafarroako Unibertsitatea Santiago de Compostelako Unibertsitatea Euskal Herriko Unibertsitatea |
Kidetza | Euskaltzaindia |
Etxaide Ategorrietako Aldatzain etxaldean jaio zen. Aita, Ignazio Maria Etxaide Lizasoain, donostiarria zuen, ingeniaria eta euskaltzainburu izandakoa. Ama, Maria Dolores Itarte Alberdi, berriz, zumarragarra. Yon Etxaide idazlea zenaren eta Rafael Etxaide arkitektoa zenaren arreba da.
Zortzi urte zituenean ikasketak hasi zituen, frantses hutsean, Notre Dâme ikastetxean. 1947ko abuztuan ama hil zitzaion Anak 11 urte baino ez zituenean.
Filologia Erromanikoan lizentziaduna (Bartzelona, 1959), eta doktorea (1967) Koldo Mitxelenaren gidaritzapean; Gaztelaniako irakasle laguntzaile eta irakaslearen ondoko, Nafarroako Unibertsitatean, 1964 eta 1970 bitartean, eta Euskara irakasle, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedran. Lehiaketa bidez, Gaztelaniako irakasle agregatu plaza eskuratu zuen Santiagoko Unibertsitatean (1970-1975). Berriro Nafarroako Unibertsitatera itzulirik, Gaztelaniako eta Euskal Hizkuntzalaritzako ikastaroak ematen ditu Filologia Hispanikoa espezialitatean. 1981ean, EHUko Hizkuntzalaritza Orokorreko Katedra eskuratu zuen lehiaketa bidez. Han aritu zen aldi labur batez, eta Iruñera itzuli gero. Hizkuntzalaritza Orokorrean, Gaztelaniakoan eta Euskal Hizkuntzalaritzan aritu da irakasle eta ikerlari, nagusiki Nafarroako Unibertsitatean. Bertan, Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren buru izan zen (1980-2002) Jose Migel Barandiaranen ondotik, eta euskara eta euskal kultura sustatu zituen: euskal ikasketak, Euskal Ikasketen Diploma eta hainbat kultur ekitaldi eta jarduera, hala nola euskal asteak, idazleen hitzaldiak, poesia- eta bertso-saioak eta euskarazko argitalpenak eta irratsaioak.[2][3]
Dialektologian aditu, aitzindari izan zen Nafarroako euskalkien ikerketan, Koldo Mitxelenaren irizpideei jarraiki: 60ko hamarkadan Nafarroako 72 herritan egin zituen elkarrizketak euskaldunei. Emaitzak hainbat argitalpenetan jaso dira, Euskaltzaindiaren Hizkuntz eta Herri-hizkeren atlasetan kasu.
1983ko apirilaren 27an euskaltzain urgazle izendatu zuten eta 2010eko urtarrilaren 29tik ohorezko euskaltzaina da. Horrez gain, Euskararen Nafar Kontseiluko kide (1996-1998). Iruñeko Udaleko Batzorde Teknikoko kide (1997). Colegio de Navarra Fundazioko kide, Eusko Ikaskuntzaren ordezkari gisa (1998-2002).[2]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.