Euskal-Esnalea
argitaletxea 1906an sortua From Wikipedia, the free encyclopedia
argitaletxea 1906an sortua From Wikipedia, the free encyclopedia
Euskal-Esnalea Euskal Herriko elkarte eta izen bereko kultur aldizkari bat izan zen. Elkartea eta aldizkaria sortzeko ideia 1906ko abenduaren 21an, Santo Tomas Egunean Arturo Kanpionen presidentzian ospatutako Gipuzkoako Foru Aldundiaren batzar batean sortu zen.
1907ko apirilaren 1an Zumarragan ospaturiko biltzar batean estatutuak onartu eta Euskal-Esnalea elkartea sortu zen, Kanpionen ¡Gora Euskara maitagarria! lelopean. Ordutik aurrera, elkarteak hitzaldi, festa eta konferentzia ugari ospatzeari ekin zien. Elkarte honi bultzada eman zienen artean honako hauek daude: Arturo Kanpion, Patrizio Orkaiztegi, Karmelo Etxegarai, Domingo Agirre, Julio Urkixo, Serapio Muxika, Alfonso Maria Zabala, Kasildo Zabala, Larreta Azelaingoa, Basilio Iraizoz, Isaak Lopez Mendizabal, Jose Eizagirre, eta batez ere Gregorio Muxika.
Hormetan zintzilikatzeko eta eskuzko euskal egutegiak argitaratu ziren, bai eta udalerri askotan hiltzadiak ospatu ere: Auza, Ultzama, Elizondo, Lekunberri, Bilbao, etab. Literatur hitzaldi ugari ospatu ziren, eta batez ere, urtero Euskal Jaietan ospatu ohi ziren euskarari buruzko hitzaldiak eta jaiegunak. Domingo Agirre, Luis Eleizalde, Patrizio Orkaiztegi eta Karmelo Etxegarai hiltzean Euskal Esnalea elkartea hondamenditik hurbil egon zen, Gregorio Muxikaren lan ekintzaileak salbatu zuelarik, eta ez hori bakarrik, elkartea eta erakundearen garai onenera eman zuelarik.
Aldizkariaren lehen aroan, 1908ko otsailean, Tolosan argitaratzen hasi zen, osoki euskaraz, ondoren Euskalerriaren Alde aldizkariaren gehigarri gisa argitaratu zelarik. 1908-1931 bitarteko Euskal Pizkundearen bultzatzaile nagusienetako bat izan zen, azken urte honetan Gregorio Muxikaren heriotzarekin argitaratzez laga zelarik. Aldizkari honen orrialdetan Euskal Jaietan saritutako olerki sarituak agertu ohi ziren, bai eta gai tekniko nahiz zientifikoei buruzko lehenbiziko euskarazko artikulu eta saiakerak ere. Edozein motako gaietan euskara erabiltzeko helburuz, umorezko gaiak ere jorratu ziren, bai eta txisteak nahiz gertakizun bitxiak, antzerki komediak eta inkesta publikoak ere. Aldizkariaren ohiko garaiko idazleen artean Orixe, Emeterio Arrese eta Lizardi zeuden.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.