euskal idazlea From Wikipedia, the free encyclopedia
Alfonso Maria Zabala Etxeberria (Ezkio, Gipuzkoa, 1847ko urtarrilaren 24a - Hernani, Gipuzkoa, 1919ko abuztuaren 11) gipuzkoar apaiza eta idazlea izan zen. Gasteizko apaizgaitegian ikasketak egin ondoren Hondarribian, Zegaman, Donostian eta Hernanin izan zen apaiz. Alderdi Integristako kide baitzen, gazteria integristak eskatuta zenbait komedia idatzi zuen.[1]
Alfonso Maria Zabala | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Ezkio, 1847ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Hernani, 1919ko abuztuaren 11 (72 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta apaiz katolikoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa |
Alderdi politikoa | Alderdi Integrista |
Ama zegamarra zuen, eta haren herria ohiko bisitaleku zuen txikitatik; urte gutxiren buruan, apaiz izan nahi zuela erabaki, eta zabaldu egin zitzaion Ezkio-Itsaso eta Zegama baino biltzen ez zituen mundua, Gasteizen egin baitzituen apaiz izateko ikasketak. Jatorriak tira egiten zion, halere. Urtero itzultzen zen Zegamako jaietara, zailtasunak zailtasun. Behin, Gasteiztik bueltatzeko diru faltan zebilela, kalean topatu zuen txakur txiki bat besapean hartu eta saldu egin zuen, amaren herriko jaietan egon ahal izateko. Ez zen ongi etorria izan, dirudienez, amak ikasketak egiten ari zen hirira itzularazi baitzuen bizkor.[2]
Karlistek, aldiz, erraz onartu zuten Zabala. Kapilau aritu zen Bigarren Karlistaldian, artean apaiz izateko ikasketak bukatzeko zituela. Gatazka amaitu zenean, 1876an, apaiztu eta Hondarribira bidali zuten. Ostean, Zegamara egin zuen hamaikagarren itzulaldia, orduko hartan udalerrian erretore lanetan aritzeko. Baina haren patua ez ei zen amaren jaioterrian leku hartzea, handik alde egin baitzuen, beste behin, Donostiako Artzain Onaren katedralean laguntzaile izateko. Leku batetik bestera ibili zen Zabala, lurreratzeko tokirik gabe, XX. mendea heldu arte. 1901ean, Hernaniko erretore bihurtu zen, eta herrian bizi izan zen hil zen arte, hara heldu eta hemezortzi urtera.[2]
« | Legazpiarrak, azkarrak eta erneak diralako sona dute, bañan azkarren artean ere kirten antzeko batzuk sortzen dira, pasadizo onek aditzera emango duan bezela. Aiztorrondon jaio, azi ta bizi izan zan artzai gazte bat joan zan bein batean konpesatzera Legazpiko abada batengana, asi zuten konpesioa, eta ez dakit orain zeren gañean, esan omen zion abadeak, ia zerbait zeukan. —Bai, jauna, badaukat —esan zuan artaiak. —Zer daukazu ba? Bañan artzaia omen zegon ixilik, eta noizik bein burua jiratuta, kanpora begiratzen zuala. |
» |
Gabon zar bat eta beste ipui asko. |
1962an, Antonio Zavalak haren komedia eta ipuin batzuk bildu eta Gabon gau bat eta beste ipui asko izenburupean argitaratu zituen.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.