nafar politikaria eta negozio gizona (1805-1884) From Wikipedia, the free encyclopedia
Nazario Karrikiri Barnegarai (Iruñea, 1805eko uztailaren 28a - Madril, 1884ko urtarrilaren 12a) nafar bankari eta enpresaburua izan zen.
Nazario Karrikiri | |||||
---|---|---|---|---|---|
| |||||
Bizitza | |||||
Jaiotza | Iruñea, 1805eko uztailaren 28a | ||||
Herrialdea | Nafarroa Garaia, Euskal Herria | ||||
Heriotza | 1884ko urtarrila (78 urte) | ||||
Hezkuntza | |||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||
Jarduerak | |||||
Jarduerak | bankaria, abeltzaina, ekonomialaria eta politikaria | ||||
Lantokia(k) | Madril |
Ezaguna izan zen bere zezen ganadutegiagatik, zeintzuk 1852ko San Ferminetan parte hartu zuten, lehenengo aldiz. Norteko Trenbide Sarearen sorreraren parte izan zen, eta baita Valentziako Grao ortua eta Baleztena Jauregiaren eraikuntzan ere.[1]
Politikoki isabelinoa izan zen,[2] 1843-1879 bitartean, Nafarroako diputatu izan zen Madrilen 11 aldiz[3]. Gizon ezaguna izan zen artelan-bilduma oparoa edukitzeagatik ere.[4] Carmen Moso izan zen bere lehen emaztea, eta, ondoren, Pilar Ceriolarekin ezkondu eta alaba bat eduki zuten: Raimunda Carriquiri Ceriola. Alaba, izan zen bere ondasunen oinordekoa.[1]
Artikutzaren desamortizazioaren osteko lehenengo jabea izan zen Joaquin Fagoagarekin batera eta 1844ko abuztuaren 12an, saldutako sortak erosi zituzten, hara nola: Goizaringo burdinola, eraikuntzak eta bere inguruko lurrak; Elamako burdinola, eraikuntzak eta bere inguruko lurrak eta Artikutzako burdinola, eraikuntzak eta inguruko lurrak. 1851an Joaquin Fagoagak bere partea saldu eta Karriquiri bihurtu zen Artikutzako jabe bakarra. 1875ean Raimunda Carriquiri, alabak jaso zituen lurrak oinordetzan.[1]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.