Beterriko gipuzkera[1] gipuzkeraren azpieuskalki bat da, Gipuzkoako erdi-ekialdean eta ipar-ekialdean mintzatzen dena.

Datu azkarrak Euskalkia, Hitz egiten den eremua ...
Beterriko gipuzkera
Thumb
     Beterriko gipuzkeran mintzatzen diren udalerriak.
EuskalkiaGipuzkera
Hitz egiten den eremuaTolosaldea eta Donostialdea
Beste azpieuskalkiekiko lotura eremuaTolosaldeko udalerriak: Abaltzisketa, Alegia, Altzo, Amezketa, Bedaio eta Orendain
Oiartzualdea eta Bidaso Beherea
Itxi

Beterri eskualdea Gipuzkoako behealdea da (Goierri eskualdeari kontrajarrita), baina zer eremu hartzen duen ez dago garbi: Beterri hitza nork erabiltzen duen, aldatu egiten da eremu hori. Euskal dialektologiaren ikuspegitik ere, hainbat erabilera izan ditu. Nagusiak, bi hauek:

Artikulu honetan, bigarren adiera horretan erabiliko dugu, azpieuskalki honetaz gaur egun dakigunaren arabera sailkapen egokiena delakoan.

Beterriko gipuzkera egiten den eremua

Beterriko hizkera egiten dute Donostialde osoan eta Tolosaldeko erdialde eta iparraldean.

Beste azpieuskalkiekiko lotura eremuak

Bi aldetan du halako lotura eremua Beterriko gipuzkerak:

  1. Hegoaldean, Tolosaldeko hegoaldean egiten den hizkerak Goierriko azpieuskalkiarekiko lotura egiten du.
  2. Ipar-ekialdean, Oiartzualdeko eta Bidaso Behereko hizkerak iparraldeko goi nafarrerarekiko lotura egiten du; bai eta, neurri txikiagoan, lapurterarekiko lotura ere.
Astigarragako Joxepa Goñi[4] (Ahotsak[5] proiekturako)

1. Tolosaldeko hegoaldean dauden udalerriek, esan bezala, Goierriko hizkerarekin loturagune egiten dute, hots, bi azpieuskalkien arteko hizkera egiten da han; euskalari batzuek Beterriko gipuzkeratzat sailkatzen dute,[6] eta beste batzuek Goierriko hizkeratzat[7][8] (horretarako arrazoien adibide bat: herri horietako euskaran, ogia hitzaren ahoskera Goierriko hizkerako ogie da zaharren artean, eta ez Beterriko hizkerako ogija).

2. Beste lotura eremuan, Errenteria-Irun bitarte horretan, zenbat eta ekialderago, nabarmenagoak dira nafarreraren ezaugarriak (eta, neurri txikiagoan, lapurterarenak ere); zenbat eta mendebalderago, berriz, areago nabari dira gipuzkerarenak. Eremu horretan, XVI. mende arte, lapurteraren eragina izan zen nagusi; XVI. eta XVII. mendeetan, nafarrerak eragin zuen batez ere; XVIII. mendean eta orduz geroztik, ordea, gipuzkeraren eragina izan da nagusi, eta Beterriko gipuzkeraren gero eta ezaugarri gehiago ditu.[9]

« Laburbilduz, Gipuzkoako gainontzeko hizkeretatik hurbilago azaltzen dira gaurregungo Errenteria-Irun bitartekoak. Gipuzkoarekin batzen dituzten ezaugarriak doaz aurreraka eta Nafarroarekin eta Lapurdirekin batzen zituztenak, aldiz, atzeraka. Gorago esan den bezala, bereizgarri giputz guztiak ere hedatuz doaz —edo dagoeneko hedatu dira— bertara.  »
Koldo Zuazo[9]

Beterriko azpieuskalkiko udalerrien zerrenda

Beste azpieuskalkiekiko lotura egiten duten udalerriak

Udalerri hauetan egiten den euskarak baditu Beterriko gipuzkeraren ezaugarriak, eta beste azpieuskalkiren batenak ere.

Hego Euskal Herriko beste euskara aldaeren gainetiko estatusa

Koldo Zuazok hainbat lekukotasun aipatuz erakutsi duenez,[3][10][11] Beterriko gipuzkera izan da, XVIII. mendetik XX.eraino (biak barne) Hego Euskal Herriko euskaldunen artean eredugarritzat hartu den hizkera, beste euskalki eta azpieuskalkietako hegoaldetar euskaldunek norberaren hizkera gutxiesteraino. Honela laburbiltzen du Zuazok:

« Orain arteko lerroetan argazki modura erakutsi diren lekukotasunek garbi asko erakusten dute gaztelania eta euskararen artean dagoen hierarkiaren antzeko beste bat egon dela eta dagoela Hego Euskal Herriko euskalkien barruan. Beterriko gipuzkera dugu hierarkiaren gainaldean eta gainerako guztiak azpialdean.  »
Koldo Zuazo[11]

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.