Daturen bat falta bada, urtearen lotura jarraitu han sartzeko.
Gertaerak
Euskal Herria
1575–Garrotez exekutatu zituzten Miguel Zubiri eta Maria Johan Iruñean, sorginkeria egotzita. Hil ostean gorpuak erre zituzten. Anotzibarreko bi haurren deklarazioetan oinarrituta, hainbat atxiloketa izan ziren “herriko akelarreetan parte hartzea” egotzita. Lau atxilotu nagusietatik beste biak kartzelan hil ziren.
1994–Norvegian egindako erreferendumean, bertako herritarrek Europako Batasunean ez sartzea erabaki zuten, nahiz eta orduko gobernuak aldeko jarrera babestu zuen.