From Wikipedia, the free encyclopedia
Margaret Thatcher, jaiotzez, Margaret Hilda Roberts (Grantham, Lincolnshire, Erresuma Batua, 1925eko urriaren 13a - 2013ko apirilaren 8a), Erresuma Batuko lehen ministro izan zen 1979 eta 1990 artean.
Thatcherismoa izeneko pentsamoldearen sortzailea eta bultzatzaile nagusia izan zen.
Margaret Hilda Robertsek kimika ikasi zuen Somerville Collegen (Oxfordeko Unibertsitatea). Alderdi Kontserbadorean sartu zen. 1951ean Dennis Thatcherekin ezkondu zen. 1959. urtean diputatu hautatu zuten eta 1961-1964 urteetan Ingalaterrako Pentsio eta Aseguru Nazionaleko ministerioko idazkaria izan zen. 1970-1974 urteetako aginpide kontserbadorearen garaian hezkuntza eta zientzia sailetako estatuko idazkaria izan zen, eta 1975ean Alderdi Kontserbadoreko idazkari nagusi izendatu zuten.[1]
1979. urteetako hauteskundeak Alderdi Kontserbadoreak irabazi ondoren, Lehen ministro egin zuten.[2] Lehen agintaldian ekonomia neurri zorrotzak hartu zituen eta borroka latzak izan ziren gobernu eta sindikatuen artean neurri horiek zirela eta. 1982. urtean, Malvina uharteen auziaren aurrean, Argentinaren aurkako gerrara dei egin zuen (Falklandetako Gerra). Garaipena lortu ondoren, iritzi publiko britainiarraren aurrean indarturik atera zen, 1982ean berriro hautatua izatea ekarri zuena.[3]
Sektore publikoa pribatizatzen jarraitu zuen bigarren agintaldian eta, kanpoko harremanei dagokienez, Erresuma Batua Europako Ekonomia Elkarteko kide izatearen aldeko agertu zen. Estatu Batuek bideraturiko nazioarteko politika bultzatu zuen betiere. 1987. urtean hirugarren aldiz irabazi zituen Alderdi Kontserbadorearentzat legebiltzarrerako hauteskundeak, baina alde txikia atera zion Alderdi Laboristari. Hirugarren agintaldi horretan ere oztopo handiak jarri zizkion EEEan erabateko ekonomia batasuna bultzatzeari eta, barne politikari dagokionez, osasun eta hezkuntza sailak pribatizazio bidean jarri zituen. Ekonomia neurri horiek eta zerga berriek (poll-tax) politikariarenganako sinesgarritasun eza ekarri zuten, eta hala adierazi zuten hautesleek 1989.[4] urteko europar legebiltzarreko hauteskundeetan. 1990. urtean, Geoffrey Howe Lehen ministro-ordeak dimisioa eman ondoren, Thatcherrek berak dimisioa aurkeztu zuen eta John Major kontserbadoreak bete zuen hark utzitako lekua. Irlandako auzian, bestalde, ez zen aurrerapausorik izan Thatcherren agintaldi luzean.
2013ko apirilaren 8an hil zen infartu baten ondorioz.[5]
1982ko irailean Nigel Lawsonen gobernuak izango zuen politika deskribatuko zuen: arrazoi positiborik edo ezinbesteko arrazoirik egon ezean, Estatuaren jabegoan ez zuen industria bakar batek ere jarraitu behar.
Gobernuak ia den-dena saltzeko asmoa zuen, bai British Telecom (telefono konpainia) bai British Airways, baita British Rail (trenbide sarea) eta Posta zerbitzua ere. Epe ertainera, 12.000 milioi libera lortu nahi zituen. Programa horren arabera, milioika inbertitzaile txiki aberastu egingo lirateke, eta Estatuak milaka milioi libera eskuratuko lituzke aurrekontu defizita murrizteko. Thatcher andrearen gobernu guztiek halako zorroztasunez bete zuten plangintza hori, ezen, gaur egun, ikatz meategiak eta British Rail saltzen ari dira, eta Posta zerbitzua baino ez dago gobernuaren eskuetan. Funtzionarioen eta indar armatuen alor batzuk ere pribatizatu egin ziren. "National Health Service"-ari (Osasun Zerbitzu Nazionalari) ere, politika britaniarraren kutunari, ein handi batean, esku pribatuetan geratu zen.
Billy Elliot. Bertan 1984-1985eko Erresuma Batuko mehatzarien grebak eta meatzari eta poliziaren arteko istiluak agertzen dira.
Irungo Baldin Bada taldeak Thatcherrengan oinarritutako abestia konposatu zuen. Lur azpian bukatuko duzue diskoan argitaratu zen abestia, Tatxer izenburuarekin.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.