From Wikipedia, the free encyclopedia
Maria Amalia Vicenta Goiri[oh 1] (Madril, 1873ko abuztuaren 29a - ib, 1954ko azaroaren 28a) idazlea, Filologiako ikerlaria, irakaslea eta emakumeen eskubideen aldezlea izan zen. Espainiako unibertsitate batean Filosofia eta Letretako lizentzia lortu zuen bigarren emakumea izan zen (1896an), bai eta doktoregoa lortu zuen lehen emakumea ere (1909an).
Maria Goiri | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | María Amalia Vicenta Goyri |
Jaiotza | Bilbo, 1873ko abuztuaren 29a |
Herrialdea | Bizkaia |
Bizilekua | Algorta Getxo Madril |
Lehen hizkuntza | gaztelania euskara |
Heriotza | Madril, 1954ko azaroaren 28a (81 urte) |
Familia | |
Aita | ezezaguna |
Ama | Amalia Goyri |
Ezkontidea(k) | Ramón Menéndez Pidal |
Seme-alabak | ikusi
|
Familia | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Unibertsitate Zentrala |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | hizkuntzalaria, historialaria, filosofoa, literatura-kritikaria eta pedagogoa |
Haren arbasoak euskal herritarrak ziren, Madrilen hazi eta hezi ziren, baina bere lehen bost urteetan Algortan bizi izan zen. Amalia Goiri jostunaren alaba zen. Bere amona Juana Vicenta Goyri eta Barrenechea zen, Deustun jaioa. Ama kultura handikoa, nortasun sendokoa eta librepentsalaria izanik, garaiko ohituren eta mugen gainetik hezi zuen Maria Goiri bere alaba. Alaba txikitan gimnasioan apuntatu zuen eta hamabi urte zituela Merkataritza Eskolan. Hamasei urterekin Filosofia eta Letretako lizentziaturan entzule bezala ikasten hasi zen, matrikulatu gabe. 1891–1892 ikasturtean Sustapen Ministerioak emakume batentzako matrikula irekitzeko baimena eman zuen, baldin eta klasetik kanpo pasilloetan gelditzen ez bazen, katedratikoarekin batera gelan sartzen bazen eta ikaskideen alboan eseri beharrean irakaslearen ondoan esertzen bazen. 1896an Filosofia eta Letretako lizentzia lortu zuen eta 1909an doktoregoa. Concepción Arenal eta Emilia Pardo Bazan irakasleek egindako urratsei jarraitu zien.
Marcelino Menéndez Pelayok Goi Mailako Ateneo Ikasketa Eskolan eskainitako hitzaldi batean Ramón Menéndez Pidal ezagutu zuen eta 1900ean berarekin ezkondu zen. Eztei bidaian Cid Campeadorren ibilbideko herrietatik ibili ziren ahoz kontatzen ziren erromantzeak jasoz. Espainiako Gerra Zibilaren aurretik, Institución Libre de Enseñanza erakundean lan egin zuen, irakasle.
Guda Zibilaren hasieran Maria Goiri eta Ramón Menéndez Pidal senar-emazteak Segovia inguruko landetxean familiarekin zeuden. Errepublikaren kontra altxatu ziren militarrek zonaldea hartu zuten. 1937an Burgosen zegoen Francoren alderdiko Defentsa Nazionalerako Juntak Maria Goiri eta Ramón Menéndez Pidal senar-emazteak guda aurretik zituen ekintzei eta ideologiari buruzko txostena eskatu zuen. Hurbiletik familia horren, familiaren adiskidetasunen jarraipena egiteko edota baita eskutitzak irakurtzeko ere eskatu zuen. Txostenak Maria iraultzaile gisa deskribatzen zuen. Guda amaitzean liberaltzat jotzen ziren ideiak zituzten ikasketa zentro guztiak debekatu zirenez, Mariak irakaskuntza utzi eta ikerketari egin zion. Ahoz jasotako erromantzeak bildu zituen Erromantze bildumak liburuan, El conde Lucanor liburua eta Lope de Vegaren idazlanak ikertu zituen. Besteak beste, De Lope de Vega y del Romancero eta Romancero tradicional de las lenguas hispánicas liburuak idatzi zituen.
Euskal Herriko Unibertsitatea sortu eta gutxira, Jesús Antonio Cid eta Jon Juaristi irakasleek "Maria Goiri" mintegia sortu zuten haren omenez, orduko hainbat ikaslerekin batera, euskal baladak jaso eta aztertzeko. Lan honen fruitua da, besteak beste, Aplicación del modelo romancero de análisis a la balada vasca: Bereterretxen khantoria artikulua [1].
Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioako kanpusean, eraikin batek, Bioteknologiako Zentruak, Maria Goiriren izena darama[2]. Eraikina 2016an inauguratu zen[3].
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.