Michel Berger

From Wikipedia, the free encyclopedia

Michel Berger
Remove ads

Michel Berger (Michel Jean Hamburger jaioa; Paris, 1947 - Ramatuelle, 1992) Frantses musikagilea izan zen. Jean Hamburger kirurgialariaren semea. Michel Bergerrek filosofia-ikasketak egin zituen eta tesi bat idatzi zuen pop musikaren estetikari buruz. 1960ko hamarraldiaren bukaeran, musika idazteari ekin zion, Bourvilentzat lanean hasi zenean. Ondoren Véronique Sansonen lehenengo diskoak egin zituen. 1973an abestiak egin zituen Françoise Hardyrentzat. 1974an France Gallentzat La Déclaration d'amour idatzi zuen. Handik bost urtera Luc Plamondon egilearekin Starmania egin zuen, frantses opera rock onentzat hartzen dena. 1990ean biak aritu ziren berriz ere La Légende de Jimmy (Jimmyren elezaharra) lanean. Bien bitartean, Michel Berger frantses pop-musikari nagusi bihurtu zen. Ospe handien izan zuten lanak hauek izan ziren: La Groupie du pianiste (Piano-jotzailearen zalea), Il jouait du piano debout (Pianoa zutik jotzen zuen), Ella, elle l'a. 1986an Johnny Hallydayren disko baten zuzendari izan zen, eta hari eskaini zizkion bere abesti ederrenak.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Remove ads
Remove ads

Erreferentziak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Remove ads