mendebaldeko germaniar hizkuntza From Wikipedia, the free encyclopedia
Alemana[1][2] (Deutsch) indoeuropar hizkuntza bat da, germaniar hizkuntzen taldekoa. Alemania, Austria, Liechtenstein eta Suitzan hitz egiten da batez ere, eta mundu osoko 11. da, hiztunen kopuruari bagagozkio, 120 milioi hiztun baititu. Europar Batasuneko mintzatuena da, 100 milioi hiztunekin. Hizkuntza horren euskal izenak alamanen germaniar tribuan du jatorria.
Alemana | |
---|---|
Deutsch | |
Alemana munduan Hizkuntza ofiziala Oso mintzatua eta ulertua eta/edo hizkuntza nazionala Eskualde mailan mintzatua | |
Datu orokorrak | |
Lurralde eremua | Alemania Austria Suitza Luxenburgo Liechtenstein Belgika Italia (Bolzano-Hego Tirol) Frantzia (Alsazia eta Lorrena) Danimarka (Hegoaldeko Jutlandia) |
Hiztunak | 185 milioi, haietatik 105 milioik ama-hizkuntza gisan |
Rankinga | 10 |
Ofizialtasuna | Alemania, Austria, Liechtenstein, Suitza, Luxenburgo, Belgika, Europar Batasuna. Tokiko hizkuntza ofiziala: Bolzano-Bozen (Italia), Krahule (Polonia), Vatikano Hiria (Suitzar Goardiaren hizkuntza) |
Eskualdea | Nagusiki Erdialdeko Europa |
UNESCO sailkapena | 1: ziurra |
Araugilea | Rat für deutsche Rechtschreibung |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak germaniar hizkuntzak mendebaldeko germaniar hizkuntzak South Germanic (en) | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | SOV hizkuntza, V2 hizkuntza, nominatibo-akusatibo hizkuntza, subjektu aditza objektua, hizkuntza azentuala, time–manner–place (en) , hizkuntza fusionatzailea, azentua eta adjective-noun (en) |
Denbora gramatikalak | orainaldia, geroaldia, preterite (en) eta perfect tense (en) |
Modu gramatikalak | indikatiboa, agintera eta subjuntiboa |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, genitiboa, datiboa eta akusatiboa |
Alfabetoa | German alphabet (en) eta latindar alfabetoa |
Hizkuntza kodeak | |
ISO 639-1 | de |
ISO 639-2 | deu ger |
ISO 639-3 | deu |
Ethnologue | deu |
Glottolog | stan1295 |
Wikipedia | de |
ASCL | 1301 |
IETF | de |
Alemana nagusiki Alemania (herrialde horretako biztanleriaren % 95ek baino gehiagok ama hizkuntza du), Austria (% 89) eta Suitzako (% 65) hizkuntza da. Luxenburgo eta Liechtenstein herrialdeetako hizkuntza ofiziala ere bada.
Alemanezko hiztunen komunitateak dituzten beste europar herrialde batzuk honako hauek dira: Italiako iparraldean, Bolzano-Hego Tirolgo probintzia); Belgikako alemaniar hiztunak dituzten ekialdeko kantoiak; Frantzian, Alsazia eta Lorrenako lurralde historikoetako departamentuetako hainbat udalerri; eta, azkenik, Danimarkan, Hegoaldeko Jutlandian hainbat udalerri ere baitaude.
Bestalde, badira alemanierazko hiztunen komunitateak Txekiar Errepublika, Eslovakia, Hungaria, Polonia, Errumania, Serbia, Errusia, Kazakhstan eta Namibian ere.
Alemanak germaniar hizkuntzen familiako mendebaleko adarra osatzen du, eta germaniar hizkuntzen familia indoeuropar hizkuntzen multzoaren barnean dago. Germaniar dialektoak usadioz bi talde nagusitan banatzen dira: goi-alemana eta behe-alemana.
Alemanaren dialektoen arteko ezberdintasunak bistakoak dira. Hala, bada, dialekto mugakideen artean baizik ezin dute elkar ulertu hiztunek, maiz. Dialekto batzuk ulertezinak zaizkie aleman estandarraz baizik mintzatzen ez diren hiztunei. Dena dela, alemanaren dialekto guztiek continuum bat eratzen dute.
Behe-alemanezko hitza | Goi-alemanezko hitza | Euskarazko esanahia |
ik | ich | ni, nik |
maken | machen | egin |
Dorp | Dorf | herrixka |
tussen | zwischen | artean |
op | auf | gain / gainean |
Korf | Korb | saski |
dat | das | hori |
Appel | Apfel | sagar |
Aleman moderno estandarra mendebaldeko germaniar hizkuntza da, batez ere Erdi Aroan Alemaniako erdialdean eta hegoaldean hitz egindako barietate guztien ondorengoa. Konbentzionalki, alemanez idatzitako testuak hiru alditan banatzen dira:
Aleman estandar modernoa, nagusiki, goi aleman goiztiarrean oinarritutako forma da, nahiz eta ahoskeran eragina izan Alemania iparraldeko hiztunek (gehienak behe-alemanez hitz egiten zutenak) idatzizko estandarra ahoskatzeko hartu zuten modua.
Historikoki, hizkuntza bat estandarizatzen hasten den unea funtsezkoa da hizkuntza ofizial gisa erabiltzeko. XV. mendea baino lehen, eskualde bakoitzean, gehienbat, tokian tokiko barietatea erabiltzen zen. Egungo Alemaniako iparraldean, XVI. mendea arte, ospe handiko hizkuntza behe-alemana izan zen (antzeko barietateez osatutako talde bat eta hizkuntza estandarraren oinarrian dagoen goi alemana sorrarazi zuena). XV. eta XVI. mendeetatik aurrera, dokumentazio ofiziala, nagusiki, latinez idazteari utzi zitzaion eta, ekialde-erdialdeko alemana mintzatzen zen eskualdean, eskualdeetako barietateen arteko konpromisoa irudikatzen zuen alemana erabiltzeko saiakera sortzen hasi zen. Artean hasi zen agintarien eta hiztunen arteko adostasuna eratzen, idatzia eta mintzatua nolakoak izango ziren zehazteko, nahiz eta horrek ez eragotzi eskualdeetan bestelakoa izatea. Adostasun hartatik abiatuta, hizkuntza estandarra prestigio-barietate gisa ikusten hasi zen, eta irakaskuntzako komunikazio-hizkuntza nagusi gisa irakasteko modua arautzeko neurriak hartu ziren, baita bigarren hizkuntza edo atzerriko hizkuntza gisa irakastekoa ere. Ekialde-erdialdeko alemanezko legezko testuak eta Luteroren Biblia (1522-1534) aleman hizkuntza estandar modernoa eratzeko abiapuntu izan ziren[3]. Gai horri buruz esan ohi da:
« | Bibliatik alemanera egindako itzulpenarekin, eta lehenengoa izan ez arren, Luterok, gaur egun alemanaren aberastasun eta normalizazioari dagokionez (gaur egun goi aleman berria bezala ezagutzen dena, zehatzago esateko), merezi zuen indarrean dirauen aitorpena. Eta hori nabarmen gelditzen da Luterok, bere itzulpenean, ez zuelako bere dialektoko hiztegia (erdialde-ekialdeko alemana) aukeratu kontuan hartuta, baizik eta garai hartan alemaniar lurraldeetan hedatuen zegoena. Horrekin, Luterok nazio-arazo bihurtu zuen hizkuntza. Alemana ez zen dagoeneko hizkuntza bat gehiago, hizkuntza nazionala baizik[4]. | » |
Hizkuntzaren estandarizazio hori eskualde-modu alternatiboen arteko arauak hautatzean datza. Haren kasuan, XVIII. mendearen erdialdea arte ez zen ezarri gutxi gorabehera behin betiko estandar idatzi bat eta, XIX. mendean zehar, ahoskera estandarra ere finkatu zen. Prusiaren bateratzea eta Aduana Batasuna (Zollverein) hizkuntza estandarrerako bultzada bat izan bazen ere, jatorriz, Prusiako hizkuntza nagusia behe-alemana zen, nahiz eta hezkuntzan goi alemana oinarri zuen estandar hasiberria sustatu. Aleman estandar hori ez zen hizkuntza ofizial gisa onartu 1902 arte, Bigarren Konferentzia Ortografikoak aleman estandarrerako lehen arauak ezarri zituenean. Aldi berean, eskualdeetako hizkuntzak gaur arte oraindik ere erabiltzen dira, batez ere gai informaletan eta beti eskualde berekoen artean.
Ortografia Rat für deutsche Rechtschreibung erakundeak ("Alemaniar Ortografi Kontseiluak" arautzen du[5].
Ikusi: Alemanezko literatura.
Gramatika aldetik, nahiko hizkuntza konplexua da:
Zehaztuak (bestimmter Artikel) |
Singularra (euskarazko -a artikulua) |
Plurala (euskarazko -ak edo -ek artikuluak) |
Zehaztugabeak (unbestimmter Artikel) |
Singularra (euskarazko bat artikulua) |
der (maskulinoa) | die (maskulinoa, femeninoa eta neutroa) | ein (maskulinoa) | ||
die (femeninoa) | eine (femeninoa) | |||
das (neutroa) | ein (neutroa) |
Ez dago arau finkorik hitzen plurala osatzeko: hortaz, hizkuntza ikastean, hitz bakoitzaren plurala ikasi beste irtenbiderik ez dago. Adibidez:
Euskaraz edo latinez bezala, alemanezko izenak, artikuluak, adjektiboak eta izenordeak deklinatzen dira. Lau kasu ditu: nominatiboa, akusatiboa, datiboa eta genitiboa.
Deklinazioa | Alemanez | Euskaraz |
Nominatiboa (subjektua) |
Der Mann ist hier | Gizona hemen da |
Die Frau ist hier | Emakumea hemen da | |
Das Kind ist hier | Umea hemen da | |
Akusatiboa (objektu zuzena) |
Ich sehe den Mann | Gizona ikusten dut |
Ich sehe die Frau | Emakumea ikusten dut | |
Ich sehe das Kind | Umea ikusten dut | |
Datiboa (nori, zehar objektua) |
Ich sage das dem Mann | Gizonari hori esaten diot |
Ich sage das der Frau | Emakumeari hori esaten diot | |
Ich sage das dem Kind | Umeari hori esaten diot | |
Genitiboa (noren) |
Der Hund des Mannes | Gizonaren txakurra |
Der Hund der Frau | Emakumearen txakurra | |
Der Hund des Kindes | Umearen txakurra |
Orainaldia | Lehenaldia | Etorkizuna |
Ich bin (Ni naiz / nago) | Ich war (Ni nintzen / nengoen) | Ich werde sein (Ni izango naiz / egongo naiz) |
Du bist (Hi haiz / hago) | Du warst (Hi hintzen / hengoen) | Du wirst sein (Hi izango haiz / egongo haiz) |
Er / Sie / Es ist (Bera da / dago) | Er / sie / es war (Bera zen / zegoen) | Er / sie / es wird sein (Bera izango da / egongo da) |
Wir sind (Gu gara / gaude) | Wir waren (Gu ginen / geunden) | Wir werden sein (Gu izango gara / egongo gara) |
Ihr seid (Zuek zarete / zaudete) | Ihr wart (Zuek zineten / zeundeten) | Ihr werdet sein (Zuek izango zarete / egongo zarete) |
Sie sind (Haiek dira / daude) | Sie waren (Haiek ziren / zeuden) | Sie werden sein (Haiek izango dira / egongo dira) |
Orainaldia | Lehenaldia | Etorkizuna |
Ich habe (Nik dut) | Ich hatte (Nik nuen) | Ich werde haben (Nik izango dut) |
Du hast (Hik duk / dun) | Du hattest (Hik huen) | Du wirst haben (Hik izango duk / dun) |
Er / Sie / Es hat (Berak du) | Er / sie / es hatte (Berak zuen) | Er / sie / es wird haben (Berak izango du) |
Wir haben (Guk dugu) | Wir hatten (Guk genuen) | Wir werden haben (Guk izango dugu) |
Ihr habt (Zuek duzue) | Ihr hattet (Zuek zenuten) | Ihr werdet haben (Zuek izango duzue) |
Sie haben (Haiek dute) | Sie hatten (Haiek zuten) | Sie werden sein (Haiek izango dute) |
Aditz "ahulak": iraganean, -te atzikia eransten zaie; partizipioan, ge- aurrizkia dute eta -t atzizkia:
Wählen = aukeratu
Ich habe gewält = Aukeratu dut
Du hast gewält = Aukeratu duzu
Er / Sie / Es hat gewält = Aukeratu du
Wir habe gewält = Aukeratu dugu
Ihr habt gewält = Aukeratu duzue
Sie haben gewält = Aukeratu dute.
Esaldia: Ich habe heute mein neues Auto gewält = Nik neure auto berria gaur aukeratu dut.
Aditz "indartsuak":
Verstehen = ulertu
Ich habe verstanden = Ulertu dut
Du hast verstanden = Ulertu duzu
Er / Sie / Es hat verstanden = Ulertu du
Wir habe verstanden = Ulertu dugu
Ihr habt verstanden = Ulertu duzue
Sie haben verstanden = Ulertu dute
Esaldia: Ich habe diese Sprache nicht verstanden = Nik ez dut hizkuntza hau ulertu.
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.