Remove ads

Alamanak[1] (latinez: alamanni) germaniar tribuen batasun bat izan ziren, sueboak eta semnonak nagusiki, hasieran Elba ibaiaren erdialde eta behe arroan egokitu zirenak. Lehenbiziko aipamena 213. urtekoa da. Frankoek germaniar herri guztiei erantsi zieten auzoan zituzten alamanen izena, eta horretatik dator Alemania.[2]

Thumb
Alamanen kokalekua III. mendean, eta hedapena VI. mendera arte.

Historia

Alamanen lehenbiziko aipamena Karakala enperadorearen goitizena da, Alamannicus, tribuen batasun hori garaitu zuela adierazten baitzuen.

Godoek eta eslaviarrek beharturik, Main aldera jo zuten 213. urtean, eta Karakala, Alexandro Severo eta Maximino erromatar enperadoreei aurre egin ondoan, Rhin ibaiaren eremuetaraino zabaldu ziren. 260an Milaneraino heldu baziren ere, Galienok azpiratu zituen, eta Germania Garaira bildu behar izan zuten.[2]

Hunoekin eta burgundiarrekin arazo ugari izan ondoan, alamanen historia [[Frankoak|frankoekiko] harremanek markatu zuten aurrerantzean.[2] 496an, Tolbiac-en, Klovis I.ak garaitu zituen Estrasburgo eta Augsburg artean zeuden alamanak.

V. mendetik aurrera, Alsazian finkatu ziren, eta Suitzako goi ordokira eta egungo Bavariara hedatu. VII. mendean kristautu ziren, Colomban eta Gall irlandar fraideen eskutik.[2] Alpeetako haranetara VIII. mendean iritsi ziren. Alamanen eskualdeak barruti andana izan zuen Erdi Aroan: Estrasburgoko elizbarrutia (614an sortua), Augsburgeko lurraldea (736), Mainzko elizbarrutia (745) eta Basileakoa (805).

VIII. mendean, zenbait aldiz matxinatu ziren frankoen aurka. 746an, beste altxamendu baten ostean, Karlos Martelen seme Karlomanek buruzagi alamanak Cannstattera deitu eta, traizioa egotzirik, hilarazi zituen; harrezkero, duke franko batek gobernatu zituen.[3]

843ko Verdungo Hitzarmenaren ondoren, alamanen lurraldea Ekialdeko Frantzian sartu zen, Luis II.a Germaniarra errege zelarik.[2] Suabiako Dukerri gisa, 1268ra arte jarraitu zuen Germaniako Erromatar Inperio Santuaren barnean.[4]

Remove ads

Erreferentziak

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads