Martin Lutero

From Wikipedia, the free encyclopedia

Martin Lutero

Martin Lutero[1] –jaiotzako izen-deiturez, Martin Luther[2]– (Eisleben, Alemania, 1483ko azaroaren 10a - Eisleben, Alemania, 1546ko otsailaren 18a) apaiza katoliko agustindar, irakasle, filosofo eta teologoa izan zen, eta bere irakaspenek luteranismo izeneko doktrina teologiko eta kulturala inspiratu zuten[3].

Datu azkarrak unibertsitateko irakasle, Bizitza ...
Martin Lutero

unibertsitateko irakasle

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMartin Luder
JaiotzaEisleben, 1483ko azaroaren 10a
Herrialdea Alemania
BizilekuaEisleben
Mansfeld
Magdeburg
Eisenach
Erfurt
Wittenberg
HeriotzaEisleben, 1546ko otsailaren 18a (62 urte)
Hobiratze lekuaAll Saints' Church, Lutherstadt Wittenberg (en)
Familia
AitaHans Luther
AmaMargarethe Luther
Ezkontidea(k)Katharina von Bora  (1525 -  1546)
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaUniversity of Erfurt (en)
(1501 (egutegi gregorianoa) - 1505 (egutegi gregorianoa)) master
Doktorego ikaslea(k)Andreas Hoffrichter (en)
Hizkuntzaklatina
New High German (en)
alemana
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakitzultzailea, teologoa, katedraduna, abokatua, Bibliaren itzultzailea, hymnwriter (en) , Protestant reformer (en) , filosofoa, artzaina, idazlea, predikaria, musikagilea, eskriba, apaiz katolikoa eta reformator (en)
Lantokia(k)St. Augustine's Monastery (en)
Enplegatzailea(k)Wittenbergeko unibertsitatea
Lan nabarmenak
InfluentziakAgustin Hiponakoa
MugimenduaGerman Renaissance (en)
Erreforma Protestantea
Protestantismoa
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEliza latinoa
Luteranismoa
Erlijio-ordenaSan Agustinen Ordena

Itxi

Luterok Bibliaren jatorrizko irakaspenetara itzultzeko eskatzen zion Elizari[4],​ eta horrek Europako Eliza kristau katolikoak berregituratzea ekarri zuen. Eliza katolikoak Erreforma protestantearen aurrean izan zuen erreakzioa Kontrarreforma izan zen. Mendebaldeko zibilizazioari egin zizkion ekarpenak erlijio-esparrutik harago hedatu ziren; izan ere, Bibliaren itzulpenek alemanaren bertsio estandarra garatzen lagundu zuten, eta eredu bihurtu ziren itzulpengintzaren artean. Katalina Borarekin ezkondu zen 1525eko ekainaren 13an, eta horrek apaizen ezkontzaren aldeko mugimendu bat hasi zuen kristau korronte askoren barruan[5].

Hil baino hiru urte lehenago, 1543an, juduez eta haien gezurrei buruzko antijudaismo kristauaren tratatua idatzi zuen, Von den Jüden und iren Lügen (Juduei buruz eta haien gezurrak[6][7]). ​Itun horren arabera, juduak herri «doilor eta arbuiagarria da, hau da, ez da Jainkoaren herri bat, eta haren leinu-harrokeria, haren erdainkuntza eta haren legea zikintzat hartu behar dira»[8]; «Sinagoga (herri juduaren eliza) andregai lizuna zen, bai, emagaldu zuzen-ezina, emakume lizuna»[9].

Luterok idatzi horretan aldarrikatu zuen «sinagogak eta eskola errabinikoak suaren bazka izan daitezela, bere otoitz-liburu suntsituak, errabinoei (herri juduaren apaizak) predikatzea eta irakastea debekatzea, etxeak suntsituak izan daitezela eta ondasunak eta dirua konfiskatuak». «Ez zaie errukirik eta gupidarik erakutsi behar[10], ezta inolako lege-babesik eman ere»[11],​ eta «har pozoitsu puztu horiek lan beharturako edo behin betiko kanporatzeko prestatu behar dute»[12].​ Liburu horretan, Luterok juduen hilketa aholkatzen du honako hau idaztean: «Ez suntsitzearen errudun izango gara»[13].

Bere erretorika ez zegoen juduei bakarrik zuzendua, baita katolikoei, anabaptistei ere, kristau ez-trinitarioak[14].​ Hori dela eta, hispanofobiaren eta antisemitismoaren gurasoetako bat da[15]. Lutero 1546an hil zen, Leon X.a aita santuak eskumikatuta.

Elizaren gehiegikerien aurka idatzi zituen Laurogeita Hamabost Tesiek guztiz bizkortu zuten erreforma protestantearen etorrera. Haren irakaspenak zirela eta, Erreforma Protestantearen mugimendua sortu zen; batik bat protestantismoaren bertsio luteranista. Eliza Katoliko Erromatarrarekin hainbat alderdi teologiko adostu ezinean, aita santuarekiko mendekotasuna apurtzearen alde agertu zen, eta kristautasunean adar berri bat sortu zuen. Egun, 70 milioi kristau luterano daude munduan, eta beste 400 miloi inguru beste adar protestanteetan.

Inprimatzeko makinaren asmakizun berria zela medio, Martin Luteroren pentsaera erraz zabaldu, eta, beste teologoengan, eragina izan zuen. Luteroren erreformak mota askotakoak ziren. Tokian tokiko hizkuntza arruntak, eta ez latina, erabili nahi zituen liturgian. Hortaz, Biblia alemanera itzuli zuen. Apaizen ezkontzen alde egin zuen, eta Lutero bera ezkondu egin zen 1525eko ekainaren 13an.[16]

Martin Luteroren bizitzak eta idazlanek Europa Mendebaldeko Erdi Aroaren bukaeran eta Aro Modernoaren sorreran pauso handi bat, agian azkena, ekarri zuten.

Euskal Herriko iparraldean, hirugarren hamarkadaren hasieran, dagoeneko baziren erreformaren aldeko taldeak Baiona aldean. Eliza-artzainek euskaraz egiten zituzten beren hitzaldiak Lapurdi, Baztan eta Bidasoa aldeko sinestunentzat[17]. Garaiko Nafarroako erregeak, Enrike II.a eta Margarita Nafarroakoa Erreformaren aldekoak ziren, horrela, Julio II.a aita santuaren (zeinaren Buldei esker Nafarroa Garaiko inbasioari bide eman baitzion[18]) mendetik at gelditzen baitziren.

Leizarragaren Testamentu Berria

Beste aldetik, jakina da Joana Albretekoak, Nafarroako erreginak, Joanes Leizarragari Testamentu Berria euskarara itzul zezan agindu ziola, 1571n argitaratu zena IESUS CHRIST GURE IAUNAREN TESTAMENTU BERRIA izenburupean. Liburua Euskaltzaindiak argitaratu zuen 1990. urtean TH Linschmann eta H. Schuchardtek 1900. urtean egindakotik hartuz[19].

Bizitza

Lehen urteak

Thumb
Hans eta Margarita Luderren erretratuak, Martinen gurasoak, Lucas Cranach zaharrak egina (1527).
Thumb
Luteroren etxea, non hamalau eta hamazazpi urte bitartean bizi izan zen Eisenacheko eskola pribatura zihoanean.

Martin, izan ere, Hans eta Margarethe Luderren semea zen; 1483ko azaroaren 10an jaio zen, eta biharamunean bataiatu zuten, Toursko San Martin egunean, eta santu horren izena eman zioten. 1484an, familia Mansfeldera joan zen bizitzera aitak bertan kobre meategi batzuk zuzendu behar zituelako. Nekazarien artean hazia, Hans Luderrek bere semea funtzionario zibil bihurtzea nahi zuen familiari ohore gehiago emateko. Helburu horrekin, Martin gaztea Mansfeld, Magdeburgo eta Eisenacheko eskoletara bidali zuen[2]. 1501ean, 18 urte zituenean, Erfurteko unibertsitatera bidali zuen, non lautea jotzen zuen, eta Filosofo ezizena ere jaso zuen.

1502an batxiler gradua jaso zuen, eta, 1505ean, maisutza bat, 17 hautagaietatik bigarren izanik[20].​ Aitaren nahiei jarraiki, unibertsitate horretako Zuzenbide Fakultatean eman zuen izena. Baina, 1505eko uztailaren 2an, ekaitz elektriko baten ondorioz, dena aldatu zen. Tximista bat erori zen bere ondoan gurasoen etxera egindako bisita batetik bueltan zetorrela. Izututa, oihu egin zuen: «Laguntza Santa Ana! Monje egingo naiz!». Bizirik atera, eta Zuzenbide ikasketak utzi zituen; bere liburuak saldu zituen, Virgilioren liburuak izan ezik, eta, 1505eko uztailaren 17an, Erfurteko agustindarren monasterioan sartu zen[21][22]. ​

Fraide eta akademia bizitza

1505eko ekainaren 17an, Erfurteko agustindarren monasterioan sartu zen; 1506an, ordenan, eta hurrengo urtean, apaiztu zen[23]. Monasterio jarduna otoitz egitea, barau egitea, erromesaldia eta bere burua konfesatzea zen[24].

Johann von Staupitzek, Luteroren nagusiak, ondorioztatu zuen gazteak lan gehiago behar zuela bere gehiegizko gogoetatik aldentzeko, eta karrera akademiko bati ekiteko agindu zion monjeari.

1507an, Lutero apaiz ordenatu zuten, eta, 1508an, Teologia irakasten hasi zen Wittenbergeko Unibertsitatean. Luterok 1508ko martxoaren 9an jaso zuen Bibliako Ikasketetako batxiler gradua.

1512ko urriaren 21ean, Teologia fakultateko senatuan hartu zuten, Biblian doktore titulua jasoz. 1515ean, ordenako bikario izendatu zuten, hamaika monasterio bere ardurapean utziz[25].

Garai horretan, greziera eta hebreera ikasi zituen idazkeretan erabilitako hitzen esanahian eta ñabarduretan sakontzeko, gero Biblia itzultzeko erabiliko zituen ezagupenak.

Irakasle eta predikari urteak

1508-1546 urteetan, Wittenbergeko unibertsitateko irakasle izan zen, eta, 1512an, doktore titulua hartu zuen. Biblia irakasle gisa egin zen ezagun, eta Bibliari buruz eskolan egiten zituen iruzkinen bitartez gorpuztu zuen dotrina protestantea. Hasierako urteetan, Elizaren dotrina ofizialetik kanpo ezartzen zutela era, zalantza handiak sortu zitzaizkion.

Luteroren graziaren teologia

Thumb
Opera omnia (1562)

Gradu akademikoak lortzeko irrikak bultzatu zuen Martin Lutero Eskriturak sakon ikastera. Ad fontesetara (iturrietara) joateko bokazio humanistak eraginda, Bibliaren eta Eliza primitiboaren azterketan murgildu zen. Hori dela eta, penitentzia eta zintzotasuna terminoek esanahi berria hartu zuten Luterorentzat, sinetsita Elizak kristautasunak Eskrituretan irakasten zituen zenbait egia zentralen ikusmena galdu zuela, horietako garrantzitsuenetako bat fedearen bidezko justifikazioaren doktrina izanik. Lutero salbazioa Jainkoaren opari hutsa dela irakasten hasi zen, Kristoren bitartez graziak emana eta fedeak bakarrik hartuta[26].

Geroago, Luterok Moisesen legearen eta bere graziaren teologia indartzen zuten Ebanjelioen arteko bereizketaren printzipioa definitu, eta berrezarri zuen. Horren ondorioz, Luterok uste zuen bere interpretazio-printzipioa funtsezko puntua zela Eskrituren azterketan. Jesusen Ebanjelioa bere garaiko Elizan oker ulertzearen arrazoia Lege Mosaikoaren eta Ebanjelioen bereizketan argitasun eza zela, eta erakunde horri (Elizari, alegia) egotzi zion funtsezko akats teologiko asko sortu eta sustatu izana.

Indulgentzien inguruko eztabaida

Sakontzeko, irakurri: «Laurogeita hamabost Tesiak»
Thumb
Luterori omenaldia Heidelbergeko kale batean, 1983an bere jaiotzaren bosgarren mendeurrenean jarria eta Heidelbergen auzia ospatzen duena.
Thumb
1517an Nurembergen inprimatutako Laurogeita hamabost tesiak obra, gaur egun, Berlingo Estatu Liburutegian gordetzen dena
Thumb
Der Anschlag von Luthers 95 Thesen, XIX. mendean Julius Hübnerrek egindako margo-lana, zeinak modu ikusgarri erakusten duen Laurogeita hamabost tesiaken iltzatzea mutiko baten bidez eta jende multzoaren aurrean. Egia esan, tesiak ''disputatio'' (eztabaida) baten aurretik argitaratzea Unibertsitatearen betebehar bat zen.

Irakasle gisa zituen betebeharrez gain, Martin Lutero predikari eta konfesore gisa aritzen zen hiriko Santa Maria elizan. Jauregiko elizan egin ohi zuen predikua, Santu guztiena ere deitua Saxoniako Federiko III.ak sortutako fundazio batetik zetorren erlikia-bilduma bat zuelako. Garai horretan ohartu zen apaiz gaztea limosna baten truke eliztarrei induljentziak eskaintzearen ondorio kaltegarriez[27].

Induljentzia da absoluzioa hartu ondoren bekatuengatik oraindik mantentzen den aldi baterako zigorra (partziala edo osoa) kentzea. Garai hartan, edonork lor zitzakeen induljentziak limosna baten truke[28],​ beretzat edo purgatorioan zeuden ahaide hilentzat. Johann Tetzel fraide dominikoa Alberto Brandeburgokoaren (Mainzeko artzapezpikua) gotzain-lurraldeetan zehar bidaiatzeko errekrutatua izan zen karitatez laguntzen zutenei induljentziak emateko; horrekin, Erromako San Petri basilikaren eraikuntza finantzatzea eta Alberto de Hohenzollern-entzat gotzaindegi bat erostea espero zen[27].

Luterok egintza honetan, botere-abusua ez ezik, gezurra ere ikusi zuen, Izan ere, Liburu Santuetan zuzeneko oinarririk ez zuenez, jendea nahas zezakeen eta induljentziez bakarrik fidatzera eraman aitortzaren sakramentua eta egiazko damua alde batera utziz. Luterok hiru sermoi egin zituen induljentzien aurka 1516 eta 1517an. Gau batean, Erreforma egitera eramango zuen Erromatarrei Gutuna 1:16 eta 17ren pasarte bat irakurri zuen: «Izan ere, ez naiz ebanjelioaren mezuaz lotsatzen, Jainkoaren ahalmena delako sinesten duten guztiek salbazioa lor dezaten, juduak lehenik, eta gero greziarrak. Zeren mezu horrek erakusten baitigu nola Jainkoak libratzen gaituen errutik: fedeagatik da, eta fedeagatik bakarrik. Hala diote Eskriturek: Zintzoa fedearen bidez biziko da»[27][29].​​ Baina haserrea handituz joan zitzaion, eta, tradizioaren arabera, 1517ko urriaren 31n, Laurogeita hamabost tesiak Wittenbergeko jauregiko elizaren atean iltzatu zituzten eztabaidatzeko gonbidapen ireki gisa[30][31]. Tesiakek zikoizkeria eta paganismoa gaitzesten zituzten, berak, gehiegikeria bat balira bezala, Elizan zeudela uste baitzuen, eta eztabaida teologikoa eskatzen zuen induljentziek eman zezaketenari buruz. Hala ere, bere tesietan ez zuen, zuzenean, zalantzan jartzen aita santuak induljentziak emateko zuen autoritatea[32].

Martin Luteroren Laurogeita hamabost tesiak[33] berehala itzuli ziren alemanera, eta asko kopiatu eta inprimatu ziren. Bi asteren buruan, Alemania osora hedatuak ziren, eta, bi hilabete geroago, Europa osoan. Hori izan zen inprentak paper garrantzitsua izan zuen historiako lehen kasuetako bat; izan ere, edozein dokumentu errazago eta zabalago banatzen laguntzen zuen[34].

Gatazka aita santuarekin

Aita santuaren erantzuna: eskumikatzea

Thumb
Tomus secundus omnium operum, 1562

Johan Eck teologoaren eta Tommaso de Vio Caietano domingotarren buruaren erasoek ez zuten atzerarazi, eta, 1520an, An den christlichen Adel deutscher Nation (Germaniar nazioko aitonen seme kristauentzako agiria), De captivitate Babylonica ecclesiae præludium (Eliza Babilonian gatibu) latinez idatziriko tratatua eta Von der Freiheit eines Christenmenschen (Kristau gizonen askatasunaz) liburua idatzi zituen. Hirugarren liburu horretan azaldu zuen Biblia dela autoritate gisa har daitekeen idatzi santu bakarra eta fedea dela kristau erlijioaren oinarri nagusia.

1520ko ekainaren 15ean, aita santuak, Exsurge Domine buldaren bitartez, jakinarazi zion bere doktrinaren 41 puntu ezabatzen ez bazituen, eskumikatua izateko arriskuan egongo zela. Luterok, ondoren, bulda jendaurrean erre zuen, eta aita santuak eskumikatu egin zuen.

Arrakala zabaldu egiten da

Lutero gertakarien bidez

Thumb
Lucas Cranach, Martin Lutero monje agustindarra, 1520. Grabatu kalkografikoa.

Horrela, ez zegoen bake itxaropenik. Luteroren idazkiak oso hedatuak zeuden Frantzia, Erresuma Batuan eta Italian 1519an, eta ikasleak Wittenbergera joaten ziren Luterori entzutera, Epistola Galatarrei eta Operationes in Psalmos (Salmoei buruz lanean) delakoari buruzko iruzkinak argitaratzen baitzituen.

Bere idazkiek sortutako eztabaidak bere doktrinak sakonago garatzera eraman zuten Lutero, eta bere Kristoren Gorputz Egiazko eta Santuaren Sakramentu Bedeinkatuan eta haren hermandadeak sermoia zabaldu egin zuen eukaristiaren esanahia bekatuen barkamenerako eta fedearen indartzea hura jasotzen dutenengan; gainera, jaunartzea berregiteko kontzilio bat egin zedin babestu zuen.

Elizaren kontzeptu luteranoa bere Von dem Papsttum zu Rom (Erromako aitasantutzan) lanean garatu zen, Augustín von Alveld frantziskotarraren erasoari erantzuna, Leipzigen (junio de 1520); Bere von guten Werken (Obra Onen sermoia) sermoia, 1520ko udaberrian argitaratua, berriz, obra onen eta super-banaketaren (betebehar hutsaren gainetik egindakoak) obren doktrina katolikoaren kontrakoa zen, sinestunaren lanak benetan onak zirela Jainkoak ordenaturiko edozein dei sekularretan (edo bokazio).

1520ko itunak

Alemaniar noblezia

Leipzigen izandako eztabaida (1519) humanistekin harremanetan jarrarazi zuen Lutero, batez ere Melanchthon, Reuchlin eta Erasmo Rotterdamgoarekin, eta Ulrich von Hutten zaldunarekin harremanak izatea, zeinak Franz von Sickingen zaldunarengan eragina izan baitzuen. Von Sickingenek eta Silvestre de Schauenburgek Lutero bere babespean mantendu nahi zuten bere gotorlekura gonbidatuz, aita santuaren erbesteratze aginduagatik Saxonian seguru sentitzen ez bazen,

Krisi egoera honetan eta alemaniar nobleak aurrez aurre jarriz, Luterok An den christlichen Adel deutscher Nation (Alemaniako Nazioaren Kristau Nobleziari) (agosto de 1520) idatzi zuen, non laikotzari, apaiz espiritual gisa, galdegiten zion Jainkoak eskatutako baina aita santuak eta elizgizonek bertan behera utzitako erreforma. Luterok, lehen aldiz, Antikristoa zela esan zion publikoki aita santuari[35].​ Luterok proposatzen zituen erreformak ez ziren doktrina-gaiei buruzkoak bakarrik, baita elizaren gehiegikeriei buruzkoak ere: kardinalen kopurua eta aita santuaren gorteko eskariak gutxitzea; aita santuaren diru-sarreren abolizioa; gobernu sekularraren onarpena; aita santuak denborazko botereari uko egitea; interdiktuak eta eskumikuari lotutako gehiegikeriak ezabatzea; erromesaldi kaltegarriaren abolizioa; neurriz kanpoko egun santuak jaistea; mojen komentuak, eskaleak eta handitasunak kentzea; unibertsitateen erreforma; elizgizonen zelibatuaren indargabetzea; hustarrekin batzea eta moral publikoaren erreforma orokorra.

Luterren eskumikatzea

Thumb
Exurge Domine buldaren lehen orria; horren bidez ohartarazi zitzaion Luterori eskumikatua izango zela.
Thumb
Lutero eskumikatzen duen Decet Romanum Pontificem bulda, 1521.

Aita santuak, 1520ko ekainaren 15ean, Martin Luterori ohartarazi zion, Exsurge Domine buldaren bidez, eskomikura arriskatzen zela hirurogei eguneko epean aukeratutako bere doktrinaren 41 puntu kentzen ez bazituen bere idazkietatik, Laurogeita hamabost tesiak barne. Epe hori bete ondoren, zurrumurruek zioten Eck aita santuaren debekuarekin iritsi zela Meissenera, zeina irailaren 21ean eman zen.​ Von Miltitz konponbide bat bideratzen saiatu zen[36], baina, 1520ko urrian, Luterok Kristau baten askatasunaz idatzia bidali zion aita santuari, esaldi esanguratsu hau erantsiz: «Nik ez dut legerik onartzen Jainkoaren hitza interpretatzean»[37].​ Abenduaren 12an, Luterok, Wittenbergen, pertsonalki, sutara bota zuen bulda eta aita santuaren dekretua eta horrek 120 eguneko epean hartzen zuen eragina; ekimena Warum des Papstes und seiner Jünger Bücher verbrannt sind eta Assertio omnium articulorumen defendatu zuen; bulda hori erretzen ari zen bitartean, Luterok oihu egin zuen 9. salmoa parafraseatuz[38]: «Jainkoaren egia [edo santuak] nahastu dituzunez, gaur Jainkoak zu nahasten zaitu. Sutara zurekin».​ Leon X.a aita santuak Lutero eskumikatu zuen 1521eko urtarrilaren 3an, Decet Romanum Pontificem buldaren bidez[39].

Hala ere, debekuaren exekuzioa saihestu zen aita santuak Saxoniako Federiko III.arekin zuen harremanagatik eta Karlos V.a enperadore berriarengatik, zeinak, aita santuak berarekiko zuen jarrera eta Dietaren jarrera ikusirik, Luteroren aurkako neurriak hartzea kontraindikatua ikusi baitzuen. Carlos V. Wormsera joan zen esanez: «Hara joango nintzateke teilatuetan teilak adina deabru egonda ere»[32].

Luteroren erbestaldia

Wormseko dietak, eskumikaturik, Alemaniar Inperiotik erbestera egotzi zuen (1521). Frederiko Saxoniakoak Wartburg gazteluan jaso zuen, eta, egonaldi horretan, Biblia alemanera itzuli zuen.

Wittenbergera jo zuen berriro, eta erreformaren hasieran berekin batean jardun zuen Thomas Müntzerren aurka jo zuen, Wider die himmlischen Propheten (Zeruko profeten aurka), eta printzeen alde jarri zen laborarien matxinadan (1524-1525); hala ere printzeen sarraskiak salatu zituen.

Luteroren ezkontza eta seme-alabak

1523ko apirilaren 8an, Luterok Nimbschen monasteriotik ihes egiten lagundu zien hamabi monjeei; komentutik, upel batzuetan ezkutaturik atera zituen. Horietako hiru, beren senideekin joan ziren, eta besteak, Wittenbergera. Askeen talde horretan, Katharina von Bora zegoen. Jakin zen Lutero edo Nicolas von Amsdorf-ekin ezkondu nahi zuela. 1525eko ekainaren hasieran, Luterok Katharinarekin ezkondu nahi zuen. Lagunei ezer esan aurretik, ekainaren 13an harekin ezkondu zen. Katharina bere senarraren etxera aldatu zen, Wittenbergeko monasteriora. Hiru seme eta hiru alaba izan zituzten:

  • Johannes, 1526ko ekainaren 7an jaioa; Zuzenbidea ikasi zuen, eta Gorteko funtzionario izan zen. 1575ean hil zen.
  • Elizabeth,1527ko abenduaren 10rean jaioa. 1528ko abuztuaren 8an hil zen.
  • Magdalena, 1529ko maiatzaren 5ean jaioa. 1542ko irailaren 20an hil zen Luteroren besoetan.
  • Martin, 1531ko azaroaren 9an jaioa. Teologia ikasi zuen, baina inoiz ez zen elizako artzain izan. 1565ean hil zen.
  • Paul, 1533ko urtarrilaren 28an jaioa. Medikua izan zen. Sei umeren aita izan zen, eta 1593ko martxoaren 8an hil zen.
  • Margaretha, 1534ko abenduaren 17an jaioa. 1570ean hil zen. George von Kunheim prusiar noblearekin ezkondu zen.

Eliza Luteranoa eraikitzen

Lutero, apurka-apurka eliza luteranoa antolatzen hasi zen: kultuaren nondik-norakoak zehaztu, kantuak prestatu eta Katixima Handia (1529, Grosser Katechismus) eta Katixima Txikia (1529, Kleiner Katechismus) idatzi zituen. Horrela, erreforma gero eta gehiago zabalduz joan zen.

1530ean Augsburgoko Aitorpena argitaratu zuen, luteranismoaren dotrina testu nagusienetako bat.

1531n protestantismoaren aldeko printze alemanak biltzen zituen Schmakaldar Ligarako artikuluak idatzi zituen; nahiz eta berak publikoki beti mantendu egin zuen Karlos V enperadore alemanari ezin zitzaiola desobeditu, bere erabakiak okerrak baziren ere.

Luteroren azken bidaia eta heriotza

Luterok Mansfelden aurkitu zuen heriotza. Bertara joan zen bere anai-arrebei meategi batzuengatik konde batzuekin zituzten arazoak konpontzen laguntzeko. Bidai horretan zegoela, bat-batean bularrean min handia sumatzen hasi zen. Handik egun gutxira hil zen. Hain zuzen ere, 1546ko otsailaren 18ko gaueko 2:45ean Eisleben, bere jaioterrian. Wittenbergeko jauregian lurperatu zuten, kristautasuna erreformatu zuen pulpitotik oso gertu.[40][41]

Luteroren ondarea

Martin Lutero erreforma protestantearen egile nagusietako bat izen zen. Inprentari esker Alemania osoko erreformistek irakurri zituzten bere idatziak, eta pentsalari askorengan izan zuen eragina Europa osoan zehar. Bai erreformak, bai kontrarreformak garapen intelektual inportantea suposatu zuten. Adibidez, jesuiten pentsamendu eskolastikoaren bidez, katolizismoaren kasuan. Biblia alemanera itzuli zuenez, alemaniar literaturaren sortzaileetako bat dela ere esan ohi da. Lurralde luteranoetan, erregeen botere absolutua txikitu egin zen. Katoliko eta protestanteen artean, erlijio-gerra handiak egon ziren. Luteroren protesten mende bat eta gero, Bohemian gertatutako matxinada batek eragin zuen Hogeita Hamar Urteko Gerra, Alemania txikitu zuen katoliko eta protestanteen arteko gatazka handia.

Filmografia

  • 1953: Martin Luther, antzerki-filma, Niall MacGinnisekin Luteroren paperean; Irving Pichelek zuzendua. Akademiaren Oscar sarietarako izendatua zuri-beltzeko zinematografiagatik eta arte/eszenario zuzendaritzagatik. 2002an berrabiarazia DVD formatuan, 4 hizkuntzatan.
  • 1974: Luther, antzerki-filma, Stacy Keachekin Luteroren paperean.
  • 1981: Where Luther Walked, dokumentala, Roland Baintonek gidari eta narratzaile gisa aurkeztua, Ray Christensenek zuzendua (VHS-n merkaturatua 1992an), ISBN 1-56364-012-0
  • 1983: Martin Luther: Heretic, Telebistan aurkeztua, Jonathan Prycerekin Luteroren paperean, Norman Stonek zuzendua.
  • 2002: Martin Luther, Lion TV/PBSren film historikoa, Imperio seriea, Timothy Westekin Luteroren paperean, Liam Neesonek kontatua eta Cassian Harrisonek zuzendua.
  • 2003: Lutero, ingelesez filmatutako film alemaniarra, Joseph Fiennesekin Luteroren paperean eta Eric Tillek zuzendua.

Erreferentziak

Bibliografia

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Loading related searches...

Wikiwand - on

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.