Remove ads
Nafarroako erregina (1527-1549) From Wikipedia, the free encyclopedia
Margarita Angulemakoa (Angulema, 1492ko apirilaren 11 – Odos, 1549ko abenduaren 21), Margarita Nafarroakoa eta Margarita Orleansekoa ere deitua, 1509-1525 bitartean Alençongo dukesa eta 1527-1549 bitartean Nafarroako erregina ezkontidea izan zen. Eragin handiko emakumea izan zen, batez ere Frantzisko, bere neba, 1515ean Frantziako errege bihurtu zenetik aurrera. Kultura arloan ere aritu zen: poesiak idatzi eta argitaratu zituen eta Erreforma Protestantea bultzatu zuen.
Margarita Angulemakoa | |||
---|---|---|---|
1527ko urtarrilaren 24a - 1549ko abenduaren 21a | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Marguerite de Valois-Angoulême | ||
Jaiotza | Angulema, 1492ko apirilaren 11 | ||
Herrialdea | Frantziako Erresuma | ||
Lehen hizkuntza | frantses ertaina | ||
Heriotza | Odos, 1549ko abenduaren 21a (57 urte) | ||
Hobiratze lekua | Leskarreko katedrala | ||
Familia | |||
Aita | Charles | ||
Ama | Luisa Savoiakoa | ||
Ezkontidea(k) | Charles IV, Duke of Alençon (en) (1509 (egutegi gregorianoa) - Henrike II.a Nafarroakoa (1526ko urtarrilaren 24a (egutegi gregorianoa) - | ||
Seme-alabak | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Leinua | Valois leinua | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | frantses ertaina latina italiera gaztelania frantsesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea, poeta, salonnièrea, antzerkigilea eta erregea | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Mugimendua | humanismoa | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Kalbinismoa | ||
Karlos Orleansekoa, Angulemako kondearen eta Luisa Savoiakoaren alaba eta Frantzisko I.a Frantziakoaren arreba zen. Ama izan zuen irakasle, eta latina, greziera, hebreera, gaztelera eta italiera ikasi zituen gaztetan. Hamar urte zituela, Henrike Galesko printzearekin ezkontzekotan izan zen, baina ezkontza ez zen egin. Gero, Gaston II.a Narbonakoarekin ere ezkontzekotan egon zen, baina senargaia aurretik hil zen.
Karlos IV.a Alençongoa, Frantziako kondestablearekin ezkondu zen 1509an eta alargun geratu zen 1525ean. Henrike II.a Nafarroako erregearekin ezkondu zen bigarrenez eta Nafarroako Erresumako lurretan bizi izan zen ordudanik. 1549ko abenduaren 21an hil zen Odoseko gazteluan.
Kultura handiko pertsona zen eta, Guillaume Briçonnet apezpiku eta irakasleaz edo François Rabelais edo Lefèvre d’Étaples intelektual ebanjelistez gain, Erreforma protestantearen aitzindariak erakarri zituen Nafarroako gortera, Joan Kalbin bera tarteko. 1525ean eta 1527an Erasmo Rotterdamgoak ere idatzi zion, baina erreginak ez zion erantzunik eman eta, gaur egun arte, ez da argitu Holandako pentsalaria Nafarroatik pasa zenentz[1]. Margarita bera ez zen protestantea baina erlijiozko elkarrizketa kritikoak sustatu zituen Parisen bezala Néracen zein Pauen, ideia protestanteek beren bidea egin zezaten. Erromarekin erabat eten gabe burutu nahi izan zuen erreforma, batez ere Elizaren jerarkiaren ustelkeri eta gehiegikeriekin amaitu asmoz[1], eta horretarako Gérard Roussel Oloroeko gotzain izendatu zuen Nafarroako erresuman erreforma sartuz joan zedin[2]. Politikan, ahaleginak egin zituen Nafarroako Erresuma berriro batzeko, baina aurka izan zituen Karlos Habsburgokoa enperadorea, Nafarroari kendutakoa ez itzultzearren protestantismoaren aurkako borroka aitzakia gisa etengabe erabili zuena, eta erreformaren alderako harrera zabal hura inoiz onetsi ez zuten Nafarroako gizarte sektore batzuk.
Obra ugari idatzi zuen. Poesiak, kantak, otoitzak, antzerkiak eta ipuinak paratu zituen, frantsesez betiere. Heptameron izeneko ipuin eta istorio bilduma (1558-1559 urteetan argitara emana) da ezagunena. Humanismo europarreko obra nagusietako bat da, Boccaccioren Dekamerona-ren gisara baina gordinkeria nabarmenik gabea eta giro platoniko batean taxutua. Obra horretan, alde batetik, Margaritaren espiritualismo neoplatonikoa agerian geratzen da ideal ebanjelikoak eta maitasun aratz perfektuak lantzean; bestetik, gizartearen eta bereziki Elizaren jokabideari kritika egiten zaio. Honekin hertsiki loturik, Margaritak feminismoari egindako ekarpena goraipatzeaz gain, Simone de Beauvoir filosofoak Bigarren sexua saiakeran bere originaltasun filosofikoa ere, zeinak alderdi materiala eta espirituala elkartuko dituen, adieraziko du. Bizia eta traszendentzia bateratzeko ahalegintze horretan, kartesianismoa arbuiatu eta estoikoen edo XVI. mendeko neoplatonikoen naturalismoaren gisako dotrinetara hurbildu zuelako emakumea[3].
Beste obra batzuk: Le Dialogue (1525, Elkar-hizketa), Le miroir d’une âme pécheresse (1531, Arima bekatari baten miraila. Poema horiek heretikotzat jo zituen Sorbonako unibertsitateak) eta Contes et Nouvelles (1698an argitaratua, Ipuinak eta Noelak). 1641-1642 urteetan argitaratu ziren bere gutunak (Lettres de Marguerite d’Angoulème) eta 1896an argitaratu ziren kanta eta poema ezezagun asko (Les dernières poésies de Margarite de Navarre). Erasmok Margaritaren bertute eta dohain intelektual eta literario apartak goretsi zituen. Letra eta arteen mezenas bezala ere nabarmendu zenez "Medici frantsesa" deitzen zioten[4].
1509ko abenduaren 3an, Karlos IV.a Alençongo dukearekin ezkondu zen, baina ez zuten seme-alabarik izan. 1525ean alargundu ostean, 1527ko urtarrilaren 24an Henrike II.a Albretekoarekin ezkondu zen. Bi seme-alaba izan zituzten:
Liburu hauek idatzi zituen (argitaratzailea Pierre Boaistuau izan zen):
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.