Remove ads

Joan Kalbino[1] —jaiotzako izen-deiturez, Jehan Cauvin— (Noyon, Pikardia, Frantzia, 1509ko uztailaren 10aGeneva, Suitza, 1564ko maiatzaren 27a) frantziar teologo protestante eta idazle bat izan zen. Erreforma Protestantearen garaian paper garrantzitsua jokatu zuen, kalbinismo izeneko teologia erreformatzailea garatu zuelako. Genevan finkaturik, Aita Santuen nagusitasuna errefuxatu zuen, eta bere teologian oinarritutako gobernu-sistema berria eratu zuen.

Datu azkarrak Bizitza, Jaiotzako izen-deiturak ...
Joan Kalbino
Thumb
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakJehan Cauvin
JaiotzaNoyon, 1509ko uztailaren 10a
Herrialdea Frantziako Erresuma
Genevako Errepublika  (1559 -
Lehen hizkuntzafrantsesa
HeriotzaGeneva, 1564ko maiatzaren 27a (54 urte)
Hobiratze lekuaErregeen hilerria
Heriotza modua: septizemia
Familia
AitaGérard Cauvin
Ezkontidea(k)Idelette Calvin
Hezkuntza
HeziketaCollège de la Marche (en) Itzuli
Old University of Orléans (en) Itzuli
University of Bourges (en) Itzuli
Collège de Montaigu (en) Itzuli
University of Orléans (en) Itzuli
Doktorego ikaslea(k)Franciscus Junius (en) Itzuli
Lambert Daneau (en) Itzuli
Hizkuntzaklatina
frantsesa
frantses ertaina
alemana
Irakaslea(k)Melchior Volmar (en) Itzuli
Andrea Alciato (en) Itzuli
Corderius (en) Itzuli
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakartzaina, Protestant reformer (en) Itzuli, teologoa, abokatua eta idazlea
Lantokia(k)Geneva eta Estrasburgo
Lan nabarmenak
InfluentziakAgustin Hiponakoa eta Martin Luther
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaKalbinismoa

Discogs: 5856184 Find a Grave: 9979 Edit the value on Wikidata
Thumb
Itxi

Polemista eta idazle apologetiko nekaezina izan zen Kalbino, eta eztabaida handiak sortu zituen. Gutun atseginak eta babesekoak ere trukatu zituen erreformatzaile askorekin, besteak beste, Philipp Melanchthon eta Heinrich Bullingerrekin. Erlijio Kristauaren Institutuez gain, Bibliako liburu gehienei, dokumentu konfesionalei eta beste tratatu teologiko batzuei buruzko iruzkinak idatzi zituen Kalbinok.

Remove ads

Bizitza

Eliza Katolikoarekin lotura zuen familia batean jaio zen; haren aita elizbarrutiko apezpikuaren idazkaria zen. Oso hezkuntza gogorra izan zuen, eta izaera goibel uzkurra zuen. 1524-1527 bitartean, Parisko Montaigu ikastetxean egin zituen ikasketak, eta han ezagutu zuen humanismoa; nominalismoa ere aztertu zuen, eta kultura eskolastiko handia beretu zuen. Orléansen egin zuen Zuzenbideko doktoretza, eta Bourgesen teologia ikasi zuen Melchior Wolmar luterotarraren gidaritzapean; hark eman zion Erreformaren berri.

Parisera itzuli zen eta Erreformaren inguruko taldeetan mugitzen hasi zen. 1533an, esetsaldien beldurrez, Paris utzi eta Basileara joan zen; han Zwingliren dotrina ezagutu zuen. Basilean argitaratu zuen 1536ean bere dotrinaren berri ematen duen oinarrizko obra: Institutio religionis christianæ. Italian egonaldi labur bat egin ondoren, Genevako eliza eraberrituaren zuzendari izatera deitu zuten. Hiri horretan azken ondorioetaraino aplikatu zuen Zwingliren dotrina: antolamendu politikoa eta erlijozkoa bultzatu zuen, eta bizitza publikoak oso-osorik Ebanjelioaren legeen mende egon behar zuen. Hala, epaile publikoek ezarri behar zituzten zigorrak predikariek ezartzen zituzten.

Teokrazia horren gogorkeriak 1538an burgesiaren matxinada ekarri zuen, eta Kalbino Estrasburgora aldatu zen; han Liejako anabaptista baten alargunarekin (Idelette de Bure) ezkondu zen. 1541ean berriz deitu zioten Genebako batzordetik, eta hil arte tirano baten gisa gobernatu zuen hiria, hilarazi edo erbesteratu egiten baitzuen bere dotrina politikoen edo erlijiozkoen kontra agertzen zena. Beste askoren artean, Miguel Servet mediku nafarra hil zuten Kalbinoren aginduz.

Joan Kalbinoren adierazpena Miguel Serveten aurka

« Heretikoak barkatzea nahi dutenek asko balioesten dute errukia, baina hori krudelkeria da; izan ere, otsoak salbatzeagatik, bildotsa gaixoak babesgabe uzten dituzte. Mesedez eskatzen dizuet erantzuteko: Arrazoizkoa al da, batetik, heretikoek arimak larri iraintzeak doktrina faltsuz pozoituz, eta bestetik, Jainkoak ordenaturiko ezpatari heretikoen gorputzak ukitzea galaraztea? Arrazoizkoa al da, Jesu Kristoren gorputz osoa urratzea, gorputz-adar ustel baten kiratsak gorputz horretan jarrai dezan?  »

—Geneva, 1554

Remove ads

Erreferentziak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.

Remove ads