Worms
From Wikipedia, the free encyclopedia
From Wikipedia, the free encyclopedia
Worms, Alemaniako hiri bat da, Renania-Palatinatua estatuan dagoena, Rhin ibaiaren ertzean, Rheinhessen ardogintza eskualdean. Bere biztanleria, 80.000 biztanle ingurukoa da.
Worms Worms | |||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Lutherstadt (en) | |||||||||||
Administrazioa | |||||||||||
Estatu burujabe | Alemania | ||||||||||
Alemaniako estatua | Renania-Palatinatua | ||||||||||
Alkatea | Adolf Kessel (en) | ||||||||||
Izen ofiziala | Worms | ||||||||||
Jatorrizko izena | Worms | ||||||||||
Posta kodea | 67547, 67549, 67550 eta 67551 | ||||||||||
Udalerri kodea | 07319000 | ||||||||||
Geografia | |||||||||||
Koordenatuak | 49°37′55″N 8°21′55″E | ||||||||||
Azalera | 108,73 km² | ||||||||||
Altuera | 100 m | ||||||||||
Mugakideak | Alzey-Worms district (en) , Bad Dürkheim (district) (en) , Rhein-Pfalz (en) eta Landkreis Bergstraße (en) | ||||||||||
Demografia | |||||||||||
Biztanleria | 84.646 (2022ko abenduaren 31) 796 (2021) | ||||||||||
| |||||||||||
Dentsitatea | 778 bizt/km² | ||||||||||
Informazio gehigarria | |||||||||||
Sorrera | K.a. I. mendea | ||||||||||
Telefono aurrizkia | 06241, 06242, 06246, 06247 | ||||||||||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||||||||||
Hiri senidetuak | Tiberiade, Auxerre, Mobile, Parma, St Albans eta Bautzen | ||||||||||
Matrikula | WO | ||||||||||
worms.de |
Zeltek Borbetomagus (ingurune urtsuko asentamendua) izena ema zioten baina erromatarrek Drusoren agindupean K.a. 14 urtean konkistatzerakoan izena latinizatu zuten eta Augusta Vangionum. VI menderako Vormatia izena zuen eta garai hartan ugari ziren juduek Vermayza (ורמיזא) eman zioten. Honen aldaera da gaur egungo Worms.
Goian aipatu bezala erromatarrek Augusta Vangionum eratu zuten K.a. 14 urtean aurrez zelten asentamendu bat zegoen tokian. hau hartzen da hiriaren fundazio data gisa. Erromatarren garaian garrantzitsua izan behar zuen Hispaniako Betika probintziako ontziak ere aurkitu baitira. V. mendean burgundiarrek konkistatu eta beren hiriburu bihurtu zuten.
Hiriaren urrezko aroa Erdi Aroan iritsi zen. 1122an, Kalisto II.a aita santua eta Henrike V.a Germaniakoaren artean sinatutako konkordatuak, amaiera eman zion Inbestiduren Auziari. Martin Luther, herri honetan zigortu zuten inperiotik erbesteratzearekin, 1521ean. 1521eko Wormseko Dieta, Germaniako Erromatar Inperio Santuko printzeen biltzar bat izan zen.
X. mendean sortu zen lehenengo komunitate judua. Lehenengo sinagoga 1034ean eriki zen eta berehala inguruko juduen erdigunea bihurtu zen. 1096an ordea gurutzadako zaldunek 800 judu erail zituzten bertan. Oraindik bertan dirau XI. mendeko juduen hilerriak, Europa osoko zaharrena omen denak. Shlomo Yitzhaki (Rashi), Elazar Rokeach eta Yair Bacharach izan ziren Wormseko errabino garrantzitsu eta ezagunenak.
Worms hiri hauekin senidetua dago:
|
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.