Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua[1] (LGHM) edo Lerrokatu Gabeko Herrialdeak (ingelesez: Non-Aligned Movement, NAM) estatuek osatutako nazioarteko erakunde bat da, inolako potentzia mundialaren alde edo aurka daudela aldarrikatzen dutenak. Mugimendua Egiptoko presidente Gamal Abdul Nasserrek, Indiako lehen ministro Jawaharlal Nehruk eta Jugoslaviako presidente Josip Broz Titok sortu zuten Belgraden 1961ean. 2009an 118 kide zituen eta 17 begirale estatu[2]. Erakundearen xedea 1979ko Habanako adierazpenean ezarri zen: lerrokatu gabeko nazioen independentzia, burujabetza, lurralde osotasuna eta segurtasuna ziurtatzea, batez ere inperialismo, kolonialismo, neo-kolonialismo, arrazakeria eta atzerritar eraso mota guztien aurka[3]. Nazio Batuen Erakundeko estatuen bi herenak dira gutxi gorabehera eta munduko biztanleriaren %55 batzen dute.

Datu azkarrak Datuak, Izen laburra ...
Lerrokatu Gabeko Herrialdeen Mugimendua
Thumb
Datuak
Izen laburraNAM, MNA, MPNA, MNOAL, NOAL, MPNA, ՉՄՇ, MNA, MNA, BOL eta LGHM
Motagobernu arteko erakundea eta nazioarteko erakundea
Agintea
LehendakariaNicolás Maduro
Osatuta
"Josip Broz Tito" Art Gallery of the Nonaligned Countries (en) Itzuli
Centre for Science and Technology of the Non-aligned and Other Developing Countries (en) Itzuli
Coordinating Bureau of the Non-Aligned Movement (en) Itzuli
NAM News Network (en) Itzuli
Non-Aligned Movement Center for Human Rights and Cultural Diversity (en) Itzuli
Non-Aligned Movement Centre for South-South Technical Cooperation (en) Itzuli
Non-Aligned Movement Youth Organization (en) Itzuli
Non-Aligned News Agencies Pool (en) Itzuli
Thumb
Historia
Sorrera1955eko irailaren 1a
Sortzailea
webgune ofiziala
Itxi

Lerrokatu Gabeko Mugimenduak mundu mailako hainbat estatu garrantzitsu batzen ditu barnean, hala nola, India, Aljeria, Egipto, Indonesia, Pakistan, Kuba, Hegoafrika, Iran, Malaysia eta antzinako Jugoslavia. Txina kide izan da aldi batez. Brasil ez da inoiz kide izan, baina xede gehienekin bat dator eta erregulartasunez begiraleak bidaltzen ditu goi bileretara.

Kideak

Begiraleak

Goi bilerak

Informazio gehiago Batzarra, Data ...
BatzarraDataTokia
I1961ko irailak 1-6Belgrad (Jugoslavia)
II1964ko urriak 5-10Kairo (Egipto)
III1970ko irailak 8-10Lusaka (Zambia)
IV1973ko irailak 5-9Aljer (Aljeria)
V1976ko abuztuak 16-19Kolonbo (Sri Lanka)
VI1979ko irailak 3-9Habana (Kuba)
VII1983ko martxoak 7-12New Delhi (India)
VIII1986ko irailak 1-6Harare (Zimbabwe)
IX1989ko irailak 4-7Belgrad (Jugoslavia)
X1992ko irailak 1-7Jakarta (Indonesia)
XI1995ko urriak 18-20Cartagena de Indias (Kolonbia)
XII1998ko irailak 2-3Durban (Hegoafrika)
XIII2003ko otsailak 20-25Kuala Lumpur (Malaysia)
XIV [4]2006ko irailak 11-16Habana (Kuba)
XV2009ko 11-16Sharm el-Sheikh (Egipto)
Itxi

Idazkaritza orokorra

Informazio gehiago Idazkaritza Orokorra, Izena ...
Idazkaritza Orokorra
Izena Estatua Noiztik Noiz arte
Josip Broz Tito Jugoslavia 1961 1964
Gamal Abdel Nasser Egipto 1964 1970
Kenneth Kaunda Zambia 1970 1973
Houari Boumediene Aljeria 1973 1976
William Gopallawa Sri Lanka 1976 1978
Junius Richard Jayawardene 1978 1979
Fidel Castro Kuba 1979 1983
N. Sanjiva Reddy India 1983
Giani Zail Singh 1983 1986
Robert Mugabe Zimbabwe 1986 1989
Janez Drnovšek Jugoslavia 1989 1990
Borisav Jović 1990 1991
Stjepan (Stipe) Mesić 1991
Branko Kostić 1991 1992
Dobrica Ćosić 1992
Suharto Indonesia 1992 1995
Ernesto Samper Pizano Kolonbia 1995 1998
Andrés Pastrana Arango 1998
Nelson Mandela Hegoafrika 1998 1999
Thabo Mbeki 1999 2003
Mahathir bin Mohamad Malaysia 2003
Abdullah Ahmad Badawi 2003 2006
Fidel Castro Kuba 2006 2008
Raúl Castro 2008 2009
Hosni Mubarak Egipto 2009 2011
Mohamed Hussein Tantawi 2011 2012
Mohamed Morsi 2012 2012
Mahmoud Ahmadinejad Iran 2012 2013
Hassan Rouhani 2013 2016
Nicolás Maduro Venezuela 2016 2019
Ilham Aliyev Azerbaijan 2019
Itxi

Erreferentziak

Ikus, gainera

Kanpo estekak

Wikiwand in your browser!

Seamless Wikipedia browsing. On steroids.

Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.

Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.