Remove ads
From Wikipedia, the free encyclopedia
Haji Mohammad Soeharto edo Suharto (javeraz: ꦯꦸꦲꦂꦠ, Suhartå; Kemusuk, 1921eko ekainaren 8a - Jakarta, 2008ko urtarrilaren 27a)[1] Indonesiako militar eta politikari-diktadorea izan zen[2][3][4], errepublikako bigarren presidentea izan zen 1967tik 1998 arte bete zuen kargua, 1967an Sukarno bota zutenetik 1998an uko egin arte. Haren ondarea oraindik ere eztabaidatzen da, bai herrialdean, bai atzerrian[5][6].
Suharto | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1992ko irailaren 7a - 1995eko urriaren 20a ← Dobrica Ćosić - Ernesto Samper →
1968ko ekainaren 6a - 1971ko irailaren 9a
1967ko urriaren 17a - 1968ko ekainaren 6a
1967ko martxoaren 12a - 1998ko maiatzaren 21a ← Sukarno - B. J. Habibie →
1966ko uztailaren 25a - 1967ko urriaren 17a
1966ko martxoaren 28a - 1966ko uztailaren 25a | |||||||||||||
Bizitza | |||||||||||||
Jaiotza | Kemusuk (en) , Bantul eta Daérah Istiméwa Yogyakarta, 1921eko ekainaren 8a | ||||||||||||
Herrialdea | Indonesia Ekialdeko Herbeheretar Indiak | ||||||||||||
Heriotza | Jakarta, 2008ko urtarrilaren 27a (86 urte) | ||||||||||||
Hobiratze lekua | Astana Giribangun (en) | ||||||||||||
Heriotza modua | berezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna | ||||||||||||
Familia | |||||||||||||
Aita | Kertosudiro | ||||||||||||
Ama | Sukirah | ||||||||||||
Ezkontidea(k) | Tien Soeharto (en) (1947ko abenduaren 26a - 1996ko apirilaren 28a) | ||||||||||||
Seme-alabak | |||||||||||||
Familia | ikusi
| ||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||
Hizkuntzak | Javera Indonesiera nederlandera | ||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||
Jarduerak | politikaria eta militarra | ||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||
Altuera | 168 zentimetro | ||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||
Zerbitzu militarra | |||||||||||||
Adar militarra | Indonesian Army (en) | ||||||||||||
Gradua | Jenderal Besar (en) | ||||||||||||
Parte hartutako gatazkak | Indonesiako Iraultza Nazionala | ||||||||||||
Sinesmenak eta ideologia | |||||||||||||
Erlijioa | sunismoa | ||||||||||||
Alderdi politikoa | Golkar (en) | ||||||||||||
Suharto herri txiki batean jaio zen, Kemusuk, Yogyakarta hiritik gertu, Herbehereen aro kolonialean[7]. Egoera apalean hazi zen, eta Javako guraso musulmanak dibortziatu egin ziren jaio eta gutxira. Beraz, Suharto adopziozko gurasoekin bizi izan zen haurtzaro osoan. Japoniaren Indonesiaren okupazioan, Suhartok japoniarrek antolatutako Indonesiako segurtasun-indarretan zerbitzatu zuen. Indonesiako independentziaren aldeko borrokan, indonesiar armada berriarekin bat egin zuen. Indonesiako independentziaren ondoren, Suharto goreneko mailara igo zen. 1965eko irailaren 30ean, estatu-kolpearen saiakera bat (ustez Indonesiako Alderdi Komunistak babestutakoa) Suhartok zuzendutako tropek bota zuten atzera. Ondoren, armadak komunismoaren aurkako garbiketa bat zuzendu zuen, eta Estatu Batuetako Inteligentzia Agentzia Zentralak (CIA), hasieran, lagundu egin zuen, eta, ondoren, honela deskribatu zuen ekintza: «XX. mendeko masa-hilketa okerrenetako bat izan da»[8]. Suhartok boterea kendu zion Indonesiako lehendakari fundatzaileari, Sukarnori; 1967an, bitarteko lehendakari izendatu zuten, eta hurrengo urtean, presidente izendatu zuten. Gero, «De-Sukarnoisazio» izeneko kanpaina soziala jarri zuen martxan, presidente ohiaren eragina murrizteko[9]. 1970. eta 1980. hamarkadetan, Suhartoren lehendakaritzaren sostengua sendoa izan zen. 1990. hamarkadan, gobernuaren autoritarismo eta ustelkeria[10] orokorra kontentagaitzak izan ziren, eta, gero, 1997-1998ko Asiako finantza-krisiak, errepresioa ekarri[11], eta istiluak hildakoekin bukatu ziren; azkenik, 1998ko maiatzean, dimisioa eman zuen[12], eta presidenteordeak, Bacharuddin Jusuf Habibiek, hartu zuen presidente kargua. Ondoren, erretretan bizi zelarik, auzipetu nahi izan zuten, baina ezinezkoa izan zen, haren osasun ahula zela-eta[13]. Suharto 2008an hil zen, eta Estatu hileta jaso zuen[14].
Bere administrazioan «Ordena Berria» (indonesieraz: Orde Baru) deituriko politika erabili zuen, Suhartok gobernu indartsu bat eraiki zuen, zentralizatua eta militarren agindupean. Indonesia zabal batean egonkortasunari eusteko gaitasuna, jarrera antikomunistarekin batera, Mendebaldeko laguntza ekonomiko eta diplomatikoa eman zion Gerra Hotzaren garaian[15][13].
Agintaldian zehar, giza eskubideen urraketa larriak egin ziren: komunikabideen zentsura, elkartzeko eta biltzeko askatasunaren murrizketa zorrotzak, botere judizial politizatu eta kontrolatua, tortura orokorra, gutxiengoen eskubideen aurkako erasoak, ustezko komunisten sarraskiak eta gerra-krimen ugari jazo ziren Ekialdeko Timorren, Aceh-en, Papuan eta Moluka uharteetan[16][17][18]. Nazioarteko Gardentasunaren arabera, Suharto izan zen historia modernoko liderrik ustelena, kalkuluen arabera, 15 eta 35 mila milioi dolar artean bidegabeki erabili baitzituen gobernuan zegoen bitartean[19][20].
Jakarta eta inguruko eremuak kontrolatu eta gutxira, Suhartori leiala zitzaion fakzio militarra (ikasle-talde islamiar aliatuekin batera) Sukarno botatzea eskatu zuten. Heriotza-eskuadroi moduan jokatu zuten Sukarnoren aldekoen, komunisten jarraitzaileen eta txinatar jatorriko gutxiengoaren aurka, Indonesia osoan.
1966ko martxoaren 11n, Sukarno eriondoak gutun bat idatzi zuen (Surat Perintah Sebelas Maret edo Supersemar), Suhartori, formalki, herrialdearen gaineko larrialdi-botereak ematen zizkiona[Oh 1]. Horren bidez, Suhartok «Ordena Berria» izena eman zion agintea ezarri zuen (Orde Baru indonesieraz). Suhartok bere boterea sendotu zuen, Indonesiako Alderdi Komunista (PKI) debekatuz, Parlamentua eta Gobernuko Sukarnoren kide leialak kenduz, sindikatu independenteak debekatuz eta prentsan zentsura ezarriz.
Nazioartean, Suhartok Mendebaldeko nazioekiko harremanak hobetzeko bidean jarri zuen herrialdea, eta Sukarnok Txinako Herri Errepublikarenganako adiskidetasun harremanekin amaitu zuen.
Sukarno boteretik kendu eta ondorengo bi hamarkadetan, Indonesiako botere militarra eta ekonomikoa hedatu ziren, bai eta indonesiako identitatearen baieztatzea ere eskualde edo etniako identitateetan. Indonesia, Suhartoren mendean, disidentziarenganako tolerantzia gutxi zuen, eta, hori, eskuarki, giza eskubideen falta izaten da.
Ekonomia-gaietan, Suhartok bere politikak Estatu Batuetan hezitako ekonomialari-talde bati utzi zizkion, «Berkeleyko Mafia» zeritzona. Boterea hartu eta gutxira, erreformak egin zituen Indonesia atzerriko inbertsio zentro gisa ezartzeko. Aldaketa horien artean sartu ziren: baliabide naturalen pribatizazioa nazio industrializatuek ustiatzea sustatzeko; korporazio multinazionalen aldeko industria-legeria; eta maileguak eskatzea zenbait erakunde garatzeko, hala nola Munduko Bankua, mendebaldeko bankuak eta gobernu lagunak (Indonesia Economic, 2005).
Hala ere, fiskalizaziorik gabe, militarrak eta Golkar kideak bitartekari izan ziren negozio-interesen (atzerritarrak eta nazionalak) eta Indonesiako gobernuaren artean. Horrek ustelkeria-maila handia ekarri zuen, eroskeria, krimen antolatua eta bidegabeko eralgitzea. Praktika horietako diruak, sarritan, Suhartoren familiaren kontrolpean zeuden fundazioetara (yayasan) joaten ziren. Ustelkeria hain larria izan zen, ezen Transparency International GKEk Suharto politikaririk ustelena zela esan baitzuen, eta Indonesia, berriz, normalki, nazio ustelenen artean sailkatuta dago.
1996an, Suhartok egintzak bultzatu zituen Ordena Berriko gobernuaren aurkako desafioak gainditzeko. Indonesiako Alderdi Demokratikoa (PDI), legezko alderdia, tradizioz erregimenaren alde, zuzendaritza aldatu, eta bere independentzia berresten hasi zen. Suhartok PDIren lidergoa zatitzea sustatu zuen, Suryadi Parlamentuko presidentearen fakzio leiala bultzatuz Megawati Sukarnoputri, Sukarnoren alaba eta PDIko benetako presidentearen aurka.
Suryadiren fakzioak, Megawati kaleratzeko alderdiaren biltzarrari mozio bat iragarri ondoren, Megawati esan zuen bere aldekoek protestak egingo zituztela. Hala ere, Suryadiren aldekoek Megawatiren kaleratzearekin jarraitu zuen, eta protestak Indonesia osora zabaldu ziren. Horren ondorioz, manifestarien eta segurtasun-indarren arteko liskarrak sortu ziren kaleetan. Protestei esker, militarrek Jakartako PDIren egoitza hartzen utzi zieten Megawatiren jarraitzaileei, manifestazio gehiago ez egiteko konpromisoarekin.
1999ko maiatzean, Time Asia aldizkariak jakinarazi zuen Suhartoren familiak 15 mila milioi dolar inguru dituela eskudirutan, akziotan, enpresa-interesetan, jabetzetan, bitxiak eta artelanetan. Horietatik, 9 mila milioi Austriako banku batean egongo ziren. Familiak, Indonesian, 36.000 km2 inguru lur, 100.000 m2 lehen mailako bulego barne, kontrolatzen dituela diote Jakartan, eta Ekialdeko Timorren lurren % 40 inguru. Halaber, badiote 73 mila milioi dolar baino gehiago pasa zirela familiaren eskuetatik Suhartoren 32 urteko agintaldian.
2008ko urtarrilaren 4an, Suharto Petarminako ospitalean ingresatu zuten, Jakartan. Osasun-egoera berehala hondatu zen, eta anemia eta arteria-presio baxua diagnostikatu zitzaizkion, gibel- eta giltzurrun-arazoak zirela eta. Ospitalean egondako hiru asteetan, bere egoera okertu egin zen infekzio baten ondorioz; horrek heriotzara eraman zuen urtarrilaren 27an, arratsaldeko ordu bat eta hamarrean.
Giri Bangun mausoleora eraman zuten, non haren emaztea ere lurperatuta zegoen. Gobernuaren eta indar armatuen ordezkari ugari izan ziren hiletan. Indonesiako presidenteak, Susilo Bambang Yudhoyonok, astebeteko dolu ofiziala deklaratu zuen, eta hainbat ekitaldi izan ziren Indonesiako presidente ohiaren omenez.
Aurrekoa Sukarno |
Indonesiako Presidentea 1967–1998 |
Ondorengoa Jusuf Habibie |
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.