From Wikipedia, the free encyclopedia
Arraun Elkarteen Nazioarteko Federazioa, ingelesez World Rowing Federation (WRF) mundu mailako arraun kirolaren arauak arautzen dituen erakundea da, baita lehiaketak eta ekitaldiak aldizka egiten dituena ere.
Arraun Elkarteen Nazioarteko Federazioa | |
---|---|
Datuak | |
Izen ofiziala | Fédération Internationale des Sociétés d'Aviron |
Izen laburra | FISA, World Rowing, FISA eta FISA |
Mota | rowing governing body (en) , gobernuz kanpoko erakundea, irabazteko asmorik gabeko erakundea eta nazioarteko kirol-federazioa |
Herrialdea | Suitza |
Jarduera | |
Kidetza | Global Association of International Sports Federations (en) eta Association of Summer Olympic International Federations (en) |
Kide kopurua | 159 (2023ko irailaren 11) |
Agintea | |
Lehendakaria | Jean-Christophe Rolland |
Idazkari orokorra | Vincent Gaillard |
Egoitza nagusi (2006–) |
|
Legezko forma | association (en) |
Zeren jabe | |
Historia | |
Sorrera | 1892ko ekainaren 25a |
Sortzailea | |
Sorlekua | Turin |
webgune ofiziala |
1892ko ekainaren 25ean sortu zuten, Turinen (Italia), eta 1996tik Lausanan (Suitza) du egoitza. 2016an, 148 federazio nazionalek hartzen zuten parte elkartean.[1]
Arraun Elkarteen Nazioarteko Federazioak gaur egun 23 diziplinatako lehiaketak antolatzen ditu: 14 gizonezkoenak eta 9 emakumezkoenak. Horietatik 14 (8 gizonezkoenak eta 6 emakumezkoenak) egungo programa olinpikoan jasota daude:
Arraun Elkarteen Nazioarteko Federazioaren eginkizuna da nazioartean arraun-lehiaketa ugari antolatzea eta koordinatzea; besteak beste, hauek:
FISAren egitura hierarkikoa presidenteak, Batzorde Exekutiboak, Kidego Teknikoak eta Kongresuak osatzen dute.[2] 1923a baino lehen ez zuen presidente finkorik. Hauek dira urte horretatik aurrera izan dituenak:
FISAk bost kontinenteetako 158 federazio zituen afiliatuta 2024an:[3]
Afrikakoak (24) | Amerikakoak (26) | Asiakoak (32) | Europakoak (43) | Ozeaniakoak (5) |
---|---|---|---|---|
Aljeria | Ameriketako Estatu Batuak | Afganistan | Albania | Australia |
Kontinenteko Arraun Konfederazioa kontinente horretako Federazio Kide guztiak barne hartzen dituen elkartea da. Kontinenteak COIk aitortutako bost kontinenteak izango dira. Arrauneko Konfederazio Kontinentalak World Rowing-eko bazkide esklusiboak dira arrauneko lehiaketa kontinentaletan eta proiektu komunetan lankidetzan aritzeko. Kontinenteko Arraun Konfederazio gisa onartua izateko, eskaera bat aurkeztu beharko da Art.aren Araudiaren arabera. World Rowing-en Estatututuen 18. artikuluko Araudiaren arabera (S3 eranskina).[4]
“Kideen elkartea” izeneko federazio-talde batek, printzipioz, helburu bera duten federazio kideak hartuko ditu bere baitan, esaterako, arrauna edozein modutan sustatzeko edo ekitaldi bat antolatzeko. Kideen elkarte gisa onartua izateko, eskabide bat aurkeztu beharko da, World Rowing-en Estatutuen 19. artikuluko Araudiaren arabera (S4 Eranskina).[5]
Seamless Wikipedia browsing. On steroids.
Every time you click a link to Wikipedia, Wiktionary or Wikiquote in your browser's search results, it will show the modern Wikiwand interface.
Wikiwand extension is a five stars, simple, with minimum permission required to keep your browsing private, safe and transparent.